Larry Sanger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larry Sanger
L Sanger.jpg
Bizitza
Izen osoaLawrence Mark Sanger
JaiotzaBellevue (Washington)1968ko uztailaren 16a (53 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaColumbus
Hezkuntza
HeziketaReed College (en) Itzuli
Ohio Estatuko Unibertsitatea
Service High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, blogaria, informatikaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Bomis (en) Itzuli
Ohio Estatuko Unibertsitatea
Nupedia (en) Itzuli
Citizendium
Lan nabarmenakWikipedia
Citizendium

larrysanger.org
IMDB: nm2942095 Twitter: lsanger Youtube: UCO1wYfKnzdZ57ytz3C9zLlw Edit the value on Wikidata

Lawrence «Larry» Mark Sanger (Bellevue, Washington, AEB, 1968ko uztailaren 16a) filosofoa da, Jimmy Walesekin batera Wikipedia sortu zutenetako bat. Komunitate libre eta irekia antolatzen lagundu zuen, eta entziklopediaren politikan oinarri diren ideiak garatu zituen. Citizendium ere sortu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lawrence «Larry» Mark Sanger Bellevuen jaio zen, Washingtonen (AEB), 1968ko uztailaren 16an. Anchoragen hezi zen, Alaskan, eta 1991n lizentziatu zen filosofian Reed Collegen. 2000n lortu zuen filosofiako doktoretza Kanadako Uunibertsitate Publikoan.

Graduko tesiari izen hau eman zion: Metodo kartesiarrak eta oinarri teorikoak. Doktoretza-tesia, berriz, hau izan zen: Zirkularitate epistemikoa: Metajustifikazioaren arazoari buruzko saiakera.

Nupedia eta Wikipedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sangerrek Jimmy Walesen Bomis enpresan egin zuen lan. Nupediaren erredaktore nagusi izan zen, handik 6 urtera porrotera joan zen arte. Proiektuak aurrerapen exkaxa zuela-eta, 2001eko urtarrilean, artikuluak sustatuzeko wikia sortzeko proposamena egin zuen eta hortik etorri zen gero Wikipedia —halaber, Larry Sangerrek proposatu zuen izen hori—, gizarteari ezaguera unibertsala eskura jartzeko xedean, harmonia eta mundu-bakearen etengabeko bilaketan.

Ordainsaria jasotzen zuen entziklopediaren editore bakarra izan zen 2001eko otsailaren 15etik, 2002ko martxoaren 1era arte, hortxe eten baitzuen Wikipediarekiko harremana.

Jimmy Walesek horrela ez badu ikusten ere, Sangerrek Wikipediaren sortzaileetako bat dela dio, 2005era arte, behintzat, kontsideratzen zuten bezala. Walesek dioenez, Sangerrek garrantzia izan zuen, baina bere agindupean zegoen langile bat besterik ez zen. Sangerrek, ordea, bere burua Wikipedian zegoen bitartean, Wales Bomisen ari zela dio[1].

Wikipedia utzi ondoren, Ohio State unibertsitatera itzuli zen eta filosofiako doktoretza egin zuen.

2006an, Wikipediaren jarraipen bat iragarri zuen, Citizendium, oinarri berekoa, baina izen errealak erabili behar zituzten editoreen lanaz egina.

« Zoriona ez dago makina batean. Pertsona harremanak dira erantzuna eta, horregatik, semea etxean hezi nahi du. Egunero irakurtzen dio, matematika eta historia irakasten dio, eta otordua egiten dio. Biolina jotzen du eta ia egun osoa etxean ematen du...[2] »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]