Latgaliar
| Mota | tribu |
|---|---|
| Honen parte | Eastern Balts (en) |
| Geografia | |
| Estatua | Letonia |
Latgaliarrak (latinez: Lethi, Letthigalli, behe-alemanez: Letti, Lethi, egungo letonieraz: latgaļi, letgaļi, leti; Latgalianiarrak ere deituak) antzinako etnia baltikoa izan ziren.
Ziur aski latgalieraz hitz egingo zuten, ziurrenik gaur egungo iparraldeko Letonian gurutzaden garaietan, gurutzatuekin zuten aliantzaren ondorioz, lingua franca bihurtuko zena. Latgaliarrak, geroago, inguruko tribuekin integratu ziren, letoniar modernoen nukleoa eratuz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latgaliarrak ekialdeko Baltikoko tribu bat ziren, jatorri ezezagunekoa. V. eta VI. mendeetan, gaur egungo Vidzemeko ekialdean (Aiviekste ibaiaren mendebaldean) bizi ziren, eta, geroago, eskualde horretako ia lurralde osoan.[1] Iturri idatzietan, XI. mendetik aurrera aipatzen dituzte. XIII. mendearen lehen bi hamarkadetan, latgaliarrak (mendebaldekoak) alemaniar (saxoiak batez ere) gurutzatuen aliatuak ziren. Haien lurrak (Tālavako Agure-herria, Jersikako Printzerria eta Koknese Printzerria) Livonian sartu ziren estatu-basailu gisa.
XI. mendean, ekialdeko ortodoxia Latgaliako lurretatik hedatu zen Polotsk eta Pskovetik. XII. mendean, latgaliar lurraldeek eta haien agintariek Polotskeko dukeei zergak ordaintzen zizkieten.[2] Livoniar Gurutzadan, XIII. mendean, latgaliar agureak ekialdeko ortodoxiatik erromatar katolizismora aldatu ziren eta Livoniar Ordenaren basailu bihurtu ziren.
Gurutzadaren ondorioz, Semigalia eta Kurlandiako eskualde asko jenderik gabe geratu ziren. Horrela, bada, latgaliarren zati bat lurralde horietara joan zen, bai gerra garaian, bai gerra ondoren. Latgaliarren berezko kultura materiala XVI. mendean desagertu egin zen, Letonia modernoko beste biztanleekiko ezberdintasun kulturalak pixkanaka galduz joan eta egungo letoniar etniko bihurtu zirenean.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Humanities and Social Sciences: Latvia. University of Latvia, 24 or..
- ↑ (Ingelesez) Plakans, Andrejs. (2011-02-24). A Concise History of the Baltic States. Cambridge University Press, 32 or. ISBN 9780521833721..
- ↑ (Letonieraz) Vilcāne, Antonija. latgaļi. in: Nacionālā enciklopēdija..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |