Lasto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lastozko fardelak.

Lastoa graminea batzuen zurtoin lehorra da, bereziki, kanaberazko laboreena (garia, oloa, zekalea, garagarra, arroza...) behin moztu eta bota ondoren, hazia garijotzearen bidez banandu ondoren.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lastoaren altuera, landutako espezie eta barietateen arabera aldatzen da. Adibidez, kanabera laburreko deritzen gari mota batzuk, enkamatu arriskua eragozteko aukeratuak izan dira, hain zuzen ere. Baina badaude, helburu bera lortzea ahalbidetzen duten tratamenduak.

Biltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborea helduta egon ondoren, garijotzearen garaia iristen da. Garai honetan, uzta-garijotze makinaren barra moztailearen altuera erregulatzen da, lasto gehiengo bat lortu nahi den edo ez ikusirik. Lan hau, uzta-makinak egiten du, zeinek, zelaian bertan, meta txikietan bilduta uzten duen. Ondoren, lastoa fardoetan bilduko duen beste makina batekin bat pasa behar da. Fardo hauek, ondoren, aire zabalaren babesean garraiatuak eta metatuak izango dira. Azkenik, garijoatzearen oraindik lurrean geratzen den kanaberaren zati laburrari galtzua esaten zaio.

Antzina, lastoa, belar metak garijo ondoren lor zitekeen, larrain izeneko esparru itxi batean. Animalientzako janari gisa kontserbatzeko, fardoetan biltzen zen, aletegietan edo estalpeetan, baita siloetan ere, berrikiago.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lastoa, orokorrean, fardoetan komerzializatzen da, eta, bere balioa, bere garbitasun eta purutasunaren araberakoa da. Honek, eragin zuzena du bere kalitate mailan.

Beste garai batzuetan, lastoa, uztaren ezinbesteko zati zen, baina, uzta makinak heldu ondoren, 1950ean, eta nekazaritza zeroko makina ereileak 1990ean, lastoa zama handi bat izan zitekeen, nekazarientzat estorbu bat. Edonola ere, gaur egun, oraindik, hainbat lanbidetan oso erabilgarria da. Lurrari berreranstetik, honela, lurreko materia organikoaren suspertzeari lagunduz, eraikuntza material gisa erabiltzeraino.

Hauek dira lastoaren ohiko erabileretako batzuk:

  • Animalia etxekotuentzako ohe gisa (ardiak, zaldiak, behiak...) honela, simaurraren oinarria eratuz.
  • Ganaduaren janari gisa, kalitate eskasekoa izan arren, hausnarkarientzat, lastoan bertan dagoen zelulosa liseritzeko gai diren animalia bakarrak, hauen urdailean dagoen lan mikrobianoari esker. Askoz atsegingarriagoa egiteko eta bere balio nutrizionala hobetzeko, hainbat produktu gehitu daitezke (urea, melaza...) Lastoa, oso produktu erabilgarria da eskasia garaietan, ganadu hazkuntza tokietan zuhain produkzioa ahitzen duten lehorte garaietan batipat, baina, lastoz bakarrik elikaturiko bobido bat, berehala argaltzen da.
  • Lurzoruaren babes gisa, lasto geruza bezala. Zentzu honetan, bazka erein ondoren hezetasuna mantentzeko erabiltzen da. Lastoa, beraz, lurzoruaren geruza babesleen artean dauden hautabideen artean, bat gehiago da, pinu azala, eta plastikozko xaflekin batera.
  • Energiturri gisa, zuzenean erregai bezala erabilita, edo kalitate hobeko erregaiak ematen dituzten aldaketa prozeduren bidez, biogasa, ikatz begetala (pirolisi bidez lortutakoa, edo etanola, (oraindik ikertzen).
  • Lurzorua oso bustia eta lokaztua dagoen tokietan jartzeko
  • Laboreak bezalako landareen lastoa, eraikuntza material gisa erabil daiteke. (Bioeraikuntza)
  • Papera egiteko zelulosa iturri gisa
  • Pasto hirian, Kolonbia hegoaldean, lastoa, artisauek, zurezko objektuen marketeria edo estaldura apaingarri gisa erabiltzen dute.
  • Lasto fardoekin etxebizitzen eraikuntza: Etxebizitzen eraikuntzan erabilitako material zaharrenetako bat lastoa da, egun, fardoetan bildua eta etxebizitzen eraikuntzan erabilia dena.

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Besteen begian lastoa ikusi: Espresio honek, erreferentzia egiten dio lastoa eta habearen parabola biblikoari (Lukas 6:39-42). Parabola hontan, Jesusek, hipokritei, besteen begitik lastoa kendu nahi izatea leporatzen die, eurenean habea ikusten ez duten bitartean. Esaera hau, epaitzen duenak, besteengan salatzen dituen akats berberak, edo handiagoak dituela adierazteko erabiltzen da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lasto Aldatu lotura Wikidatan