Lattimerko sarraskia
Itxura
Lattimerko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Data | 1897ko irailaren 10a |
Kokaleku | Lattimer |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Pertsona hilak | 19 |
Lattimerko sarraskia greban ari ziren eta armarik gabe zeuden 19 meatzari migranteren sarraskia izan zen, Lattimer herriko meategian (Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak) 1897ko irailaren 10ean gertatua.[1][2] Meatzari gehienak poloniarrak, eslovakiarrak, lituaniarrak eta alemaniarrak ziren, eta Luzerne konderriko sheriff batek izendatutako agente batek (posse comitatus) tirokatu eta hil zituen. Beste dozenaka langile zaurituak izan ziren. Sarraskia mugarri bat izan zen United Mine Workers sindikatuaren historian.[3]
Hilen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New York Herald egunkariko artikulu batean jasota dagoenez, 21 izan ziren sarraskian hilak:[4]
- Sebastian Bozestoski (35 urte).
- John Chobonshi (23 urte).
- Adelbert Czaja (27 urte).
- John Gastack (32 urte).
- Antonio Grazke (33 urte).
- Frank Kodel (24 urte).
- Andrew Kollick (30 urte).
- Andre Nikzkowuski (27 urte).
- Rulof Rekenits (35 urte)
- John Ruski (28 urte).
- John Sheka (27 urte).
- John Tranke (32 urte).
- John Turnasdich (27 urte).
- John Tuta (29 urte).
- Stephen Urich (27 urte).
- Andrew Varicku (28 urte).
- Andrew Yerkman (31 urte).
- Stanley Zagorski (45 urte).
- Adam Zamoski (26 urte).
- Andrew Zeminski (31 urte).
- John Zernovick (33 urte).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Anderson, John W. Transitions: From Eastern Europe to Anthracite Community to College Classroom. Bloomington, Ind.: iUniverse, 2005; ISBN 0-595-33732-5.
- ↑ (Ingelesez) Miller, Randall M. and Pencak, William. Pennsylvania: A History of the Commonwealth. State College, Penn.: Penn State Press, 2003; ISBN 0-271-02214-0.
- ↑ (Ingelesez) Blatz, Perry K. Democratic Miners: Work and Labor Relations in the Anthracite Coal Industry, 1875–1925. Albany, NY: SUNY Press, 1994 ISBN 0-7914-1819-7.
- ↑ "These Were Shot by Deputies," New York Herald, 1897ko irailaren 12, 1. atala, 3. orrialdea.