Latin arrunt
| Latin arrunt | |
|---|---|
| sermo vulgaris | |
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak Latino-Faliscan (en) latin | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | vulg1234 |
| Wikipedia | baliorik ez |
| Linguist List | lat-vul |
Latin arrunta (latinez, sermo vulgaris) termino generikoa da, Erroman bertan eta Erromatar Inperioko probintzietan hitz egiten zen latinaren herri-dialekto multzoari erreferentzia egiteko erabiltzen dena. Latinaren desagertzea, hizkuntza bizi gisa, dialekto horien gero eta desberdintze handiagoarekin lotu zen, eta horrek, IX. mende inguruan, hizkuntza erromantze goiztiarrak eratzea ekarri zuen. Autore batzuek latin arrunta (edo herrikoia) eta latin berantiarra (IV. mendetik aurrera) bereizten dute.
Latin kultua eta latin arrunta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzalaritza modernoaren ikuspuntutik, latin arrunta, berez, hipotesi zahar eta oker batean oinarritutako adierazpena dela argitu behar da, bi hizkuntza paraleloren existentzia suposatzen zuena: latin "kultu" bat eta beste "arrunt" bat; baina, benetan, latin arrunta latina bera zen, hizkuntza bizi bat eta etengabeko bilakaeran zegoena, latin klasikoa literaturan eta administrazioan soilik mantentzen zen bitartean, probintzien arteko komunikazioa errazteko.[1]
Latin arrunta, berez, ez da latin klasikoa izan zenaren deformazio edo ustelkeria berantiarra. Beste era batera esateko: denboran zehar, ez zen lehenik latin klasiko bat existitu, latin arrunt batean endekatu zuena.
Latin klasikoa eta latin arrunta batera existitzen ziren, hau da, aldi berean gertatzen ziren, eta pertsona berak bi bertsioak egoeraren arabera erabil zitzakeen. Adibidez, Zizeronek, idazle klasiko preziatuenetako bat, kalitate handiko latin klasikoan idazten zituen bere hitzaldiak, baina senide edo lagunei idazten zizkien gutunak latin arruntagoaz idazten zituen.[2]
Latin mintzatuaren aldaera latin klasikoaren literatur estiloaren oso desberdina da bere ahoskera, hiztegi eta gramatikan. Latin arruntaren ezaugarri batzuk ez ziren Erromatar Inperioaren garai berantiarrera arte agertu, baina, dirudienez, bere ezaugarri asko oso goiztiarrak dira. Beste batzuk, berriz, askoz lehenago egon zitezkeen, latindar kreolera forman.[3] Latin arruntaren definizio gehienetan aditzera ematen da, latina idatzi baino lehenago hitz egiten zen forma zela. Zenbait ebidentziek, latina, garai hartan, dagoeneko, dialektalizatu edo kreoleratu egin zela iradokitzen dutelako.
Latin arruntaren azterketak zeharkako ebidentzien analisia eskatzen du, jatorrian inork ez baitzituen nahita erabiltzen latin arruntaren formak idazten zuenean.
Erromantze hizkuntzetan eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinetik eratorritako hizkuntzetan, "latin arrunta berantiarra" (Erromatar inperioaren azken mendeetan hitz egiten zen latinaren) hiztegitik hartutako hitzak dituzte, eta ez, iturri literarioetan gehien agertzen direnak. Adibide, gaztelaniazko "casa" (etxe) latinezko "casa" (etxola) hitzetik dator, eta ez "domus" (etxe ere bai) hitzetik. Antza, herri hizkeran, "casa", familiaren etxea izendatzeko erabili zen, eta hortik,[4] portugesera, gaztelania, galegoak eta errumanierak hartu zuten. Beste adibide bat zaldia hitzarena da. Latin jasoan, zaldia, equs zen, baina arruntan, "caballus" uzan zen. Hasieran, caballus hori, "zaldi zikiratua", "lanerako zaldia", "kalitate eskaxeko zaldi" esan nahi zuen, baina geroago, oro har "zaldi" esanahi eman zitzion latin arruntean. Horitk egungu katalanez, cavall, galegoz, cabalo, eta beste.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat garaitako iturriak kaleetan hitz egiten zen iturriak dira: Plautoren eta Terencio Varronenen komediak (K.a. II-II), Zizeronen gutunak (K.a. I), grafitiak (Ponpeiako hormetakoak adibidez, K.o. I.), Petronioren Satiricon idazlana (K.o. I-IV ?), akatsak zuzendu nahi dituzten gramatika idazlanak (adibidez, Appendix Probis, K.o. II.-IV ?), kristau idazleen lanak gerorako (adibidez, Egeriaren Peregrinatio Egeriae, K.o. IV), madarikazio oholtxoak, eta beste.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Reina Bastardas, María; Gargallo Gil, José Enrique. (2007). Manual de lingüística románica. Ariel Lingüística, 77-79 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Álvarez Comesaña, Francisco Javier. «El español proviene del latín… vulgar» ACADEMIALATIN.com (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ Gimeno Menéndez, Francisco. (2004). "Situaciones sociolingüísticas dispares en el proceso de formación de las lenguas romances". Aemilianense (Revista internacional sobre la génesis y los orígenes históricos de las lenguas romances), 171-223 or. ISBN 1698-7497..
