Edukira joan

Lattari mendiak

Lattari mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMonte Sant'Angelo a Tre Pizzi (en) Itzuli
Garaiera1.444 m
Motamendikatea
Luzera34 km
Zabalera6 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak40°39′N 14°30′E / 40.65°N 14.5°E / 40.65; 14.5
MendikateaQ3618573 Itzuli
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Campania
Italiako hiri metropolitarracittà metropolitana di Napoli
Geologia
GaraiaOligozeno

Lattari mendiak (italieraz: Monti Lattari; antzinako grezieraz: Γάλακτος ὄρος) hegoaldeko Italiako mendigune bat da, Apeninoetan kokaturik dagoena, Campanian. Mendikatea Sorrentoar penintsularen eta Amalfiko kostaldearen ardatz nagusia da.[1]

Lattari mendiak Picentini mendien mendebaldeko zabalpena dira Campaniar Apeninoetan, Tirreniar itsasorantz hedatuz Sorrentoar penintsula osatzeko. Izena eremu horretan bazkatzen diren ahuntz-taldeetatik dator, esne-kalitate (latinez: lactis) ona ematen dutenak.

Mendikatea Napoliko golkoak mugatzen du ipar-mendebaldean,[2] iparraldean Sarno ibaiaren lautadak, ekialdean Cava de' Tirreniko haranak eta hegoaldean Salernoko golkoak. Eskualdeko arroka nagusia kareharria da, eta San Michele mendian dute altitude handiena (1444 m). Iparraldean, Faito mendi ezaguna dago. Castellammare di Stabiatik sar daiteke bertara, teleferiko baten bidez.

552- 553 inguruan, bertan Ekialdeko Erromatar Inperioaren eta Erresuma Ostrogodoaren armaden artean Mons Lactariuseko gudua borrokatu zuten, azken Gerra Gotikoaren testuinguruan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wiegand, Margrit; Wiegand, Jürgen. (1997). Golfo di Napoli - Guida escursionistica. Monako: Rother.
  2. (Ingelesez) Smith, William, ed. Lactarius Mons. in: Dictionary of Greek and Roman Geography (1854)..
  3. Bury, J. B.. (2015-03-05). A History of the Later Roman Empire. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-08318-8. (kontsulta data: 2025-02-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]