Lau Apostoluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lau Apostoluak
Jatorria
Sortzailea(k)Albrecht Dürer
Sorrera-urtea1526
IzenburuaVier Apostel eta The Four Apostles
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak212,8 (altuera) × 76,2 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Zatiak2
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
IconclassTHE EVANGELIST) 11H(JOHN THE EVANGELIST) eta 11H(PETER)
Kokapena
LekuaAlte Pinakothek, upper floor, gallery II (en) Itzuli
BildumaBavariako Estatuko Margo-Bilduma
Inbentarioa540 eta 545

Lau Apostoluak Albrecht Dürerren hau 1526ko margolan bat da. Urtean egindako taula gaineko olio bat dugu, Nurembergeko udaletxerako opari bat izan zen eta gaur egun Municheko Alte Pinakothek museoan aurkitzen dena. Pinturaren estiloari dagokionez errenazimentuaren garaian sartuko genuke, baina noski, Alemanian egindakoa.

Pintura hau diptiko batean eginda dago, horrela irudian agertzen diren lau apostoluak biko taldeetan separatuz diptikoaren alde banatan. Pinturan agertzen diren lau apostoluak San Joan Ebanjelaria, San Petri, San Markos eta San Paulo ditugu. Pintura monumental bat dugu, diptikoa osatzen duten taula bakoitzak 214,5 cm-ko altuera eta 74 cm-ko zabalera edukiz.

Dürer-ek Holandatik bueltatzen egin zuen koadroa dugu, bere bizitzan egingo zuen azken lan monumentala, izan ere bi urte geroago, 1528an, bere heriotza emango zen. Beraz Dürer-en azken etapan egindako lana da, bere zahartzaroan, bere “testamentu espirituala” kontsideratzen dena, izan lan honekin, bere ideia erlijiosoen aldarrikapena egin, hots, erreformaren aldeko defentsa, eta bere azken pintura monumentala denez hil baino lehenago, esaten da hau.

Martin Lutero eta Dürer-en postura berarekiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreforamaren aitak harremana izan zuen Dürer-ekin. Beste batzuen arteaan bere Nüremberg-erako bueltan Luterok Dürer-eri enkargatu zion udaletxeko barne dekorazioa. Eraikineko apaindura bera ez zen mantendu baina bai hau egin aurretik Dürer-ek prestatutako marrazki edo zirriborroak. Apaindura honetan landu zituen gaien artean Sanson eta Dalila, David eta Betsabe edo Aristoteles eta Filis aurki ditzakegu. Batik bat zentzu politikodun gaiak jorratu zituen, Nüremberg-ek Karlos V-aren gobernupean zuen garrantzia azpimarratzeko.

Honetaz gain 1517. urtean Luterok bere 95 tesiak argitaratu zituen, Eliza Erromatarraren zatiketa gauzatuz. Bere argitalpenak 3 urte beranduago osotu zituen beste hiru tratatu famaturekin, zeintzuk Luteroren teologiaren inguruko ikuspuntua aurkezten zuten. Ortodoxia erromatarrari eraso bat suposatu zuten, batik bat sakramentuen alorrean (Luterok soilik 3 sakramentu onartzen zituen: Bataioa, penitentzia eta eukaristia). Baita sazerdozioko unibertsitatea babestu zuen. Luteroren eragina ez zen soilik hiri gunera mugatu, baita landa gunean erreperkusio garrantzitsua izan zuen eta bertan eman ziren lehen altxamenduak, garai gatazkatsu hau definituko zutenak.

Zaila dugu garbitasunez definitzea Dürer-en postura gatazka honetan. Alde batetik argi dago, bere Luterorekiko harreman pertsonalaz at, haren ideologiarekiko adostasun nabarmena erakutsi zuen arren, adostasun hau 1521. urtean eman zen gutxi gora behera. Garai nahiko goiztiarretan beraz, oraindik Lutero ez baitzen Erromako Aita Santutik banatu. Banaketa hau gertatzen denerako, 1530 urterako Dürer-ek 2 urte zeramatzan hilda. Hala ere uste da Dürer-ek bain baita, Erasmo, Pirckheimer eta hamarkada horretako pentsalariek ez zutela banaketa bilatzen erreformen emaitzan, adostasun bat baizik...

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat teoria daude lanaren benetako izaerari dagokionez. Panofskiren arabera, San Paulo hasieran San Feliperen irudikapen bat izan behar zen, bere grabatuetan egin zuenaren berdina, baina taulan bertan San Pauloren irudikapenarengatik aldatu zuela, bere ohiko ezaugarri fisikoak ezarriz eta San Feliperen makulua San Pauloren ohikoa den ezpatarengatik aldatuz. Teoria honekin jarraituz, Panofskik San Paulo beste lau pertsonaiak baina lehenago margotu zela uste du, 1523an zehazki, lana plazaratu baina hiru urte lehenago. Hau defendatzeko, bere ustetan San Pauloren figura gogorragoa da besteekin konparatuz, beste figurak solteagoak eta piktorikoagoak izanik.[1] Panofskiren ustetan ere San Joanen irudia hasieran Santiago txikia izango zen, Dürer-ek hauek aipatu dugun protestantismoaren arrazoiengatik aldatu zituelarik. Hala ere, museoan egin diren estudio eguneratu batzuek erakusten dute Dürer-ek obra hau hasieratik amaierako lanean agertzen diren pertsonaien irudikapenarekin pentsatu zuela.[2] Uste da ere hasieran lan hau triptiko bat izan behar zela, erdian Ama Birjinaren irudi bat egongo zelarik, sacra conversazione bat irudikatuz.

