Lau kontinenteak (Rubens)
Lau kontinenteak (Rubens) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Peter Paul Rubens |
Sorrera-urtea | 1615 |
Izenburua | Die vier Flüsse des Paradieses |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 209 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | allegory (en) ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 31D15:32B321, 41A646, 25F23(TIGER) eta 25B |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthistorisches Museum |
Bilduma | Kunsthistorisches Museum |
Inbentarioa | GG_526 |
Lau kontinenteak, baita ere Paradisuko lau ibaiak, olio mihise gainean erabilitako teknikarekin Peter Paul Rubens margolariak 1610ean egindako margolana da. 209 × 284 zm. ditu eta Vienako, Kunsthistorisches Museumen erakusten da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herbehereetako Errepublikaren eta Espainiaren arteko su-eten-aldi batean margotua, hau da Hamabi Urteko Su-etenan, ibaien alegoriek eta ingurune oparo eta ugariko emakume lagunek islatzen dituzte borroka militarren ondoren Rubensenek baldintza baketsuetara eta Anberesko egunerokora itzultzea espero zuen.
Laurogei Urteko Gerra garaian Rubensek paper desberdinak bete zituen, tartean artistarena eta diplomatikoarena. Ama gaixorik zegoela eta, 1608an, Rubens, Espainian bizi eta lan egin ondoren, Anberesera itzuli zen. Flandestarra 1621. urtera arte egon zen Anberesen, Hamabi Urteko Su-etena amaitu zen arte, alegia, eta Espainiar Herbehereen izenean Frantzia eta Ingalaterrarekin negoziatzera deitu zuten. 1620ko hamarkadan zehar, Rubensek jarduera diplomatiko askotan parte hartu zuen, eta jarduera horiek bere estatus soziala indartu zuten.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koadro alegorikoak, antza, garai hartan ezagutzen ziren lau kontinenteen (Europa, Asia, Afrika eta Amerika) pertsonifikazioak erakusten ditu, euren ibai handien pertsonifikazioekin batera (Danubio, Ganges, Nilo eta Rio de la Plata):[2][3]
- Europa margolanaren ezkerrean eserita dago, Danubiori besotik helduta; Danubiok arraun bat heltzen du.
- Ikusleari bizkarra emanez, Nilo agureak galburu koroa bat du buruan, bere ibaiertzen emankortasunaren sinboloa. Bere eskuineko besoarekin erdian dagoen Afrika besarkatzen du, burua ikuslearengana biratzen duen neska beltz bat. Rubensek krokodilo sinboliko bat jarri zuen haien aurrean, eta, harekin batera, putti batzuk, ibaiak sortutako aberastasuna eta ugalkortasuna irudikatzeko motiboa.
- Eskuinean, Asia Gangesen soinaren gainean kokatzen da, halaber pegar handi baten gainean etzanda. Haien aurrean tigre batek Asiako kontinentea sinbolizatzen du.
- Atzean, Amerika dago. Magalean Río de la Plata du. Jainkoak pentsakor eusten dio txanpon handi bati, El Doradoren mitoari eta amerikar aberastasunei aipamena eginez.
Krokodiloaren azala eta tigrearen muskuluak errealismoz irudikatzen dira. Eszena ur-ibilgu baten ertzean garatzen da (maskorrek eta karramarroak erakusten duten bezala), eta luxuzko xehetasunak aurkezten ditu, hala nola konposizioaren alde banatan estilo klasikoan apaindutako bi pitxer handiak.[4]
Beste interpretazio
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elementu alegorikoen beste interpretazioak ere eman dira. Elizabeth McGrath artearen historialariak kontinenteetako emakumezko pertsonifikazioak lau ibaien iturriak irudikatzen dituzten pertsonaiak ninfak izatea proposatu du. McGrathek, gainera, Danubio ibaia Tigris eta Río de la Plata Eufrates izan daitezkela esan zuen zeren eta ibai hauek Biblian aipatzen baitira.[5] [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.nationalgallery.org.uk/artists/peter-paul-rubens
- ↑ https://lahora.gt/secciones-para-ti/cultura/wpcomvip/2017/11/17/pedro-pablo-rubens/
- ↑ https://www.italian-renaissance-art.com/Peter-Paul-Rubens.html
- ↑ https://comunicacionanahuac.blogspot.com/2017/05/los-cuatro-continentes.html
- ↑ Lisa Rosenthal (2005). Gender, Politics, and Allegory in the Art of Rubens. Cambridge University Press. ISBN 0521842441., 250.or.
- ↑ Elizabeth McGrath, “River-Gods, Sources and the Mystery of the Nile: Rubens’s Four Rivers in Vienna,” Die Malerei Antwerpens. Gattungen, Meister, Wirkungen. Internationales Kolloquium, Wien, 1993, Ekkehard Mai, Karl Schütz, eta Hans Vlieghe editoreak (Kolonia, 1994), 72–82.or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Margolanaren gaineko komentarioa.