Edukira joan

Las Ermitas aztarnategia

Koordenatuak: 42°48′51″N 3°02′41″W / 42.8141926°N 3.04474598°W / 42.8141926; -3.04474598
Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Ermitas aztarnategia
Aztarnategi arkeologikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGaubea eta Espejo
Koordenatuak42°48′51″N 3°02′41″W / 42.8141926°N 3.04474598°W / 42.8141926; -3.04474598
Map
GaraiaErromatar Behe Inperioa eta Printzealdia (Antzinako Erroma)

Las Ermitas/Barkabao,[1] Arabako Gaubea udalerriko Espejo kontzejuan dagoen aztarnategia da, erromatar garaiko egiturak eta materialak eman dituena.[2][3]

Arabako hego-mendebaldean dago, Espejoko herriaren kanpoaldean, Gaubea udalerriaren barruan. Omecillo ibaiaren ertzetik 6 km dago.[2]

Aztarnategiaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat bider aztertu eta induskatu da aztarnategia. 1995an Idoia Filloyk zuzendutako taldeak, sakoneko esku-hartze arkeologikoa egin zuen.[4]

Aztarnategiaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermitak Euskal Herriko erromatar garaiko kokaleku garrantzitsuenetako bat da, Ebroko harana eta Kantauriko kostaldea lotzen zituen zeharkako ibilbide baten trazaduran kokatzen zena. Horrela, Iter XXXIV De Hispania in Aquitania ab Asturica Burdigalam bidetik eta Arabako Lautadan, bere trazadura, gutxi gorabehera, gaur egungo N-I errepidearekin bat etorriko litzateke. Bide hori, zehazki Deobrigako (Kabriana) mansiotik Omecillo eta Tumecillo haranetan barrena jarraitzen zuen, Las Ermitas (Espejo) zeharkatuz. Handik hainbat aukera zeuden, bai Nerbioi harana bilatzea -Artomaña edo Aloria bezalako kokalekuetatik pasata-, bai Losako haranetik barrena -San Martin Losakoa bezalako kokagune garrantzitsuekin-. Kostaldean, Kantauri aldeko gune garrantzitsuena Flaviobriga (Castro Urdiales) kolonia zen. Las Ermitas, beraz, leku estrategikoan zegoen, ibai-haranetan zehar Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko koadrantearen eremu menditsua zeharkatzen zuten zeharkako bideetako baten erdigunean, eta Iberiar penintsulak goi ordokia kostaldearekin komunikatzen zuten.[5]

Kokalekua Julio-klaudiotar dinastiaren garaian sortu zen, K.o. I. mendearen erdialdean. Ziur aski, Lastrako kastroen inguruko oppidum indigenatik etorritako biztanleen ekarpenarekin. Horrela, babeserako baldintza onak zituen eta harresiak zituen kokaleku batetik irten eta lur lauan kokatu ziren (Erromatartze garaiaren hasieran Europa Mendebaldean oso ohikoa izan zen prozesua), Ebroren adarra den Omecillo ibaiaren ibai-terrazetan. Eta K.o. VI. mendearen hasierara arte egongo zen okupatuta..[5]

Elementu arkeologiko ugarien artean atu pertsonalei dagokien metalezko elementu mota berezi bat topatu zuten arkeologoek: trapezio itxurako burua duen orratzak. Zehazki, brontzezko bi orratz dira, ondo definitutako ezaugarriak dituen mota oso berezia osatzen dutenak. Ordura arte, Los Castros de Lastra herrixkan baino aurkitu ez zena, kronologia protohistorikoaren mailan. Las Ermitas kokaguneari dagokionez, orratz horiek kronologia goi-inperialeko mailetan erregistratu ziren, eta, zehazki, Julio-klaudiotar garaian sortu ziren lur azalei dagozkienetan. Horrek guztiak ahalbideratu zuen Las Ermitas bizigunea eta hurbil den Los Castros de Lastrakoa harremanetan jartzea. Oppiduma K.o. I. mendean bertan behera utzi zuten, Las Ermitasen aurkitu den hasierako okupazio-aldiarekin bat datorrena, berau mende horretako erdialdean gertatu baitzen. Aurreko guztiak bizigune hori oppidum protohistoriko hartatik zetorren biztanleriaren ekarpenarekin sortu zela iradokitzen digu.[4]

Bestalde, 2024ean, erromatar garaiko putzu bat aurkitu zuten, eta indusketa abiatu zen egituran Barruan, abere hondakinak eta bost zeramika pieza aurkitu zituzten arkeologoek.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gil Zubillaga, Eliseo. (1997). «El poblamiento en el territorio alavés en época romana» Isturitz (eusko-ikaskuntza.eus) 8: 23-52..
  2. a b c Tovar, Luis Carlos Juan; Uriarte, Miguel Loza. (2024-01-01). «Un conjunto cerámico tardorromano excepcional en el yacimiento de Las Ermitas (Espejo, Álava) An exceptional late Roman pottery assemblage at the site of Las Ermitas (Espejo, Álava)» ACTAS DEL VI CONGRESO INTERNACIONAL DE LA SECAH (Zaragoza, 2021) (kontsulta data: 2025-10-17).
  3. Martínez Salcedo, Ana. (2004). Erromatarren garaiko zeramika arrunta Euskal Herrian: sukaldeko, mahaiko eta biltegiko baxera, Aloria, Forua (Bizkaia) eta Iruña/"Veleia" (Araba) aztarnategietan aurkitua. Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 978-84-457-2234-3. (kontsulta data: 2025-10-17).
  4. a b (Gaztelaniaz) Filloy Nieva, Idoia. (1997). «Alfileres de cabeza trapezoidal de época romana altoimperial en Las Ermitas (Espejo, Álava)» Alfileres de cabeza trapezoidal de época romana altoimperial en Las Ermitas (Espejo, Álava) ISSN 1137-4489. (kontsulta data: 2025-10-17).
  5. a b Filloy Nieva, Idoia. (2000-03-31 / 2000-04-07). «Una ocultación de herramientas y útiles de época tardorromana en el asentamiento de las ermitas - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2025-10-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.