Latin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Latina hitzak artikulu honetara dakar. Latina hitzaren beste esanahietarako ikus: Latina (argipena)
Latina
lingua latina
Non mintzatzen den: Vatikano Hiria, antzina Erromatar Inperioan 
Eskualdea: -
Hiztunak:
Rankina: -
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Latino-Faliskarra
   Latina 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Vatikano Hiria
erabilera jakin batzuentzat, baina ez egunerokoa
Erakunde araugilea: arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: la
ISO 639-2: lat
ISO 639-3: lat

 

Latina[1][2] antzinako hizkuntza bat da, hasiera-hasieran Erroma inguruko Lazio eskualdekoa, baina askoz ere gehiago hedatu zen, ordea, Errepublika eta Inperio Erromatarraren hizkuntza ofizial bilakatu zenean.

Latina dute jatorri egungo hizkuntza askok, hala nola, gaztelaniak (330 milioi hiztun), portugesak (200 milioi), frantsesak (130 milioi), italierak (70 milioi), errumanierak (28 milioi), katalanak (9,5 milioi), galizierak (3 milioi), okzitanierak (2 milioi) eta beste hainbatek. Euskarak ere asko zor dio, gutxi gorabehera hiztegiaren % 20 latinetikoa baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Antzinako Erroma
Duenos inskripzioa,
K.a. VI. mendeko testu bat, latinez ezagutzen den zaharrena

Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Alfabetoa ere garatu zuten, grekozkoan oinarrituta. Iritsi zaigun literatura gehiena latin klasikoan dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko latin dotoreaz, baina jende arruntak latin arruntean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz, bi hizkera motak banandu eta bakoitzak bere hiztegia, gramatika zein ahoskera garatu zuen. Inperioaren hedapenak hizkuntza ere zabaldu eta sakabanatu zuen, mendeekin batera, hizkuntza garatu eta zatitu baitzen.

Grekoa, hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza hartan baitzegoen: ekialdeko erdian, Bizantziar Inperioa izan zen eremuan, latina ordezkatu zuen.

Latina hizkuntza hila bada ere, hiztunak ditu. Eliza Katolikoak mezetarako erabili ohi zuen eta Vatikano Hiriko hizkuntza ofiziala da oraindik ere. Erabilpen arruntik ez duen arren, mende askotan zehar Europako nazioarteko hizkuntza izan zen, unibertsitatean eta diplomazian mintzatua. XIX. mendean frantsesak haren lekua hartu zuen eta XX.ean, ingelesak. Hala ere, pisu handia du egun ere, erlijio-, lege- zein zientzia-hiztegietan.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: latinezko literatura

Latinezko literaturak Antzinako Erromako literatura lanak biltzen ditu batik bat, kultura erromatarrak literatura grekoko lanak ere sortu zituela kontuan hartu behar bada ere [3]. Erdi Aroan, latina kultura hizkuntza nagusia izan zen Europan eta horrela literatura oparoa sortu zen latinez, erlijio, filosofia eta historia gaiei buruz batez ere, Tomas Akinokoaren lumaz esaterako. Pizkundetik aurrera, latinak galdu egin zuen bere nagusitasuna. Horrela, lan erlijioso, filosofiko (Spinoza, kasu) eta zientifikoetara mugatu zen bere literatura, literatura lan nagusiak hizkuntza nazionalez idazten ziren bitartean. Egun latinak komunikazio tresna izaera ia guztiz galdu badu ere, badira zenbait idazle bere sormen lanak latinez egiten dituztenak.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost deklinabide eredu daude izenetarako, genitiboaren bukaeraren arabera bereiziak. Deklinabide bakoitzean hitzen lexemei edo erroei hainbat bukaera gehitzen zaizkie.

1. deklinabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -ae da. Genitiboaren forma izen enuntziatutik har dezakegu; adibidez, poeta, poetae, m ~ poeta, koplakaria; lehen hitza (poet-a) nominatibo kasuan dago; bigarrena (poet-ae), berriz, genitiboan. Lehen deklinabideaz izen femeninoak deklinatzen dira gehienbat.

Lehen deklinabidea
Singularra Plurala
Nominatiboa -a -ae
Bokatiboa -a -ae
Akusatiboa -am -as
Genitiboa -ae -arum
Datiboa -ae -is
Ablatiboa -a -is
Poeta, -ae, m ~ poeta, koplakari
Singularra Plurala
Nominatiboa Poeta Poetae
Bokatiboa Poeta Poetae
Akusatiboa Poetam Poetas
Genitiboa Poetae Poetarum
Datiboa Poetae Poetis
Ablatiboa Poeta Poetis

2. deklinabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -i da. Adibidez: dominus, domini, m ~ jaun. Bigarren deklinabideaz baliatuz, izen maskulino zein femeninoak deklina daitezke; neutrozko forma ere badago.

Bigarren deklinabidea (maskulino eta femenino arruntak)
Singularra Plurala
Nominatiboa -us -i
Bokatiboa -e -i
Akusatiboa -um -os
Genitiboa -i -orum
Datiboa -o -is
Ablatiboa -o -is
Dominus, -i, m ~ jaun
Singularra Plurala
Nominatiboa Dominus Domini
Bokatiboa Domine Domini
Akusatiboa Dominum Dominos
Genitiboa Domini Dominorum
Datiboa Domino Dominis
Ablatiboa Domino Dominis

Bigarren deklinabidean, magister, magistri, m ~ irakaslea bezalako izenak agertzen dira, nahiz eta maskulinoa izan erromatarrentzat hitz egiterako orduan errazago zelako aldaketa batzuk jasan dituztenak.

Magister, -tri, m ~ irakasle
Singularra Plurala
Nominatiboa Magister Magistri
Bokatiboa Magister Magistri
Akusatiboa Magistrum Magistros
... Gainontzekoak berdinak dira

Haiez gain, izen neutroak daude bigarren deklinabidean: templum, templi, n ~ tenplua.

Bigarren deklinabidea (neutroak)
Singularra Plurala
Nominatiboa -um -a
Bokatiboa -um -a
Akusatiboa -um -a
Genitiboa -i -orum
Datiboa -o -is
Ablatiboa -o -is
Templum, -i, n ~ tenplu
Singularra Plurala
Nominatiboa Templum Templa
Bokatiboa Templum Templa
Akusatiboa Templum Templa
Genitiboa Templi Templorum
Datiboa Templo Templis
Ablatiboa Templo Templis

3. deklinabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3. deklinabidea
Singularra Plurala
Nominatiboa - -es
Bokatiboa - -es
Akusatiboa -em -es
Genitiboa -is -(i)um
Datiboa -i -ibuss
Ablatiboa -e -ibus
Consul, -is, m ~ kontsul
Singularra Plurala
Nominatiboa Consul Consules
Bokatiboa Consul Consules
Akusatiboa Consulem Consules
Genitiboa Consulis Consulum
Datiboa Consuli Consulibus
Ablatiboa Consule Consulibus

4. deklinabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4. deklinabidea
(maskulino eta femenino arruntak)
Singularra Plurala
Nominatiboa -us -us
Bokatiboa -us -us
Akusatiboa -um -us
Genitiboa -us -uum
Datiboa -ui -ibus
Ablatiboa -u -ibus
Manus, -us, f ~ eskua
Singularra Plurala
Nominatiboa Manus Manus
Bokatiboa Manus Manus
Akusatiboa Manum Manus
Genitiboa Manus Manuum
Datiboa Manui Manibus
Ablatiboa Manu Manibus

5. deklinabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singularra Plurala
Nominatiboa -es -es
Bokatiboa -es -es
Akusatiboa -em -es
Genitiboa -ei -erum
Datiboa -ei -ebus
Ablatiboa -e -ebus
meridies -ei
Singularra Plurala
Nominatiboa meridies meridies
Bokatiboa meridies meridies
Akusatiboa meridiem meridies
Genitiboa meridiei meridierum
Datiboa meridiei meridiebus
Ablatiboa meridie meridiebus

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .
  2.   47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-11-3 .
  3. (Ingelesez) Albrecht Dile: Greek and Latin literature of the Roman Empire: from Augustus to Justinian liburuan esaterako Erromatar Inperioko bi literaturak, latinezkoa eta grekerazkoa, aztertzen dira. Erromako latinezko literaturak literatura grekoaren eragin nabarmena jaso zuen gainera. Ikus: (Gaztelaniaz) Jean Bayet: Literatura latina. 37. orrialdea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Latin Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.