1514tik zetorren Dürer apostoluak bere lanetan irudikatzen, hauen irudiak grabatu eran egin zituelarik grabatu eran, serie bat osatuz. Azken etapa honetakoak, aipatzekoak dira 1521ean egindako San Bartolome, San Simon, eta San Feliperen irudikapenak.

Irudian beraz lau pertsonai agertzen dira, eta naiz eta lanari Lau Apostoluen izenburua eman, hau ez da guztiz zehatza, izan ere pertsonaietako bat San Markos dugu, ebanjelaria zena.

Antolaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiaren alde banatara banatzen dira biko taldeetan pertsonaiak. Alde batean San Joan Ebanjelaria lehen planoan eta San Petri atzealdean ditugu , bestean San Paulo lehen planoan eta San Markos atzealdean egonik, aurretik lau pertsonai hauek batera irudikatzeko tradizio ikonografikorik ez egonik. Pertsonai bakoitzak ezaugarri indibidualak agertzen dituzte, eta ikonografikoki identifikatzeko erabiltzen dituzten elementuak irudikatu ditu Dürer-ek: San Petri bere zeruko ateen giltzak ditu eta San Paulo aldiz ezpata, bere martirioari erreferentzia egiten diona. Bi pertsonai hauek gainera tradizio paleokristau eta bizantziarretik  irudikatzeko era jarraitzen dute: Petri gizon zahar eta bizar zuriarekin eta Paulo apur bat gazteagoa, burusoila eta bizar marroiarekin. Joanek eta Petrik lehen honen ebanjelioaren lehen orria irakurtzen ari dira, beste biak aldiz Biblia bat daramate eskuetan.

Koloreak eta argiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaiak fondo beltz eta ilun baten aurrean kokatzen dira, koadroa argiztatuz, baina aldi berean argi-itzal efektu handiak sortuz. Pertsonaiek kolore argiko arropak daramatzate, honek kontrastea sortzen duelarik fondoko iluntasunarekin. Diptikoko alde banatako pertsonaiek kontrastea sortzen dute beraien artean ere, ezkerraldekoek kolore biziko arropak edukiz, gorria eta berdea hala nola, San Paulo aldiz kolore zuriko tunika bat janzten du, kontrastea horrela sortuz kolore bero eta hotzen artean. Intentsitate handiko kolore hauek Veneziako eskolako eragina agerian uzten dute. Pertsonaien trataerari dagokionez, Veneziako Frariko elizan aurkitzen den Belliniren poliptikoaren eragina ikusi nahi izan da[3]. Honen inguruan, pertsonaien trataera era forman antzekotasun nabariak antzematen dira. Honi gehituz, bi lanen euskarria taula da, bata ditpikoa izanik eta bestea politptikoa. Bukatzeko pinturen trataeran antzekotasunak nabari dira, gehien bat bere izaera ilunean.  

Lau Apostoluak eta protestantismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra hau garaiko testuinguru erlijioso eta kulturarekin oso erlazionaturik dago, Dürer-ek bere azken urteetan agertu zuen kezka bat izanik hain zuzen ere. Erlazio hau Luterok erlijio kristauan gauzaturiko erreformarekin eta garaian ondorioz eman ziren matxinadekin zerikusia du, lan honen bitartez Dürer Luteroren figura eta ideiekiko alde agertuz eta matxinadek sorturiko gertakari bortitzak kritikatuz, ideia hauek Holandako garaian idatzi zuen egunerokoan islatuz. Nuremberg gainera, garaian luteranismoren eragin nabarmena eduki zuen hirietako bat izan zen. Hala ere, Luteroren jarraitzailea izanik, erreformarekin sortu ziren erradikalen eta gertakari bortitzen aurka agertu zen. Hau adierazteko taulan Bibliako hainbat inskripzio jarri zituen, agertzen diren pertsonaiekin zerikusia dutenak eta bai erreformaren aldeko erradikalak eta bai Aita Santuaren aldekoak kritikatzen dituztenak, “profeta faltsu” eta “sekta fundatzaile” bezalako adjektiboak ezarriz. Hauetan horrelako hainbat esaldi ikusi ditzakegu: “Gobernariek giza sedukzioa Jainkoaren hitzat hartu ez dezaten”, “Luxuzko arropekin ibiltzen diren eskriben aurka eta enparentzetan agurtuak”, azken esaldi honek gehiegizko oparotasuna eta handikeria saltzen ditu etab. Inskripzio hauek gainera gobernari profanoentzako ohartarazpen moduan jarri zituen, Jainkoaren hitza eta gizakiaren hitza ez nahastearren.  Lana 1627an Munichera mugitu zenean, inskripzio hauek kendu egin ziren, hiri hau katolikoa baitzen; inskripzio hauek berriro berreskuratzeko hainbat mende igaro behar izan ziren.

