1950-1980 bitartean biztanleriak hazkunde azkarra izan zuen, Michelin lantegira eta inguruko beste enpresetara lan egitera Espainiatik etorritako immigranteekin bereziki. 19.808 biztanle zituen
2025. urtean
Udalerriaren izen ofiziala Lasarte-Oria da. Udalerriak bi hirigune historiko ditu: Lasarte (1986 arte, Urnieta eta Hernaniren esku) eta Oria (1986 arte, Urnieta eta Andoainen menpe). Biak batzearen ondorioz sortu zen oraingo udalerria 1986an.
Manuel Lekuonaren arabera, Lasarte izenaren etimologialats arte da, hots, «ubideen arteko lekua» adierazten du. Euskal Herrian leku asko daude Lasarte izenekoak, hala nola Gasteizko herri txiki bat eta Bizkaiko Igorreko auzo bat.
Oria izena Oria ibaiaren izenetik dator, eta hirigune hau ibaiaren ondoan kokatzen da. Oriako herritarrei oriatar deritze, eta Lasartekoei lasartear.
Lasarte-Oria Donostialdeko udalerria da, Donostiatik 8 kilometrora, Oria ibaiaren eskuin ibarrean, altuera ertain-baxuko lur eremuetan. Lurraldearen herena urbanizatuta dago, ibar osoa harturik. Ekialdeko beste bi herenak larreek eta konifero basoek osatzen dute, itsas mailatik 330 metro baino gutxiagoko garaieran.
Errepide-sare trinkoa dago udalerrian. Madril-Irun bitarteko A-1 autobiak (lehengo N-1 errepidea) zeharkatzen du eta irteerak ditu Orian nahiz Lasarten, eta gertu du Errekaldeko errepide-korapilo nagusia. Donostiarako trenbidea dago, Euskotren bidez, handik Bilbo eta Hendaiarainoko loturekin. Autobusez linea erregular zuzenak ditu Usurbil, Hernani eta Astigarragara eta Tolosa-Donostia lineako ibilbidean dago, guztiak TSST konpainiarekin.
Lasarte-Oria udalerria Lasarte eta Oria herriak batzetik sortu zen. Lehena Donostia, Usurbil, Hernani eta Urnieta arteko mugan zegoen, eta bigarrena Urnieta eta Hernani herriei zegokien. Bi guneak garapenez eta hazkundez ezberdinak izan ziren. XIX. eta XX. mendeetan jasan zuten garapena industriari lotuta egon da. Orian, Hilados eta Tejidos de Oria (1848) enpresak zeuden eta Lasarten Michelin (1934). Gaur egun, bi guneek hiri-eremu jarraitu bakarra osatzen dute.
Lasarte Erdi Aroan sortu zen Donejakue bideen elkarguneko hirixka moduan. Hirixka hori gaur egungo hiriaren erdigunea da. Batzen ziren bideak Irun, Astigarraga eta Hernanitik zetorren Frantziako bidea eta Urnietatik zetorren Nafarroako bidea ziren. Lasarten beste bide bat zegoen Andatza mendia igaro eta Azpeitira iristen zena. Hirixka hura San Pedro lehengo ermitaren inguruan biltzen zen, gaur egun, eliza denaren inguruan. Hirixka hartan Lasarte familiaren (geroago, Okendo deituraz ezagunak) dorretxea zegoen, eta baita hainbat etxea ere. Dorretxeak eman zion izena hirixkari XIX. mendea bitartean.
1180an, Antso Jakituna Nafarroako erregeak Donostia hiria fundatu zuen eta forua ere eman zion. Lasarte Donostiaren menpe geratu zen. Hurrengo mendeetan, eskualdeak herri berriak sortzen joan ziren eta Donostiatik bereizten. 1371n Usurbil sortu zen, eta 1380an Hernani. Lasarten ez zen horrelakorik gertatu eta Hernaniren menpeko auzo, Usurbil eta Donostiatik gertu zegoena, izaten jarraitu zuen.
