Edukira joan

Lasiocampidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasiocampidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
SuperfamiliaLasiocampoidea
Familia Lasiocampidae
Harris, 1841
Euthrix potatoria sitsa.

Lasiocampidae lepidopteroen ordenako tximeleta-familia da.[1] Guztira 5 azpifamilia, 50 genero inguru eta 2000 espezie ditu. Mundu osoan bizi da eta oraindik deskribatu ez diren espezie ugari badaudela pentsatzen da.

Beldarrak iletsuak izaten dira, alboetan bereiki. Espezie batzuetan beldarrek talde handiak osatzen dituzte eta zeta harizko poltsak eratzen dituzte zuhaitzetan babesteko.[2]

Helduak handiak eta sendoak izaten dira, hegal zabalak dituztenak. Heldu batzuek baraila txikiak izaten dituzte eta beste batzuk ez dira elikatzen helduaroan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lasiocampidae» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2026-08-24).
  2. ↑ «Els lepidòpters: papallones i falenes | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2026-08-24).