Mugimendu protestantearen aldeko ideia hauek ez dira soilik inskripzio hauetan ematen, pertsonaien aukeraketan eta disposizioan ere. Horrela, aipatu dugun bezala, lehen planoan eta pintura menperatzen San Joan eta San Paulo ditugu. San Joan Luteroren ebanjelari gustukoena zen. San Paulo aldiz mugimendu protestantearekin erlazionatzen zen, honen aita espirituala bezala identifikatuz eta horregatik protestanteei paulinoak ere deituz.  

Interpretazioa: lau izaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan Dürer-ek lau izaera klasikoetatik abiatu zen lau apostoluen irudikapena egiteko, horrela apostolu bakoitzak izaera bat irudikatzen duelarik. Lau izaera klasikoak kanon psikologiko eta fisiko batzuk agertzen ditu, lau urtaro, eguneko lau orduak eta gizakiarekin lau adinekin erlazionatzen direlarik. Azken hau ere koadroan ikusi dezakegu, pertsonai bakoitza adin ezberdin batekin irudikaturik agertzen baita. Lau izaera hauek garaian eragin handia eduki zuten gizartean, Dürer-ek hauengan interes handia erakutsiz eta bere beste hainbat obretan hauen eragina ere agertuz, Melankolia-aren hiru grabatuetan edo Gizon etsita. Lau izaera hauek melankoliatsua, odolbizia, suminkorra eta patxadatsua ditugu. Hauen identifikaziorako, Dürer-ek keinu eta ezaugarri fisiko propioak eman zizkion pertsonai bakoitzari, izaera hauek hobeto irudikatu ahal izateko.

Horrela beraz, Erwin Panofski autoreak honela ezartzen ditu lau izaera hauek: San Paulo melankoliarekin erlazionatzen da, 50-60 urteko gizon bat bezala irudikatuz, jantzi sinple eta begirada goibelarekin. Odolbizia San Joanekin erlazionatzen da, gizon gazte eta serio bat bezala irudikatzen delarik. San Markos suminkorrarekin erlazionatzen da, aurpegian duen keinuarengatik eta honi gehituz bere ikurra ebanjelari bezala lehoia dela. Bukatzeko patxadatsua San Petrik irudikatzen du, adin zaharrena duen pertsonaia, begirada behera duena.[4]. Hala ere, izaerak ezartzerako orduan, hainbat teoria daude, askotan izaerak pertsonai ezberdinei ezarriz.

Luteroren erreformaren ideiek hierarkia bat ezartzen zuten bezala, lau izaerek ere hierarkia bat ezartzen dute, San Joanen eta San Pauloren figuren garaian balore nobleenak bezala kontsideratzen zirenak irudikatzen zutenez, hauek lehen planoan agertzen dira konposizioa menderatuz. San Joanek duen odolbizi izaera zentzuduna eta neurriduna kontsideratzen zen. Aldi berean San Pauloren izaera melankoliatsua oso preziatua izan zen errenazimentu osoan zehar, izan ere hau artista eta jenioekin lotzen zen.  

Dürer-en beste lan batzuk:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa izan zen Dürer-en errepertorioan grabatuen lanketa baita. Lan hauen erakusle bikaina Dürer-en “Apokalipsi” izaneko grabatu seriea dugu. 1498an egina, xilografia metodoaren bidez, grabatuen munduko maisulan dago kontsideratuta eta artistaren lan gorenetarikoa. Bere bataio aita-bitxia Anton Konberger imprimalaria zen, Nuremberg-eko inprimalari nagusia, zeinak Apokalipsi lan hau hedatzen lagundu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • CHECA, F.: Alberto Durero. El arte y sus creadores vol. 6. Madril, Historia 16, 1993.
  • OTTINO DELLA CHIESA, A.: La obra pictórica completa de Alberto Durero. Bartzelona, Editorial Noguer S.A., 1983.
  • PANOFSKI, E.: Vida y arte de Alberto Durero. Madril, Alianza Editorial, 1996

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://web.archive.org/web/20160305034514/http://www.pinakothek.de/albrecht-duerer/vier-apostel-hll-johannes-ev-und-petrus

  1. Panofski, E.: Vida y arte de Durero. 241. Or.
  2. Otino Della Chiesa, A.: La obra pictórica completa de Alberto Durero. 113. Or.
  3. Checa, F.: Alberto Durero, 126. Or.
  4. Panofski, E.: Vida y arte de Durero, 244. Or.