La Sarrada

Koordenatuak: 43°29′23″N 1°14′16″W / 43.48972°N 1.23778°W / 43.48972; -1.23778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lassarrade» orritik birbideratua)
Sarrada
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaBardoze
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°29′23″N 1°14′16″W / 43.48972°N 1.23778°W / 43.48972; -1.23778
Garaiera3-122 metro
Demografia

Sarrada (okzitaniera lekuizenaren jatorrizko hizkuntzan) edo Lassarrade (frantsestutako grafian) Bardozeko zazpi auzo nagusietako bat da. Udalerriaren ipar-mendebaldean dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentu bakar batean euskaraz [1] Lasarrada ageri bada ere, Euskaltzaindiak arautu ezean[2] egokiagoa izan daiteke lekuizena jatorriko hizkuntzan (eta Lapurdiko Aturri bazterretan euskararekin batera tokiko hizkuntza den) okzitanieraz idaztea.

Toponimo argia, sarra edo muinoz osatutako lerroa esan nahi du.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bardozeko ipar-mendebaldean, karrikatik edo herri honetako gune nagusitik Aturri alderantz doazen lurrak dira, izenak ondo definitzen duenez ibai honetatik hegoaldera topatzen diren lehen muinoen lerroan. Etxe gehienak muino horietan kokatuta badaude ere, ia Aturriraino (Arricau etxea, Zaldan edo lo Saudan barta) heltzen da, A-64 autobide eta Tolosa-Baiona trenbidetik iparraldera.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahurtirekiko muga Harana Aturriren ibaiadar inportanteak egiten du. Han isurtzen dituzte beren urak zeinbait errekak:

Etxe-taldeak historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lassarrade aipatzen duen 1818ko cadastre napoléonien ("Napoleonen katastroa" edo katastro zaharra) delakoan auzoa bost ataletan banatuta ageri da:

  • A-1: desagertutako etxe bat.
  • A-2: 8 etxe eta 3 borda.
  • A-3: 3 etxe, 3 borda eta eraikin militar bat.
  • A-4: 12 etxe eta 2 borda.
  • A-5: 33 etxe eta 2 etxalde.

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona Sarradako etxeen izenak IGN maparen arabera:

  • Ancho
  • Arlan
  • Arricaou
  • Ascarat (Azkaratea)
  • Athio
  • Belloc
  • Beyhalde (Behialde)
  • Bordachoury (Bordaxuria)
  • Borde Joliberry
  • Burgue
  • Castella
  • Castellateguy
  • Chandieu
  • Chaubadon
  • (la) Chêneraie
  • Curutchet (Kürütxeta)
  • Etchebeheyty (Etxebeheitia)
  • Galharrague (Galharraga)
  • Gelos (Jelosea)
  • Greciet (Gerezieta)
  • Habanch
  • Harguinenia (Harginenea)
  • Hariet (Harrieta)
  • Harismendy (Harizmendia)
  • Ilanteguy (Ilantegia)
  • Irigoin (Irigoienea)
  • Joliberry
  • Landaberry (Landaberria)
  • Larceveau (Larzabalea)
  • Lichabe (Lixabea)
  • Lissarague de Bas (Leizarragabeherea)
  • Lissarague de Haut (Leizarragagaraia)
  • Lurberiet (Lürberrieta)
  • Macha
  • Martinon
  • Minho (Minhoa)
  • Noguès
  • Pagouague (Pagoaga)
  • Passorhaye
  • (le) Pont de l'Aran
  • (le) Sabalan
  • Sarthou
  • Saudaun
  • Suhas (Zuhaztia)
  • Tantoua
  • (les) Tilleuls

Sarradar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait pertsonaia aipagarri auzo honetako hego-ekialdean, karrikatik hurbil bizi izan ziren:

Hizkuntza eta toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun hizkuntza biak ahul badaude ere, Bardoze xarnegu-herrian[5] dagoenez bai euskararen (auzoaren etxe gehienetan) bai okzitanieraren (Aturritik hurbilen dauden etxeetan) presentzia dago.

Toponimiarekin berdin: lekuizen gehienak euskaldunak dira, badira nahikotxo gaskoi jatorrikoak eta Baylia bi hizkuntzak uztartuz sortua da: Bayle (okzitanierazko hitza, kargu publikoa, auzapeza...izendatzeko) eta euskarazko artikulua; lehen Bailea eta gero Bailia eman du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1]Iñaki Caminoren Euskal Dialektologia FLV aldizkarian artikulua; ikus 9.or.
  2. Ipar Euskal Herriko milaka toponimoren zerrenda arau-emailea prestatzen ari da 2010ean.
  3. Frantsestutako grafian Miremont.
  4. Zenbaitetan Ibarre (ikus artikulua) auzoan kokatzen da.
  5. Xarnegu: kultura euskaldun eta gaskoia topatu eta nahasten diren eremua, Aturri Behea zentzu zabalean. Ikus Xarnege.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa