Lau hostodun hirusta
Lau hostodun hirusta landan topatu daitekeen hiru hostodun hirusta arruntaren aldaera da. Usadioaren arabera, berau topatzen duenak zorte ona bereganatzen omen du. Beste siniskera batzuen arabera, lau hostoetako bakoitzak esanahi bat omen du: lehenak fedea, bigarrenak itxaropena, hirugarrenak maitasuna eta laugarrenak zortea.