Larzabale-Arroze-Zibitze
Larzabale-Arroze-Zibitze | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Auzapeza | Jules Larramendi (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64314 | ||
Herritarra | larzabaldar-arroztar-zibiztar | ||
Geografia | |||
Azalera | 18,08 km² | ||
Garaiera | 113 – 642 metro | ||
Distantzia | 16 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 425 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 22,35 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 90,9 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 65,29 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 1,6 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,22 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 75,92 (2010) | ||
Erabilera | % 49,37 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1842 |
Larzabale-Arroze-Zibitze Nafarroa Behereko udalerria da, eta Oztibarre eskualdean dago kokaturik.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biduze ibaia udalerritik igarotzen da, bere ibaiadarra den Artikaiteko erreka. Azken honetara isurtzen diren bi errekek ere udalerria gurutzatzen dute: Arlako erreka eta Handia erreka.
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Landibarre ipar-mendebaldean
- Izura-Azme ipar-ekialdean
- Jutsi ekialdean
- Ainhize-Monjolose mendebaldean
- Bunuze hego-ekialdean
- Gamarte hego-mendebaldean
- Ibarrola hegoaldean
Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1790ean Larzabale, Ainhize, Arhantsusi, Arroze, Bunuze, Donaixti-Ibarre, Hozta, Ibarrola, Izura-Azme, Jutsi, Larzabale eta Zibitze herriek osatzen zuten Kantonamendu bateko burua izan zen, Donapaleuko barrutiaren menpekoa zena.[2]
Udalerri-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1790 eta 1794 artean (Frantziako Iraultzaren urteak) Utziate udalerria Larzabalerekin batu zen. 1842ko ekainaren 20an Larzabale, Arroze eta Zibitze herriak batu egin ziren gaur egungo udalerria osatzeko.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerriaren ekonomia laborantzan dago oinarriturik.
Biztanleriaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Oharra: 2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da; fusioa baino lehenagoko datuak, 1836 artekoak, Larzabaleri baino ez dagozkio.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerria, Donejakue Bidearen zati den Via Podiensisean dago kokaturik. Bide hau, Lo Puèi de Velai (Auvernia, Okzitania) hiritik abiatu eta Orreagara doan bidea da.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gaur egun baserria den Zaldua etxe gotortua XIII. mendekoa da
- Dona Maria etxea XIV. mendekoa da
- Jauregia etxea 1591. urtekoa da
- Zarzabalea etxea XVIII. mendearen bukaerakoa da
- Zibitzeko Ander deunaren eliza XIX. mendekoa da
- San Laurendi eliza 1854. urtekoa da
Larzabaldar-arroztar-zibiztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Manex Fuchs aktorea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |