Lastegi korapilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lastegi korapiloa sokaren muturrean

Lastegi korapiloa itsas jatorria duen korapiloa da, mendizaletasunean ere erabiltzen zen baina UIAA-ren [1] (Nazioarteko Alpinismoko Elkarteen Batasuna) 1998-ko ebazpenaren arabera ez da erabili behar alpinismo edo eskalada jardueretan, ez baititu karga zeiharrak, inpaktuak, ongi jasaten eta tentsioa arintzen denean desegin egin daiteke. tentsioa arintzen da. Oso praktikoa den oinarrizko korapilo honek tentsioa handia jasan dezake eta desegiteko erraza da, ez da gehiegi estutzen. Gainera, soka baten edozein zati beste baten muturrarekin lotzeko aukera ematen du [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lastegi izenak antzinako esanahia du, belaontzien garaikoa hain zuzen. Itsasontzi bat "bolina estuan" dagoela esaten denean, haizearekiko angelu itxian nabigatu ahal izateko, soka-mutur hau ahalik eta tenkatuen dagoela esan nahi du.

Lastegi korapiloa lehenbiziko aldiz 1961ean John Smith-en A Sea Grammar liburuan aipatu zela uste da.

Beste aurrekari posible bat Antzinako Egiptoko Jufu faraoiaren hil itsasontzian (eguzki-txalupa ere deitua) aurkitu zen 1954an egindako indusketa batean

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korapilo hau gauza askotarako erabiltzen da, besteak beste:

  • Ontzi baten soka-muturrak mutiloi batean amarratu edo kapelatzeko.
  • Soka bat zutoin, eraztun edo beste edozein euskarritara lotzeko.
  • Drizak eta eskotak belatara lotzeko.
  • Zerbait inguratzeko irristagaitza den korapilo bat inprobisatu behar denerako.
  • Tximinoen zubi bat egiteko, gorputz hezkuntzako klaseetan, mendizaletasunean eta abar.

Nola egin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egin begizta txiki bat sokan (ez erabili mutur librea bietako bat bakarrik baldin badago libre).
  2. Pasatu mutur librea begiztatik, behetik gora,
  3. Inguratu libre dagoen muturra begiztatik ateratzen den sokaren atzetik,
  4. Sartu mutur librea begiztatik, oraingoan goitik behera.
  5. Estutu korapiloa.
Lastegi korapiloa bukatuta

Jarraitu beharreko pausoak gogoratzeko oso baliagarria den arau bat dago:

(5 urratsak goian deskribatutakoekin bat datoz)
  1. Aintzira bat eta zuhaitz bat ditugu (soka-muturrak bertikalean dituen begizta sinple bat)
  2. Suge bat aintziratik ateratzen da,
  3. zuhaitza atzetik inguratzen du,
  4. eta lakuan sartzen da.
  5. Korapiloa estutzeko zuhaitzari tira egin behar diogu, sugearen burua, isatsa eta zuhaitzaren sustraia helduta.
Ashley-ren 1034,5 korapiloaren eskema, askotan lastegi korapiloarekin nahasi izan dena. Kontuan izan korapiloa egiten duen punta kanpora ateratzen dela eta lastegi korapiloan barrutik ateratzen da.

Batzuek istorioa zulotik ateratzen den untxiak zuhaitza inguratzen duela eta abar. kontatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) UIAA – International Climbing and Mountaineering Federation. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  2. (Ingelesez) The Ashley Book of Knots. Doubleday, 186 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]