1615ean, Urnieta sortu zen Hernani, Donostia eta Aiztondoko Alkatetza Goreneko lurren baturatik. Urnietaren lurrak Lasarteraino iristen ziren. Lasarte-Oria Hernani, Andoain, Donostia eta Usurbil artean geratu zen. Okendotarrek Lasarten zuten oinetxea, egun artean ere eraldaturik zutik dirauena. Antonio Okendo amirala bertara erretiratu zen 1663 ondoren bizitzako azken urteetan, baita bertan hil ere.
1736an, Hernanik Lasarteri auzo-alkatea, kartzela eta eskola jarri zizkion. XIX. mendean, Espainiako Independentziaren Gerrako britainiar zalditeria bertan kokatu zen, eta Karlistaldian herrian lapurretak izan ziren. 1860an, Lasartek 583 biztanle zituen. Horietatik 450 Hernanikoak ziren eta gainerakoak Urnietakoak. 1916an, ibaiaren mendebaldeko ibarrean, Zubietako lurretan, baina Lasartetik gertu, Donostiako Udal Hipodromoa eraiki zen. Espainian dauden lau hipodromoetatik bat da, eta han zaldi-lasterketak egiten dira udan. Hipodromoa Donostiako turismoari eta goi-mailako gizarteari lotuta egon da. Hala ere, denboraren poderioz, sozialki garrantzia galdu du, egun zaldi-lasterketek bertan jarraitzen duten arren.
Donostiako Udal Hipodromoa Donostiako udalerriaren barnean dago. Hala ere, Lasarte-Oriatik gertu egonda, hipodromoa lasartearren historia, kultura eta ondasunaren zati da. Donostiako Nazioarteko Krossa ere bertan egiten da. Horregatik, hainbatek, Lasarteko hipodromo bezala ere ezagutzen du.
1930ean, Lasarte inguruan (Hernani eta Usurbil bitartean) Michelin izeneko pneumatiko fabrika eraiki zuten. Enpresa hura eskualdeko industria garrantzitsuena bilakatu zen, eta lasartear askori eman zien lana. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Lasarte-Oriak izan zuen hazkundearen erantzulea da.
Erdiguneko ikuspegi panoramikoa, udaletxearen berritze lanen aurretik.Sokatira, futbol zelaiaren inaugurazioan (1944)Txirrindulari proba Lasarten barrena (1950)
Oria da udalerri honetako beste gune historikoa. Izena zuzenean ibaiaren izenetik dator. Oria Lasarteren hegoaldean zegoen, Oria ibaiko arroa bukatzen zen lekuan, eta goitik zetozen errekak batzen ziren lekuan. Landa-auzoa zen hasiera batean eta Aiztondoko Alkatetza Nagusiari zegokion. 1615ean, Urnietakoa izatera igaro zen. Bere garrantzia 1848an handitu zen Brunet ehun-enpresa eraiki zenean. XIX. mende bukaeran, enpresak garrantzi handia hartu zuen eta 400 langile izatera iritsi zen. Oria gune industrial bilakatu zen eta langile-etxe ugari eraiki ziren bertan. Soziologikoki langile eta komunisten gune bilakatu zen, eta Errusia Txikia izena eman zitzaion. Langile-etxeak XIX. mendean suntsitu egin ziren, egoera okerrean zeudelako. Langile-etxeak zeuden tokian babes ofizialeko etxeak eraiki ziren, baina aurretik zeuden langile-etxeen estiloari eutsi zioten.
Brunet fabrikako antilope ikurra
Brunet fabrikaren kokapena 2024an
Bruneteko presa. Fabrikako elektrizitatea sortzeko eraiki zuten.
1950, 1960 eta 1970eko hamarkadetan, Lasarte-Oriako biztanleria asko hazi zen, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpotik etorritako immigrazioaren ondorioz. Hainbat fabrika egotea (Michelin, Hilaturis, Tejidos del Oria, ATC, Bianchi...) eta Donostiatik hurbil egotea lagungarri izan zen horretan. 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, krisi ekonomikoaren ondorioz, biztanleriaren hazkuntza eten egin zen. Testuinguru horretan sortu zen egungo egoera soziologikoa Lasarte-Orian.
