Lauen banda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goiko ilara (ezker-eskubi): Jiang Qing, Zhang Chunqiao Beheko ilara (ezker-eskubi): Yao Wenyuan, Wang Hongwen
Jatorrizko etiketa (四人幫)  (四人帮) (sì rén bāng)
Denbora-tartea 1949-1991
Herrialdea Txinako Herri Errepublika

Lauen Banda” edo Sirenaren Burrunba ( txinera tradizionalean, 四人幫; txinera sinplifikatuan 四人帮; pinyin, sì rén bāng) Txinako Alderdi Komunistako goi karguko kide batzuen taldeak hartutako izena da. 1976an alderditik kanporatuak eta atxilotuak izan ziren Mao Zedong-en heriotzaren ostean, Iraultza kulturalean egindako krimen eta abusuen erruduntzat jo zituzten. Honek eman zion amaiera Maok 1966an beste lider batzuen aurka (Liu Shapenoqi, Deng Xiaopzing edo Peng Zhen) abiatutako enfrentamenduaren baitan martxan jarri zuen gizarte-esperimentu eta fakzio-borroka nahasketa horri.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Maoren alargunak, Jiang Qingek, eta haren hiru laguntzailek osatzen zuten: Zhang Chunqiao (Buro Politikoaren Batzorde Iraunkorreko kidea), Yao Wenyuan (Batzorde Nagusiko kidea) eta Wang Hongwen (alderdiaren lehendakariordea)[1]. Talde horri beste bi gizon ere erants dakizkioke, 1976an hildakoak: Kang Sheng eta Xie Fuzhi, bandakoak izatea leporatu baitzieten, bai eta Lin Biao buruzagi militarra ere, 1971n hegazkin-istripu arraro batean hil zena.

Simon Leys sinologoak "bosten taldea" gogorarazten du, uste baitzuen Mao Zedong fakzio horretakoa zela[2].

Helburuak eta atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza Kulturala abiarazi bazuen ere, Maok bortizki erreprimitu behar izan zuen 1969an, kontrola berreskuratzeko.

1973an, Txinako Alderdi Komunistaren X. Politburoan, "Lauren Banda" goreneko postuetara igo zuten. Bere kideek "kapitalismoa bere forma guztietan berrezartzearen aurka" parte hartu zuten. Zhou Enlai eta Deng Xiaopingen ekintza kritikatzeko, Lauen Bandak “Uraren bazterrean” nobela ere erabiltzen du, XVI. mendekoa, bertako mandarinei aurre egin behar dieten bidelapur batzuen abenturak deskribatzen dituena[3].

“Lauen Banda” taldearen atxiloketaren ondoren, Txinako boteredun berrien eskuetako propagandak esan zuen Mao Zedong-ek hila baino lehen ere ez zituela hauen ekintzak begi onez ikusten. Orduan, taldea boterea hartzen saiatu zen.

Gertaeran izan zirenetik urteak pasa direnean, zaila da zehatz-mehatz jakitea zer gertatu zen Mao hil eta berehala. Lin Biaori ere 1971n boterea hartu nahi izana leporatu zioten, baina gaur ez dakigu boterea kentzeko aitzakia zen ala benetako saiakera bat egon zen. Egia da Mao hil aurreko erradikalen eragireko gaitasuna asko jaitsi zela; izan ere, 1976ko urtarrilean, Zhou Enlai Txinako Herri Errepublikako lehen ministro, hil zenean, orduan ia ezezaguna zen Hua Guofeng izan zen, bere ondorengoa. Egia da, halaber, Jiang Qing Maoren emazteak, erradikalen buruzagi zenak, ahal zuen guztia egin zuela berak beretzat zuen boterea hartzeko. Maoista moderatuen (Hua Guofeng lehen ministroa barne) eta pragmatikoen (Deng Xiaoping buru zutela) fronte komunaren kontra huts egin zuen saiakerak. Haiek edozer egiteko prest zeuden, Txina krisialdira eraman zuten aurreko urteetako gehiegikeriak berriro gerta ez zitezen.

Mao 1976ko irailaren 9an hil zen, eta Banda urriaren 6an atxilotu zuten. Lauen Bandaren aldekoak ziren beste batzuk, Chi Qun eta Xie Jingyi esaterako handik gutxira atxilotu zituzten[4]. Hiri handietan, bizkorra izan zen “Lauren Bandaren” aldekoen porrota, eta errepresalia txikiak. Hala, Shanghain, txostenen arabera, "1.500 pertsona atxilotu zituzten", eta hori nahiko baxua da botere maoistaren oinarri zen metropoli horrentzat. Era berean, atxiloketak egin ziren Pekingo unibertsitateetan. Armadak salbuespenez esku hartu behar izan zuen Jiangxin eta Baoding eskualdean (Hebei)[5].

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko azaroan, Frantzian, Maria Antonietta Macciocchi, Philippe Sollers eta Pierre Halbwachs bezalako intelektual batzuek testu bat sinatu zuten, Le Monde egunkarian argitaratu zena. Bertan, Deng Xiaoping buru zuen txinatar lerro berria kritikatzen zuten, eta Jiang Qing babesten zuten, “Lauen Banda” taldeko burua, urriaren 6tik 7rako gauean atxilotua izan zena[6].

