Las Batuecas-Sierra de Francia Natura Parkea
Las Batuecas-Sierra de Francia Natura Parkea | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | naturagune babestua eta parke natural |
Azalera | 1 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°29′18″N 6°07′02″W / 40.4883°N 6.1172°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Salamancako probintzia |
Las Batuecas-Sierra de Francia Natura Parkea Espainiako naturgunea da. Penintsularen mendebaldean dago, Sierra de Francia lurraldearen hegomendebaldean. Salamancako probintzian dago, Gaztela eta Leongo Erkidegoan, Extremaduraren muga berean. Parke naturalaren adierazpena 2000. urteko uztailaren 11an egin zen.[1] Parkearen biodibertsitatea dela eta, UNESCOk biosfera erreserba izendatzea ekarri du. Halaber, Natura 2000 proiektuan dago jasota.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkea 15 herri hauen lurretan dago: Monsagro, El Maíllo, Serradilla del Arroyo, La Alberca, El Cabaco, Nava de Francia, Mogarraz, Herguijuela de la Sierra, Monforte de la Sierra, Madroñal, Cepeda, Villanueva del Conde, Miranda del Castañar, Sotoserrano eta San Martín del Castañar.[2]
Landaretza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberatsa da espezien aldetik. Hona hemen batzuk:[3] Gailurretan landaredia mendiko klimara egokitu da eta, ondorioz, larreen artean, Echinospartum horridum eta Echinospartum boissieri agertzen dira. Aipatzekoa da, bestetik, Bruchia vogesiaca briofitoren presentzia, bakarra Espainiako mediterranear lurralde biogeografikoan.[4]
Basoetan beste espezie ugari identifikatu daitezke:
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira ere:[5]
- Amiamoko beltzak: parkearen espezie garrantzitsuena, kolonia bat du.
- Putreak
- Arranoak
- Hontzak
- Belatz handiak
- Caudatak
- Apoak
- Piriniotar basahuntz,
- Basakatuak,
- Azkonarrak
- Katamotzak
- Lepazuriak
- Igarabak
- Orkatzak
- Oreinak
- Basurdeak
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peña de Franciako santutegia.
- Las Batuecasko monasterioa: 1579an Alonso de la Madre de Dios anaiak sortu zuen. Barrutegikoa da, karmeldar oinutsen ordenekoa. Egun ostatua du.[6]
- Las Cabras Pintadas inguruko margolanak.
- Gordetzen duten kultura eta arkitektura tradizionala dela eta, mendikatearen herri batzuek multzo historikoaren adierazpena jaso dute: Mogarraz, San Martín del Castañar, Sequeros, Monleón, Miranda del Castañar eta La Alberca.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Amiamoko beltza, parkearen espezie garrantzitsuena da.
-
San Marcos aintzira.
-
Chorroren urjauzia.[7]
-
Parkearen ikuspegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://noticias.juridicas.com/base_datos/CCAA/cl-l8-2000.html
- ↑ https://www.boe.es/boe/dias/2009/01/17/pdfs/BOE-A-2009-815.pdf
- ↑ https://www.asturnatura.com/turismo/parque-natural-de-las-batuecas-sierra-de-francia/3235.html
- ↑ http://rednatura.jcyl.es/natura2000/LIC/Formularios%20oficiales/PDF%20LIC%20resumen/ES4150107.pdf
- ↑ https://medioambiente.jcyl.es/web/es/caza-pesca/reserva-regional-caza-batuecas.html
- ↑ http://www.salamancaemocion.es/es/destinos/sierra-de-francia/te-interesa/valle-de-las-batuecas
- ↑ https://mifamiliaviajera.com/las-batuecas-con-ninos-una-excursion-hasta-el-chorro/
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Gaztela eta Leongo Natura Ondarea.
- (Gaztelaniaz):Gaztela eta Leongo Natura 2000 sarea.