Las Eretas museoa eta aztarnategi arkeologikoa

Koordenatuak: 42°31′38″N 1°49′51″W / 42.52709378°N 1.83084016°W / 42.52709378; -1.83084016
Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Eretas museoa eta aztarnategi arkeologikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBerbintzana eta Nafarroa Garaia
Koordenatuak42°31′38″N 1°49′51″W / 42.52709378°N 1.83084016°W / 42.52709378; -1.83084016
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2011ko urtarrilaren 29a
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSeretas kalea, 2
Telefonoatel:630225801
Webgune ofiziala

"Las Eretas" museo eta aztarnategia, Berbintzanan dagoen musealizatutako Burdin Aroko aztarnategi bat eta museo batek osatutako gunea da. Museoan, Eretak aztarnategian aurkitutako objektuez gain, Nafarroako beste lekutako indusketetan aurkitutako batzuk ere erakusten dira.

Eretakeko aztarnategia Burdin Aroko herrixka zahar bateko aztarnategi arkeologikoa da, Argako Erriberako Berbintzanan kokatua, Euskal Herriko Nafarroa Garaian.

Herrixka gotortu hau K.a. VII. mendean sortu zen eta egungo Berbintzana herrian kokatua dago, Arga ibaiaren ertzean. K.a. VI. eta IV. menden bitarteko okupazioa izan zuen. Aztarnategia museoalizatuta dago eta beraz, bisitagarria da. musealizazio prozesuaren baitan etxe bat, labe batzuk eta beste egitura txiki eta objektuak berreraiki dituzte, bai eta garai haietako harresiaren zati bat, dorre handi bat birsortu[1].

Museoan, indusketa arkeologikoan berreskuratutako ostilamenduak eta hondakin materialak kontserbatzen eta erakusten dira, eta hainbat komunikazio-baliabideren laguntzaz, objektuak ikus, ibili eta ezagut daitezke. Nafarroako beste aztarnategi batzuetan aurkitutako artefaktu batzuk ere museo honetan ikus daiteke, hala nola antzinako euskal izena zuen Errensa jainkosari eskainitako aldarea.

Herrixkaren itxura fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen planoa erdizirkularra izan zen. Hirigunearen hiri-antolamendua erdiko kale batek eta plaza txiki batek antolatu zuten. Haren ondoan etxeak eraiki ziren, oinplano angeluzuzena zuten familia bakarreko etxebizitzaren eredu zeltikoari erantzuten diotenak, Alto de la Cruz de la Cortes herrixkaren berdin-berdinak; denak tamaina eta aberastasun maila berekoak dira, eta badirudi ez zegoela alderik herrian bizi izan ziren familien artean. Lur trinkotuzko zoruak dituzte, horma entokatuak, kareztatuak, eta hiru gela izan ohi dituzte: atarte bat, labea izan zezakeena; areto nagusi bat, erdian beheko sua zuena; eta, ondoren, jakitokia, hormen bankuekin[2].

Aztarnategiaren Kronologia eta beste ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. VII. mendean sortutako herria da, eta bertatik ezagutu daiteke nola bizi ziren baskoiak Burdin Aroan. Aztarnategiak K. a. VI. eta IV. mendeetako herri gotortu baten aztarnak erakusten ditu. Halaber, harresiaren zati bat, dorre bat eta garai hartako etxebizitza bat birsortu dira.

Aztarnategi hau, interes kulturaleko ondasuna babestua izendapena du eta Ebroko arroaren goialdean aurkitutako aurrekaririk zaharrenetako bat da. Honen morfologia aldaketa handirik gabe iraun zuen Behe Erdi Arora arte[1].

1984tik aurrera bazekiten Nafarroako museoak bazekien Las Eretasen eta Serna de Berbinzanan erromatar garaiko villa edo landetxe bat zegoela, baina ikerketa sistematikoa 1991. urtean hasi zen. Urte hartan, Berbintzanako udalak igerileku publikoa bertan egitea proposatu zuen, eta orduan museoak azterketa arkeologikoa egiteko enkargua eman zionean Javier Armendariz Martija arkeologoari[3].

Ondare izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura-multzo hau interes kulturaleko ondasun deklaratu zen, Hezkuntza eta Kultura sailburuaren 1999ko maiatzaren 7ko 125/1999 Foru Aginduaren bidez, eta prebentziozko idatzoharra egin zen Arte Eder eta Ondare Historikoaren Zuzendaritza Nagusia-Vianako Kultura Ministerioa-Ondare Higigarrien Zuzendaritza Nagusian[4].

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sarrera. "Las Eretas" Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa. Berbintzanako Udala.
  2. (Gaztelaniaz) Armendariz Amrtija, Javier. (2017). «Museo y Yacimiento Arqueológico «Las Eretas» (Berbinzana, Navarra)» Boletín del Museo Arqueológico Nacional 35: 1960-1963. ISSN 2341-3409..
  3. (Gaztelaniaz) Armendariz Martija, Javier. (2017). «Las Eretas (Berbinzana, Navarra). 1991-1992» Boletín del Museo Arqueológico Nacional Extra 35: 297-302. ISSN 0211-5174..
  4. (Gaztelaniaz) Chocarro Martín, José H.. Las eretas de Berbinzana ¡Cumplimos 25 años!. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Armendáriz Martija, Javier: "Las Eretas (Berbinzana, Navarra) 1991-1992", Trabajos de arqueología Navarra, ISSN 0211-5174, 11. zk., 1993-1994, 297-302 orr.
  • Armendáriz Martija, Javier: Poblado de las Eretas (Berbinzana): Campañas de 1994, 1995 y 1996, Trabajos de arqueología Navarra, ISSN 0211-5174, 12. zk., 1995-96, 298-303 orr.
  • Armendáriz Martija, Javier: "Las Eretas: arquitectura doméstica y defensiva de un poblado del Hierro antiguo en el Alto Ebro". Revista de arqueología, ISSN 0212-0062, 19. urtea zk., 210 zk., 1998, 28-35 orr.
  • Armendáriz Martija, Javier eta De Miguel-Ibáñez, María Paz: "Los enterramientos infantiles del poblado de Las Eretas (Berbinzana): estudio paleoantropológico", Trabajos de arqueología Navarra, ISSN 0211-5174, 19. zk., 2006, 5-44 orr.
  • Armendáriz Martija, Javier (2019): "Valoración patrimonial de un poblado de la Edad del Hierro en Navarra: Museo y Yacimiento arqueológico de "Las Eretas", IN: Munilla Cabrillana, Gloria (koord.): Musealizando la protohistoria peninsular. ISBN 978-84-9168-275-2, 143-160 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]