Lasesarre-Urban Galindo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Lasesarre-Urban Galindo (2)

Bandera de Barakaldo.svg Barakaldo
Baracaldo - Estadio de Lasesarre 3.jpg
Lasesarre estadioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Lasesarre, Larrea eta Urban Galindo
Azalera 0,97 km²
Biztanleria 13.783 (2013)

Lasesarre-Urban Galindo, lehen Desertu, Barakaldoko (Bizkaia) 2. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 13.783 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 0,97 kilometro koadroko azalera.[3] Barakaldoko udalerrian ekialdean kokatzen da. Barrutiak Bilboko itsasadarrarekin egiten du muga ekialdean eta Galindo ibaiarekin iparraldean. Barrutian hiru auzo daude: Lasesarre, Larrea eta Urban Galindo.

Hiri osoan bizi izaten ari den eraberritze prozesua dela eta, hainbat etxebizitza bloke berri eraiki dira. Barrutiak eta hiriak orokorrean zuen izaera industriala atzean utziz. Barrutiaren eraberritzean Europa mailako Urban programa aurrera eraman da. Honen bitartez, arkitekto gazteek proposaturiko hainbat egitasmo eraiki dira. Horrez gain, Eduardo Arroyo arkitektoaren Lasesarre futbol zelai berria aipagarria da. Goardia Zibilaren koartel berria eta Cedemi Ezkerraldea berrizteko agentziaren bulegoak.

Barrutiaren lehenaldi industriala erabat ahaztu gabe, XX. mende hasierako Ilgner eraikina berriztu zen Bilbao Ría 2000 erakundearen bitartez.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adifen trenbideak Lasesarre eta Urban Galindo auzoen artean

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kbus hiri-barruko autobusak Murrieta (Renfeko geltoki parean) eta Lasesarre Kiroldegia geralekuak ditu.
  • Bizkaibus hiri-arteko autobusak Murrieta, Desertuko Plaza, Erreketa, Lasesarre, Larrea eta Labe Garaien etorbidean ditu geralekuak.

Itsas-garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]