Lasaitasuna (Esa)

Koordenatuak: 42°37′11″N 1°10′59″W / 42.61972°N 1.18306°W / 42.61972; -1.18306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasaitasuna
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Auzoko aireko ikuspegia, 2018. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaEsa
Administrazioa
Motaurbanizazio
Izen ofizialaUrbanización Lasaitasuna
Posta kodea31410
Herritarraesar
Geografia
Koordenatuak42°37′11″N 1°10′59″W / 42.61972°N 1.18306°W / 42.61972; -1.18306
Azalera0,74 km²
Garaiera556 metro
Distantzia49,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria0 (2021:  0)
Datu gehigarriak
Sorrera1970eko hamarkada

Lasaitasuna[1][a] Esa udalerriko urbanizazio bat zen, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

Ebroko Ur Konfederazioak, Espainiako Gobernuaren menpekoak, 2019aren hasieran eraitsi zuen urbanizazioa, Esako urtegiaren ondorioz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasaitasuna udalerriaren ekialdean zen, Esako urtegiaren parean.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esa udalerria Nafarroa Garaia mendebaldean kokatzen da, Zangozako merindadearen muturrean. Herrira Iruñea eta Jaka arteko errepidea hartuta ailegatzen da. Aragon ibaiaren ondoan kokatzen da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esako klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak dira eta batez besteko prezipitazioak 600mm eta 100mm bitartekoak, altuera zein den. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, eta, oro har, udaberrian eta udazkenean metatzen dira, izan ere, udak leho samarrak izaten dira. Alde termikoa nahiko nabaria da.

Basoak udalerriaren zati handi bat dira, eta jatorrizko zuhaixkak eta hariztiak ia erabat galdu dira. Nafarroako hainbat udalerritan gertatu bezala, larizio pinu ugari birlandatu dira XIX. mendetik aurrera.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dagoen, itsasoaren mailatik 487 metrora, Nafarroako Gobernuak 1991an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]


    Datu klimatikoak (Esa, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 24.0 28.2 30.2 35.0 40.7 43.0 42.0 40.0 32.0 25.6 19.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.0 11.1 14.7 17.1 21.2 25.9 29.7 29.5 25.7 19.7 13.1 9.4 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.0 6.3 9.3 11.6 15.3 19.3 22.2 22.3 19.2 14.3 8.8 5.6 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.9 1.6 3.8 6.3 9.5 12.6 14.8 15.0 12.7 9.0 4.5 1.9 7.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.0 -13.0 -10.0 -4.2 -1.0 2.4 5.8 5.0 -1.0 -3.4 -8.0 -13.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 75.9 62.5 65.5 74.4 70.6 53.9 32.2 36.1 54.6 78.5 79.8 81.3 765.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 70.0 55.0 63.0 56.0 55.0 67.0 73.0 80.0 85.0 140.0 65.0 90.0 140.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.9 8.8 9.6 10.2 9.3 6.8 4.2 4.6 6.2 8.4 10.2 9.9 98.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 0.9 0.5 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 0.7 3.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esako presa 2021eko ekainean. Lehenik eta behin, presa zaharra agertzen da, eta atzean, plano inklinatuan, gehitze-lanak.

1928an hasi ziren Esako urtegia eraikitzeko lanak. Presa udalerrian dagoen arren, ia urpean utzitako lur guztiak Aragoin daude, eta, beraz, herria bere horretan mantendu zen. Urtegia 1959an inauguratu zen, eta 1960an martxan jarri zen, Arrosta, Tiermas eta Ezkose herriak hustuz. Horietako batzuk Esa herrira joan ziren bizitzera. Urtegiaren iparraldeko hegalean bi urbanizazio eraiki ziren 1970eko hamarkadan: Lasaitasuna eta Nautika Leirekoa.

Aldi berean, urtegia handitzeaz hitz egiten hasi ziren, eta horrek Zigoze eta Nautika Leirekoa desagertzea ekarriko zuen. Honek aurkakotasun handia aurkitu zuen inguruko herrietan, nahiz eta lanak 2001ean hasi ziren. Ondoeza areagotu egin zen 2004an presaren ezkerreko hegalean pitzadura handiak agertu zirenean, eta bi urte geroago 3 milioi metro kubiko lur jausi ziren. Urtebete geroago, pitzadura gehiago agertu ziren eta mendi-hegal horretako pista erori egin zen.[4]

2013an pitzadura gehiago izan ziren, oraingoan eskuineko hegalean.[5] Horren ondorioz, 2015ean, Espainiako Gobernuaren mendeko Ebroko Ur Konfederazioak indarrez atera zituen Lasaitasunako bizilagunak, eta hark desjabetu zituen etxebizitzak. Urte horretan bertan, Nautika Leirekoako bizilagunak ere desjabetu zituzten, nahiz eta urtegia handitzeak haien etxebizitzak urpean geratzea ekarriko zuen. Azken urbanizazio horretako bizilagunek beren etxeez azken unera arte gozatzeko eskatu bazuten ere, eskaera ukatu egin zitzaien. 2022ko urtarrilean, gorakadaren lanek aurrera jarraitzen dute, eta uraren maila oraindik ez da igo.[6]

Lasaitasuna Urbanizazioa, aurretik eta ondoren
2018 2021

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 0 biztanle zituen Lasaitasunak.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
39 39 39 39 37 35 30 29 24 25 26 29 33 30 30 33 0 0 0 0 0
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /lasáitasùna/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa laugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  3. Esako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. «Txosten geologikoa» www.yesano.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  5. (Gaztelaniaz) RadioHuesca. «Pitzadura berriak Esako eskuineko hegalean» Radio Huesca (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  6. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, ASER VIDONDO. (2015-12-12). «Esako urtegia - Leireko Urbanizazio Nautikoa ez da desagertu» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  7. «Lasaitasuna» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]