Latinoamerikaren zain urratuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Latinoamerikaren zain urratuak
Latinoamerikaren-zain-urratuak azala.jpg
Jatorria
EgileaEduardo Galeano
Argitaratze-data1971
IzenburuaLas venas abiertas de América Latina
Jatorrizko herrialdeaUruguai
ArgitaletxeaSiglo XXI (en) Itzuli
ISBN978-0-85345-990-3
OCLC37820142
Orrialdeak379
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera, erreportajea eta ez-fikzioa
Hizkuntzagaztelania eta Haitiko kreolera
Argumentu nagusiaLatinoamerikako historia
Euskaraz
IzenburuaLatinoamerikaren zain urratuak
ItzultzaileaIñaki Alegria
Argitaratze-data2021
Orrialdeak358

Latinoamerikaren zain urratuak (gaztelaniaz: Las venas abiertas de América Latina; ingelesez: Open Veins of Latin America) Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren saiakera da, 1971n idatzia idazleak 31 urte zituenean. Liburu honetan idazlea Latinoamerikako historiaz aritzen da, kolonialismoaren eraginean sakonduz, aurkikuntza delakotik Amerika garaikide arte. Kronika historikoa da, baina Amerikak ekoiztutako produktuek gidatzen dute nolabait kontaketa, urrea eta zilarra lehen kapituluan, azukrea, kakaoa, kafe eta beste elikagaiak bigarrenean eta nitroa eta petrolioa bezalako beste iturri naturalak hirugarrenean. Casa de las Américas saria irabazi zuen.

Euskarazko bertsioa Iñaki Alegriak itzuli du eta Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu du 2021 urtean.[1]

Hasiera:

Lanaren nazioarteko banaketa honetan datza: herrialde batzuk irabazten espezializatzen dira eta beste batzuk galtzen. Gure munduko eskualdea, Latinoamerika deitzen duguna gaur egun, goiztiarra izan zen: galtzen espezializatu zen aspaldiko garaietatik, Errenazimentuko europarrek itsasoan zehar oldartu eta hortzak eztarrian sartu zizkiotenetik.

Liburuaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera batekin hasten da, Ehun eta hogei milioi haur ekaitzaren erdian, 2 atal nagusiak datoz gero, Jendearen pobrezia lurraren aberastasunaren ondorio eta Nabigatzaile baino naufrago gehiago duen bidaia da garapena, eta amaierako kapitulu gehigarria, Zazpi urte geroago, Galeanok gerora sartu zuena. Lehen atala hiru kapituluk osatzen dute: 1) Urrearen sukarra, zilarraren sukarra; 2) Azukre erregea eta laborantzako beste monarkak; eta 3) Boterearen lurpeko iturriak. Bigarren atala bi kapituluk osatzen dute: 4) Heriotza goiztiarraren historia eta 5) Bipiltzearen egitura garaikidea.

Euskarazko edizioan Iban Zalduak idatzitako hitzaurre bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrese, Gorka. «Inoiz ere ez dira zoriontsuak izango» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.