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2012-02-21). «El latín vulgar, usina de palabras · Cultura Clásica» Cultura Clásica (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ Paco Álvarez philologus. (2021-07-05). ¿Qué es el LATÍN VULGAR, y cómo lo conocemos?. , 14:00 minutua or. (kontsulta data: 2025-10-12).
Oinarrizko bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Battisti, Carlo (1949). Avviamento allo studio del latino volgare. Bari : Leonardo da Vinci, OCLC 2093856.
- (Frantsesez) Banniard, Michel (1997). Du Latin aux langues romanes, Paris, Nathan, 127 orr. ISBN 2091904783.
- (Frantsesez) Bec, Pierre (1970). Manuel Pratique De Philologie Romane (Volume 1). Biduma: Connaissance des langues, 6. Paris : A. & J. Picard. 568 orr, 58-59. or.
- (Gaztelaniaz) Díaz y Díaz, MC (1962). Antología del latín vulgar. Madril : Gredos, ISBN: 9788424913014.
- (Gaztelaniaz) Grandent, C. H. (1970). Introducción al Latín Vulgar. Madril : CSIC. OCLC 475678734.
- (Frantsesez) Gualtiero Calboli (zuz.) (1990). Actes du deuxième congrès international sur le latin vulgaire et tardif, Tubingue, Niemeyer, XII-286 or.
- (Alemanez) Gerhard, Rohlfs (1963). Vom Vulgärlatein zum Altfranzösich : Einführung in das Studium der altfranzösischen Sprache, Tubingue. [ Artikulu honetan aipatzen diren latinezko testu arrunten zati handi bat biltzen du, alemanezko iruzkin zehatzekin batera.]
- (Ingelesez) Harrington, K. P. ; Pucci, J. eta Elliott, A. G. (1997). Medieval Latin, 2. argit, Chicago, Univ. Chicago Press. ISBN 0226317129.
- (Gaztelaniaz) Herman, Jószef (1997). El latín vulgar. Trad., intr., índice y bibliografía de C. Arias Abellán. Bartzelona : Ariel. ISBN 8434482193.
- (Frantsesez) (1967). Le Latin vulgaire, coll. «Que sais-je?», no 1247, Paris, PUF.
- (Frantsesez) (1990). Du Latin aux langues romanes : études de linguistique historique, Tubingue; Recueil d'articles.
- (Frantsesez) (1987). Latin vulgaire, latin tardif : actes du premier congrès international sur le latin vulgaire et tardif (Pécs, 2 au 5 septembre 1985), Tubingue, Niemeyer, 262 or.
- (Alemanez) Kiesler, Reinhard (2018). Einführung in die Problematik des Vulgärlateins, 2. arg., Tubingue, Niemeyer
- (Ingelesez) Vincent, Nigel (1990). "Latin". In:The Romance Languages, M. Harris y N. Vincent (arg.), Oxford Univ. Press.ISBN 0195208293.
- (Frantsesez) Väänänen, Veikko (1981). Introduction au latin vulgaire, 3. arg. berrik. eta zuz., Paris : Klincksieck, (1go arg.: 1963). ISBN 2252023600.
- (Gaztelaniaz) (1968). Introducción al latín vulgar. itzul: M. Carrión. Madril : Gredos, Madril.
- (Frantsesez) Walter, Henriette (1994). L'aventure des langues en Occident, Paris : Robert Laffont . ISBN 2221059182
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Javier Álvarez Comesaña: “El español proviene del latín… vulgar”, Academia latin.com
- Frans, Victor “What Is Vulgar Latin?” Latinitum