Laugarren horma
Laugarren horma, antzerkia, telebista, zinema edo bideojokoetan, eszenatokiaren aurrean dagoen horma imaginarioa da, horma honetan zehar ikusleek pertsonaien antzezpenak ikusten dituzte. Bestela esanda, eszenatokiko pertsonaien bizitza eta ikusleengandik banatzen duen horma edo muga imaginarioa da. Horregatik, eszenatokiko pertsonai batek edo pertsonaia batzuk ikusleengana zuzendu, ikusleei mintzatu edo haiekin interaktuatzean "horma haustea" deritzaio.
Laugarren horma izendapena eszenatokiko hiru horma fisikoez gain (atzekoa eta alboetako biak), aurreko horma imaginarioa eszenatokiko gelaren laugarren horma izango litzatekela datorkio.