Lasarte-Oriak hazkunde handia izan zuen, batez ere, XX. mendean, Hernaniko lurretatik atera eta Usurbil eta Donostiako lurretan barneratu baitzen. Lasarte batez ere Urnietako lurretara ere zabaldu zen. Beraz, bost udalerritako herri banatua bihurtu zen. Hernanitik atera eta Urnietan zehar zabaldu zen. Lasarte eta Oria guneak batu egin ziren.
Udalerria ez izatea arazo handia zen herritarrentzat, Hernanira edo Urnietara joan behar zutelako udal tramiteak egitera. Ondorioz, auzo-mugimendu bat sortu zen Hernanik eta Urnietak lurrak uztea zuena helburu, Lasarte-Oria sortzeko. Donostiak eta Usurbilek ez zuten lurrik utzi, baina Andoainek Oria hegoaldeko mendi ingurua utzi zion modu sinbolikoan. Udalerriaren sorrera herritar askok babestu zuten; ez, ordea, baserritarrek, landa-gunean bizita, harreman gehiago zutelako Hernani eta Urnietarekin udalerri berriarekin baino.
Nahiz eta egun jende ugarik udalerriari Lasarte deitzen dion, gogoan hartu behar da berezko izena Lasarte-Oria dela. Izen horrek historiako egoerari egiten dio erreferentzia, non bi gune bereizi baitzeuden: Oria eta Lasarte. Bi guneek, ados egonda, Lasarte-Oria eratu zuten.
Lasarte-Oria hiri-udalerri da eta bertan zerbitzuek eta sektore industrialak pisu handia dute. 2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,1. Bigarren sektorea %27,9. Hirugarren sektorea %61,1. Eraikuntza %10,9.[6]
Herriko industria garrantzitsuena Michelin pneumatiko fabrika da, Lasarte-Oria eta Usurbil artean dagoena. Orian, industria poligono bat dago eta bertan tamaina erdiko enpresa batzuk daude.
Euskal Industria Katalogoaren arabera, Lasarte-Orian honako enpresa hauek 50 langile baino gehiago dituzte:
Jesús María Aguirre (JEMA): potentziako ekipo elektronikoa. Irizar Taldearen menpekoa.[7]
Urbil merkataritza gunea ere garrantzitsua da. 2000. urtean inauguratu zuten, eta Usurbilgo lurretan dago. Hala ere, Lasarte-Oriatik hurbilago dago, eta herritar askok han egiten dute lan.
2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 17.659 euro-koa zen[11], eta etxegune bakoitzeko 41.630 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (19.616 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 24.150 euro zen. Errenta gordina 20.760 euro-koa izan zen pertsonako.
Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 22.172 eurokoa zen[12][oh 1]: gizonena 29.035 eurokoa eta emakumeena 16.635 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino% 42,7 txikiagoa. Gipuzkoa osoan, mediana 23.258 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 42.823 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien% 10ek 16.992 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste% 10ek 88.160 euro baino gehiago[13].
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien% 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.
Diru-sarrera guztien artean% 58 soldatak dira[14].
Desberdintasuna
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[15][oh 2]. Udalerrian indizea 24,9 da, probintziakoaren (27,3; Gipuzkoako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,2 da, probintziakoaren (2,3; Gipuzkoako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.
Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien% 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen% 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 15.649 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 98.760 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen% 15,8 zen[16] (Gipuzkoa osoan,% 11,1; udalerriko banaketa berdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 9.186 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 39.419 euro; lehenengoen errenta bigarrenen% 23,3 zen[17] (Gipuzkoa osoan,% 21,2).
INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Lasarte-Oria udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 9.175 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren% 55,0; gainerako% 45,0 inaktibo zeuden (erretiratuak% 54,6, beste inaktiboak% 31,8 eta ikasleak% 13,6).[18] Aktiboen artean, langabezia-tasa% 7,0 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa% 57,9 zen eta emakumezkoena% 52,3; langabezia-tasa, aldiz,% 6,0 eta% 8,1 zen, hurrenez hurren.[18]
Okupatuen kopurua 8.320 zen 2023ean, 2021eko 7.845etik gora.[19] Emakumeek okupatuen% 48,5 osatzen dute, eta gizonek% 51,5.
8.320okupatu, 2023+% 6,1 2021etik
% 48,5emakumeak okupatuen artean
% 55,0jarduera-tasa, 2024
% 7,0langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Lasarte-Oria, 2024
Egoera
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Okupatuak
8.531
% 51,1
4.358
% 54,5
4.173
% 48,0
Langabeak
644
% 3,9
276
% 3,5
368
% 4,2
Inaktiboak
7.507
% 45,0
3.363
% 42,1
4.144
% 47,7
Guztira
16.682
% 100,0
7.997
% 100,0
8.685
% 100,0
Jarduera-sektoreak
Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 75,7), industria (% 17,3), eraikuntza (% 6,6) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,4).[19] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 16,5), ondoren merkataritza (% 14,8) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 11,7) datoz.
Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Gipuzkoako mapa
Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen% 51,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 29,5), eta oinarrizko okupazioak% 13,8.[20] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen% 56,1 eta emakumeen% 46,6).
% 29,5
% 51,5
% 13,8
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak ·% 29,5Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak ·% 51,5Oinarrizko okupazioak ·% 13,8Ez dago jasota ·% 5,3
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Lasarte-Oria, 2023
Okupazioa
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak
2.452
% 29,5
1.143
% 26,7
1.309
% 32,4
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak
4.282
% 51,5
2.401
% 56,1
1.881
% 46,6
Oinarrizko okupazioak
1.145
% 13,8
463
% 10,8
682
% 16,9
Ez dago jasota
441
% 5,3
275
% 6,4
166
% 4,1
Guztira
8.320
% 100,0
4.282
% 100,0
4.038
% 100,0
Okupatuen% 85,4 besteren konturako langileak dira, eta% 14,6 norberaren konturakoak.[21]
% 12,8
% 72,1
% 13,2
Norberaren kontura, langileak dituena ·% 1,9Norberaren kontura, langilerik gabe ·% 12,8Besteren kontura, finkoa/mugagabea ·% 72,1Besteren kontura, aldi baterakoa ·% 13,2
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Lasarte-Oria, 2023
Lan-egoera
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Norberaren kontura
1.218
% 14,6
773
% 18,1
445
% 11,0
Besteren kontura
7.102
% 85,4
3.509
% 81,9
3.593
% 89,0
Guztira
8.320
% 100,0
4.282
% 100,0
4.038
% 100,0
Jaiolekuaren arabera
Jarduera
16 urte edo gehiagokoen% 86,6 estatuan jaio zen, eta% 13,4 atzerrian.[18] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean,% 53,8 okupatuak dira,% 33,0 erretiratuak,% 6,0 ikasleak,% 3,9 bestelako inaktiboak eta% 3,4 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 56,5 okupatuak dira,% 26,7 bestelako inaktiboak,% 7,6 langabeak,% 5,9 ikasleak eta% 3,4 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean% 46,3 okupatuak dira,% 23,2 erretiratuak,% 20,2 bestelako inaktiboak,% 5,9 ikasleak eta% 4,4 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 52,1 okupatuak dira,% 30,3 bestelako inaktiboak,% 8,4 langabeak,% 6,2 ikasleak eta% 2,9 erretiratuak.
Gizonak
Estatua
Atzerria
% 53,8
Okupatuak
% 56,5
% 3,4
Langabeak
% 7,6
% 6,0
Ikasleak
% 5,9
% 33,0
Erretiratuak
% 3,4
% 3,9
Beste inakt.
% 26,7
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 46,3
Okupatuak
% 52,1
% 4,4
Langabeak
% 8,4
% 5,9
Ikasleak
% 6,2
% 23,2
Erretiratuak
% 2,9
% 20,2
Beste inakt.