Beijing-go epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huang Huoqing Herri Errepublikako fiskal nagusia izan zen epaiketan[7]. “Lauen Banda” taldeko kideak 1977ko uztailean izan ziren Alderditik kanporatuak. 1980ko azaroan epaitu zituzten, beste sei lagunekin batera: Lin Biaoren gertuko goi-mailako bost ofizial (Li Zuopeng, Wu Faxian, Qiu Huizuo eta Huang Yongsheng) 1971n boterea lortzen lagundu ziotenak, eta Chen Boda, Maoren idazkaria eta Iraultza Kulturalaren sustatzailea.

Inputatuak 35 epaileren eta Herriko 880 ordezkariren aurrean aurkeztu ziren, denak Alderdi Komunistaren kideak[8]. Epaiketa telebistaz eman zen. Hauek ziren beraiek aurkako akusazioak: “729.511 pertsona” jazartzea, Iraultza Kulturalean horietako 34.800 hiltzearen erantzule zuzenak izatea, "proletalgoaren diktadura askatzeko konspirazioa" eta Mao Zedongen aurkako konspirazioa[9]. Zhang Chunqiao isilik egon zen epaiketa osoan; Jiang Qingek, berriz, epaiketan edozein abokatu baztertu ondoren, bere haserrea erakutsi zuen. Biak heriotzara kondenatu zituzten bi urteko damualdi epe batekin. Gainerakoak espetxera eraman zituzten. Txinako Zigor Kodearen 35. artikuluaren arabera, akusatuaren lekukotza ez da nahitaezkoa frogak aski sinesgarriak badira.

Alderdi Komunistaren aginduz, Zhang Sizhi abokatuak “Lauen Banda” taldearen eta Lin Biaoren jeneralen defentsa koordinatu zuen. Erregimen osoko “kopla-burukoak” izan ziren. Epaiketan, buruzagi batzuen "akatsak" nabarmendu ziren eta horrek aukera eman zuen Kultura Iraultzaren aldekoen ildo politikoa salatzeko, gero ikuspegi politikoa aldatzeko, eta hori Mao Zedongen funtsezko herentzia zalantzan jarri gabe, ezta Txinako Alderdi Komunistaren zilegitasun historikoa ere[10][11]. Nie Yuanzi antzinako Guardia Gorriak uste du Txinako Alderdi Komunista dela kultura-iraultzaren arduraduna. Hain zuzen, 1966an, Batzorde Nagusiko kide bakar bat ere ez zen aurka agertu. Beraz, "hondamendi honen erantzukizuna" ez dagokie  “Lauen Banda”-ko taldekideei bakarrik, Alderdiak 1980an aurkeztutako alegazioen esaten dutenaren aurka[12].

Epaiketaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaiketaren ondoren, kondenatuak Qincheng espetxera bidali zituzten, bereziki Alderdi Komunistako ordezko kideak, baldintza pribilegiatuetan hartzen dituen espetxe berezi batera. Jiang Qing Mao Zedongen emaztea 1991n urkatu zen bere gelan. Wang Hongwen 1992an hil zen kartzelan gaixotasun baten ondorioz; Zhang Chunqiao, 2005eko apirilean, minbiziaren ondorioz. Azkenik, Yao Wenyuan 2005eko abenduaren 23an hil zen, diabetesaren konplikazioak zirela eta. Chen Boda, 18 urteko kartzela-zigorra zuena,  aske utzi zuten osasun-arrazoiengatik, eta 1989an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Bande des Quatre - LAROUSSE» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. (Frantsesez) HUDELOT, CLAUDE. «Simon Leys, pourfendeur clairvoyant de Mao et du maoïsme» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. «Jean-Pierre Duteil, La République populaire de Chine, de 1949 à nos jours - Clio - Voyage Culturel» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
  4. (Frantsesez) Jean-Luc Domenach. 2022-02-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. (Frantsesez) Chine : l'archipel oublié. 2022-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  6. (Frantsesez) Christophe Bourseiller. 2022-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  7. (Frantsesez) «La " bande des Quatre " et les anciens partisans de Lin Biao vont être jugés conjointement» Le Monde.fr 1980-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  8. (Frantsesez) Nivelle, Pascale. «La clique maléfique» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  9. 20h TF1 du 20 novembre 1980 - Procès de la bande des 4 en Chine | Archive INA. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  10. Zafanolli, Wojtek. (1981). «La signification politique du procès de Pékin» Politique étrangère 46 (1): 163–170.  doi:10.3406/polit.1981.3049. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  11. (Frantsesez) Lambert-Abdelgawad, Elisabeth. (2008). Juridictions militaires et tribunaux d'exception en mutation: perspectives comparées et internationales. Archives contemporaines ISBN 978-2-914610-50-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  12. (Frantsesez) «Le fantôme des gardes rouges» LExpress.fr 2006-06-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]