Lasiommata maera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasiommata maera
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaLasiommata
Espeziea Lasiommata maera
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaHolcus, Agrostis eta Calamagrostis

Lasiommata maera Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europan nahiko ohikoa da. Afrika iparraldean eta Asian ere bizi da, Ekialde Hurbilean, Erdialdeko Asian eta Himalaia mendilerroan ere bai.

Lineok deskribatu zuten 1758. urtean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko tximeleta da, 40-50 mm arteko hegal-zabalera du[1]. Kolore marroi arreko hegalak ditu, orban laranja zabalekin, eta aurreko hegaletan ozelo handi nabarmenak ditu. Atzeko hegaletan hainbat ozelo txiki ere ikusten zaizkio. Azpialdean hegoak grisagoak dira eta aurreko hegaletan ozelo handi bat ere ikusten da[2].

Esan beharra dago koloreen tonalidadean aniztasun handia ager dezaketela, kolore marroi arrea bezala kolore griseko hegalak ere izan baititzakete, baina ozeloak nabarmenak dira beti ere.

Beldarra berde argia da, eta alboetan lerro zurixka bat du.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi belaunaldi ateratzen ditu eta maiatzetik urrira ikusten dira tximeleta helduak. Bigarren belaunaldikoak tamainaz txikiagoak izaten dira. Hill-topping izeneko estrategia erabiltzen dute elkar gorteatzeko. Arrak altuera handira igotzen dira hegan eta ondoren emeek garaiera handienak lortu dituzten arrak aukeratzen dituzte[3]. Ondoren emeak gramineoen zurtoinetan jartzen ditu arrautzak, haietaz elikatzen baitira beldarrak[4]. Neguan hibernatu egiten du eta udaberrian pupa berdea puntu horiduna eratzen du. Bertatik tximeleta heldua aterako da[1].

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki malkartsuetan bizi da, arroka artean edo belardietan ikusten da. Itsasoaren mailatik 2.000 metro arteko altueran aurkitzen da[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lasiommata maera (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. Las mariposas diurnas de Sierra Nevada. Consejería de Medio Ambiente D.L. 2011 ISBN 978-84-92807-72-7. PMC 796378467. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  3. (Ingelesez) rcannon992. (2020-02-29). «Love in high place: hilltopping butterflies» Ray Cannon's nature notes (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  4. (Gaztelaniaz) Magazine, Waste. «Guía de mariposas, Lepidópteros de la península Ibérica, en Waste magazine» Waste Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]