% 30,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.
Okupazioa
Okupatuen% 85,6 estatuan jaio zen, eta% 14,4 atzerrian.[20] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean,% 55,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 28,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta% 9,2 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 58,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 22,0 oinarrizko okupazioetakoak eta% 14,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean% 47,3 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 36,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta% 12,4 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 43,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 40,5 oinarrizko okupazioetakoak eta% 10,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.
Gizonak
Estatua
Atzerria
% 28,5
Goi eta erdi maila
% 14,2
% 55,7
Langile kualifikatuak
% 58,9
% 9,2
Oinarrizko okup.
% 22,0
% 6,6
Ez dago jasota
% 4,9
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 36,5
Goi eta erdi maila
% 10,9
% 47,3
Langile kualifikatuak
% 43,0
% 12,4
Oinarrizko okup.
% 40,5
% 3,8
Ez dago jasota
% 5,6
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.
Jarduera-sektoreak
Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[22] Estatuan jaiotako gizonen artean,% 59,8 zerbitzuetan ari dira,% 29,0 industrian eta% 10,8 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 69,5 zerbitzuetan ari dira,% 15,1 eraikuntzan eta% 13,6 industrian. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean% 90,4 zerbitzuetan ari dira,% 7,7 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 95,8 zerbitzuetan ari dira,% 3,1 industrian.
2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 18 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 120 hektareanekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[23][oh 3]. Udalerriaren azalera 6 km² denez, NAE lurraldearen% 20 da[24]. Lur-erabileraren arabera, NAEren% 84,4 larre iraunkorrak (101 ha, 18 ustiategitan),% 9,6 arbolak (11,5 ha, 12 ustiategitan),% 5,7 lur goldagarria (6,9 ha, 11 ustiategitan) eta% 0,3 norberaren kontsumorako baratzeak (0,32 ha, 13 ustiategitan)[oh 4].
Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
20%
80%
NAE · 120 ha (% 20)Gainerako azalera · 481 ha (% 80)
NAE, lur-erabileraren arabera
84%
10%
Lur goldagarria · 6,9 ha (% 5,7)Larre iraunkorrak · 101 ha (% 84,4)Arbolak · 11,5 ha (% 9,6)Baratzeak · 0,32 ha (% 0,3)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.
Turismoen batez besteko adina 12,2 urtekoa zen; turismoen% 11,3k 4 urte baino gutxiago zituen, eta% 8,2k 25 urte baino gehiago[27]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen% 50,9 gasolinazko zen eta% 47,7 diesel; 87 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,7; probintzian% 0,8). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen% 6,4k zuen 0 edo ECO etiketa, eta% 19k ez zuen etiketarik[oh 5].
Udalerri txikia da azaleraz eta bere lur gehienak hiri-lurrak dira. Horrek Gipuzkoako biztanle dentsitate handienetakoa duen udalerri bihurtzen du.
2019an 18.825 biztanle zituen herriak, eta horietatik %24,35ek 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %10,54 ziren.[6]
Gaur egun, Lasarte-Oriako biztanleriaren %35 bakarrik Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoa bada ere, espainiar Estatuko beste eskualde batzuetatik joandakoak asko dira, bereziki 50 urtetik gorakoen artean, %50. Horiei atzerrian jaiotakoak gehitu behar zaizkie. Gazteen artean, ordea,kanpoan jaiotakoen kopurua txikia da, gehienek Lasarte-Oria edo eskualdea dute jaioleku. Lasarte-Oriatar gehienek arbasoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea esanguratsua da soziologikoki: langile eta industria tradizioak eragin handia izan zuen Lasarte-Oriako alderdi sozialistaren sorkuntzan eta horregatik, Lasarte-Oria sozialisten feudoa izan da beti, hau da, euskal nazionalismoak indar gutxiena duen udalerria dugu Gipuzkoan.
Oharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[29]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
85
91
56
68
44
66
35
23
30
26
6
34
45
14
16
19
33
36
48
85
96
81
64
81
61
−3
31
23
25
23
−26
−29
−32
−45
−57
−16
−59
−63
−54
−52
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[30] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
132
132
155
126
128
140
158
163
161
209
185
186
184
194
178
146
150
155
157
153
139
155
130
121
118
166
135
111
122
124
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[31] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen% 19,4 udalerri berean jaioak ziren[32], probintziako batez bestekoaren (% 46,1) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne)% 20,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak% 14,7 —probintzian% 13,9—.
Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 8.696 etxebizitza zeuden: 7.964 (% 91,6) nagusiak eta 728 (% 8,4) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[36] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 702 (% 8,2) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 551 (% 6,4) hutsik zeuden.[37] Etxebizitza nagusien% 82,9 jabetzan zegoen eta% 14,3 alokairuan.[36] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 24 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 116 plazarekin (4,83 plaza etxebizitzako).[38]
Egoiliar 1 (2.271)2 egoiliar (2.543)3-5 (2.974)6-9 (163)10 edo gehiago (13)
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 80 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 42 urtekoa.[36] Etxebizitzen% 3,1 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta% 40,9 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[36] Etxebizitzen% 86,3 igogailua zuten.
Eraikineko etxebizitza kopurua
1.725
3.065
2.821
733
Etxebizitza 1 (272)2 (76)3-10 (1.725)11-20 (3.065)21-40 (2.821)41 edo gehiago (733)
Gela kopurua
701
2.650
4.369
796
1-3 gela (701)4 (2.650)5 (4.369)6 (796)7 edo gehiago (176)
Bainugela kopurua
6.190
2.474
Bainugela 1 (6.190)2 edo gehiago (2.474)
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien% 8,7 berokuntza zentrala zuten,% 70,7 banakakoa eta% 20,0 noizean behingoa.[36] Horrez gain,% 75,7 hodien bidezko gasa zuten eta% 86,8 igogailua.
INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 16.880 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak% 39,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak% 22,0; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak% 23,6; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak% 15,0.[39] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa% 36,6 zen 2021ean eta% 39,5 2024an; beraz, 2,9 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz,% 17,5 izatetik% 15,0 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean% 39,0 ziren, eta gizonen artean% 40,0; aldea, beraz, txikia da. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen% 17,9 eta gizonen% 11,8 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.
16.880biztanle 15 urte edo +, 2024
% 39,5goi-mailako ikasketak+2,9 puntu 2021etikmapa
% 15,0lehen hezkuntza edo gutxiago−2,6 puntu 2021etikmapa
% 11,2ikasten ari dira, 2024
% 15,0
% 23,6
% 22,0
% 39,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago ·% 15,0Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) ·% 23,6Bigarren hezkuntzako bigarren etapa ·% 22,0Goi-mailako ikasketak ·% 39,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Gipuzkoako mapa
Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen% 56,5 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta% 43,5 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 150 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak% 44,4 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak% 55,6. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen% 0,9 ziren.[39]
2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen% 11,2 ikasten ari zen (1.887 pertsona).[40] Ikasten ari zirenetatik,% 44,4 goi-mailako ikasketetan zebilen,% 26,1 batxilergoan,% 18,2 erdi-mailako lanbide-heziketan eta% 7,7 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen% 45,1 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen% 43,6; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen% 21,2 eta emakumeen% 15,6. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen% 91,4 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen% 47,6 eta 25–29 urtekoen% 13,0; 30 urtetik gorakoen artean, berriz,% 2,7 baino ez.[41] 20–24 urtekoen artean, emakumeen% 46,8 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen% 39,2.
Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 91,4
20–24 urte
% 47,6
25–29 urte
% 13,0
30–34 urte
% 6,5
35–39 urte
% 4,5
40–44 urte
% 3,9
45–49 urte
% 2,5
50–54 urte
% 2,3
55 urte edo +
% 1,7
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 3,3
Goi-mailako ikasketak
% 44,4
Erdi-mailako LH
% 18,2
Batxilergoa
% 26,1
DBH eta antzekoak
% 7,7
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,2
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).
Jaiolekuaren arabera
2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen% 85,7 estatuan jaio zen, eta% 14,3 atzerrian.[39] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak% 41,0 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak% 11,8; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 33,2 eta% 12,0, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak% 39,3 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak% 18,6; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 37,3 eta% 13,7, hurrenez hurren.
Gizonak
Estatua
Atzerria
% 41,0
Goi-mailakoak
% 33,2
% 21,8
Batx. / erdi LH
% 32,9
% 25,4
DBH
% 21,9
% 11,8
Lehen H. edo gutx.
% 12,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 39,3
Goi-mailakoak
% 37,3
% 18,7
Batx. / erdi LH
% 32,4
% 23,4
DBH
% 16,6
% 18,6
Lehen H. edo gutx.
% 13,7
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).
Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen% 11,4 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen% 10,1.[40] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak% 46,5 ziren estatuan jaiotakoetan eta% 30,2 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.
a 1986. urtean Lasarte-Oria udalerri bihurtu zen Lasarte (1986 arte, Urnieta eta Hernaniren esku) eta Oria (1986 arte, Urnieta eta Andoainen menpe) batzearen ondorioz.
Lasarte-Oriako[50] euskara gipuzkeraren[51] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeran[52] kokatzen den Beterriko euskara,[53] hain zuzen. Koldo Zuazoren arabera, Beterri izan da euskalkiaren bihotza. Zehatzago esanda, Iruñea eta Gipuzkoako itsasbazterra lotzen duen ardatz zatia. Aspaldikoa da ardatz hori, eta haren aldamenetan sortu eta indartu ziren zenbait hirigune. Ardatz horren indarra inguruetara zabaldu zen, eta zabaldutako gaien artean dago hizkera ere. 2016an herritarren %45,37 euskalduna zen.[6]
Lasarte-Oriako kulturunea Manuel Lekuona Kultur Etxea da[54] eta udalerriaren jabetza da. 500 pertsona sar daitezkeen auditorio bat du, erakusketa-gela, liburutegi publikoa[55] eta 150 pertsonentzat konferentzia-gela bat. Halaber, taberna bat, dantzarako gunea eta beste hainbat dependentzia ditu. 1993an inauguratu zen, lehen zinea zegoen tokian. Kultur Etxean urtean zehar: antzerkiak, dantzak, zineak, kontzertuak, erakusketak eta konferentzia kongresuak antolatzen dira, besteak beste.
Antonio Mercero gunea. Erakusketa aretoa eta hitzaldi aretoa.[56]
Herriko kiroletan zaharrena eta tradizio handiena duena zaldi-lasterketa da. 1916an, Donostiako Hipodromoa inauguratu zen, Lasarte-Oriako erdigunetik 100 metrora dagoena, Oria ibaiaren beste aldean, eta Donostiako Zubieta auzoko lurretan. Hala ere, gertutasunagatik eta Lasarte-Oriarekin izan duen harremanagatik Lasarteko Hipodromo ere deitzen zaio. Eraiki eta 90 urtera, zaldi-lasterketak egiten jarraitzen da udan zehar. Urteekin hipodromoak donostiarren bizitza sozialean indarra galdu duen eta jada ez dago XX. mendeko lehen zatiko goi-gizartearen agerraldirik, baina oraindik ere udako igande arratsetan hainbat pertsona biltzen dira zaldi-lasterketak ikusteko. Hipodromoa bertan dagoenez, Lasarte-Oriako inguruetan hainbat ukuilu daude.
Tradizio handiko beste kirol bat atletismoa eta zehazkiago krossa da. Hipodromoan duela hamarkada batzuetatik Donostiako Nazioarteko Krosa ospatzen da. Bertan irabazi dutenen artean Emil Zátopek eta Mariano Haro daude. Urriko azken igandean, beste kross bat dago udalerrian, Lasarte-Oria Bai Krossa eta izaera herrikoiagoa du.
1930eko automobilismo-zirkuitua gogoratzen duen irudia Oria aldeko frontoian.
1920 eta 1930eko hamarkadetan, Lasarte-Orian automobilismo lasterketak egin ziren. Lasarteko ZirkuituaEspainiako Sari Nagusiaren egoitza izan zen 10 aldiz. Gerra Zibila egon zen garaian lasterketak ez ziren egin. Lasarteko Zirkuituak errepidez hirigunea zeharkatzen zuen eta baita Andoain, Urnieta eta Hernani ere. Helmuga, tribuna nagusia eta boxak Lasarte eta Oria artean zeuden (garai hartan bi guneak bereizita zeuden). Zirkuituko zati batek gaur egun Zirkuitu Ibilbidea izena darama.
Lasarte-Orian tradizioan golfa ere erroak egina da. Hasiera batean (1910-1969), Real Golf Club de San Sebastián Lasarten kokatu zen, baina geroago, Hondarribiara eraman zuten. Lasarteko golf zelaia udalerriaren iparraldean zegoen, Usurbil eta Hernani (gaur egun Lasarte-Oria dena) artean, egun Atsobakar eta bere ondoko parkea dauden lekuan. Auzoko bi plazek (Golf Plaza eta Caddie Plaza) gertaera hau gogoratzen dute. Orduan oso kirol elitista zen arren, lasartear eta oriatar askok gazte garaian zelaiko caddie moduan ibili ziren. Horregatik, gaur egun herrian zaletasun handia dago golfaren inguruan. Gaur egun, udalerrian badago golf talde federatu bat, 'Caddies Club Lasarte-Oria. 100 bazkide ditu eta zelairik ez izan arren, Lasarte-Orian golfaren tradizioa mantendu egiten dute.
Club Deportivo Lasarte-Oria/ Lasarte-Oria Kirol Elkartea: 1987an sortu zen, udalerria sortu eta gutxira. Atletismo, saskibaloi, txirrindularitza, futbol, gimnasia, judo, tenis eta mahaiko tenisean dabil.
Batasuna Kultur Kirol Taldea: Mendiari eta zikloturismoari lotutako kluba. 1977an sortu zen eta 2008an desegin. Mendiari eta Zikloturismoari lotutako jarduerak antolatzeko lana Ostadarrek hartu zituen.[71]
Udalerriko festak San Petriren omenez egiten dira, ekainaren 29an. Udalerria danborrada batek zeharkatzen du.
Lasarte-Orian herrikoiak diren beste festa egun bat Santa Ana da, uztailaren 26an. "Santa Ana Parodia" egiten da, uztailaren 26ko arrats-gauean eta herri antzerki bat da. Bi "preso" epaitu egiten dituzte herrian gertatu diren gauza txar guztiengatik eta zigortu eta erre egiten dituzte.
Zabaleta auzoko festak maiatzaren azken asteburuan ospatzen dira.
Oria auzoko festak uztailaren 16an dira, Karmengo Amaren egunean.
Oriako inguruan, Basaundi bailaran (lehen Esperanza Auzoa zena), Loiolako San Inazio eguna ospatzeko ohitura izan da uztailaren 31an.
Euskararen maratoia ospatzen da Lasarte, 40 orduz euskarazko ekitaldiak aritzen dira, baina aurten, 2016, 40 ordu horiek gutxi zirenez 40 egungo proposamen bat egin dute.
Hipodromoa Donostiako Zubieta auzoan badago ere, Lasarte-Oriarentzat garrantzitsua da. Inguruko mendietatik ibilbideak egin daitezke bai txirrindaz bai zaldiz (hipodromoan zaldi-gurdi bat aloka daiteke).
Agustin Mujika Takolo (1960-), irakaslea, enpresaburua, pailazoa eta euskaltzalea. Zaldibian bizi da aspaldiko urteetan, eta Zaldibiako Udalean zinegotzi izan zen.
12INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten% 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen% 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
↑0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
↑INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
↑Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
↑DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.