«Latina» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Latina (argipena)»
Latina[1][2] antzinako hizkuntza bat da, hasiera-hasieran Erroma inguruko Lazio eskualdekoa, baina askoz ere gehiago hedatu zen, ordea, Errepublika eta Inperio Erromatarraren hizkuntza ofizial bilakatu zenean.
Latina dute jatorri egungo hizkuntza askok, hala nola, gaztelaniak (407 milioi hiztun), portugesak (200 milioi), frantsesak (130 milioi), italierak (70 milioi), errumanierak (28 milioi), katalanak (9,5 milioi), galizierak (3 milioi), okzitanierak (2 milioi) eta beste hainbatek. Euskarak ere asko zor dio, gutxi gorabehera hiztegiaren % 20 latinetikoa baita.
Historia
Duenos idazkuna,
K.a. VI. mendeko testu bat, latinez ezagutzen den zaharrena
Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Alfabetoa ere garatu zuten, grekozkoan oinarrituta. Iritsi zaigun literatura gehiena latin klasikoan dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko latin dotoreaz, baina jende arruntak latin arruntean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz, bi hizkera motak banandu eta bakoitzak bere hiztegia, gramatika zein ahoskera garatu zuen. Inperioaren hedapenak hizkuntza ere hedatu eta sakabanatu zuen. Mendeekin batera, Inperioaren ahultzeak ere lagunduta, hizkuntza tokian-tokian era ezberdin batera garatu eta zatitu zen, hizkuntza erromantzeak deritzenei hasiera emanik.
Grekoa, hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza hartan baitzegoen: ekialdeko erdian, Bizantziar Inperioa izan zen eremuan, latina ordezkatu zuen.
Latina hizkuntza hila bada ere, hiztunak ditu. Eliza Katolikoak mezetarako erabili ohi zuen eta Vatikano Hiriko hizkuntza ofiziala da oraindik ere. Erabilpen arruntik ez duen arren, mende askotan zehar Europako nazioarteko hizkuntza izan zen, unibertsitatean eta diplomazian mintzatua. XIX. mendean frantsesak haren lekua hartu zuen, eta XX.ean ingelesak. Hala ere, pisu handia du egun ere, erlijio-, lege- zein zientzia-hiztegietan.
Literatura
Latinezko literaturak Antzinako Erromako literatura lanak biltzen ditu batik bat, kultura erromatarrak literatura grekoko lanak ere sortu zituela kontuan hartu behar bada ere [3]. Erdi Aroan, latina kultura hizkuntza nagusia izan zen Europan eta horrela literatura oparoa sortu zen latinez, erlijio, filosofia eta historia gaiei buruz batez ere, Tomas Akinokoaren lumaz esaterako. Pizkundetik aurrera, latinak nagusitasuna galdu zuen; horrela, lan erlijioso, filosofiko (Spinoza, kasu) eta zientifikoetara mugatu zen; aldiz, literatura lan nagusiak hizkuntza nazionalez idazten ziren. Egun komunikazio tresna izaera ia guztiz galdu badu ere, zenbait idazlek beren sormen lanak latinez egiten dituzte.
Gramatika
Bost deklinabide eredu daude izenetarako, genitiboaren bukaeraren arabera bereiziak.
Deklinabide bakoitzean hitzen lexemei edo erroei hainbat bukaera gehitzen zaizkie.
1. deklinabidea
Lehen deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -ae da. Genitiboaren forma izen enuntziatutik har dezakegu; adibidez, poeta, poetae, m ~ euskaraz, "poeta", "koplakaria"; lehen hitza (poet-a) nominatibo kasuan dago; bigarrena (poet-ae), berriz, genitiboan. Lehen deklinabideaz izen femeninoak deklinatzen dira, gehienbat.
2. deklinabidea
Bigarren deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -i da. Adibidez: dominus, domini, m ~ euskaraz, "jauna". Bigarren deklinabideaz baliatuz, izen maskulino zein femeninoak deklina daitezke; neutrozko forma ere badago.
Bigarren deklinabidean, magister, magistri, m ~ ("irakaslea", euskaraz) bezalako izenak agertzen dira, nahiz eta maskulinoa izan erromatarrentzat hitz egiterako orduan errazago zelako aldaketa batzuk jasan dituztenak.
Magister, -tri, m ~ irakasle
|
Singularra
|
Plurala
|
Nominatiboa
|
Magister
|
Magistri
|
Bokatiboa
|
Magister
|
Magistri
|
Akusatiboa
|
Magistrum
|
Magistros
|
...
|
Gainontzekoak
|
berdinak dira
|
Haiez gain, izen neutroak daude bigarren deklinabidean: templum, templi, n ~ ("tenplua").
3. deklinabidea
4. deklinabidea
5. deklinabidea
Erreferentziak
Kanpo loturak