Laura Borràs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Borràs
LauraBorras.jpg
(2021)
Logo partit Junts per Catalunya.png
Junts per Catalunya-ko Presidentea

2022ko ekainaren 4a -
Carles Puigdemont
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2021eko martxoaren 12a -
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2021ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
16. Kataluniako Parlamentuko presidentea

2021eko martxoaren 12a -
Roger Torrent
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a - 2021eko martxoaren 11 - Pilar Calvo i Gómez (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 17a - 2019ko abenduaren 3a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko apirileko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Bartzelonan
Senyal de la Generalitat de Catalunya.svg
Kultura kontseilaria

2018ko maiatzaren 29a - 2019ko martxoaren 24a
Lluís Puig i Gordi - Mariàngela Vilallonga Vives
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2019ko maiatzaren 20a - Glòria Freixa i Vilardell
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
6. Institució de les Lletres Catalanes-eko zuzendaria

2013ko urtarrilaren 15a - 2018ko urtarrilaren 19a
Oriol Izquierdo Llopis - Joan-Elies Adell
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Borràs i Castanyer
JaiotzaBartzelona1970eko urriaren 5a (51 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Lehen hizkuntzakatalana
Familia
AitaQ105944503
Ezkontidea(k)Xavier Botet del Castillo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea 1997) doktoretza
Bartzelonako Unibertsitatea 1993) lizentzia : Katalan-ikasketak
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Bartzelona eta Madril
Enplegatzailea(k)Kingstoneko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea  (1995 -
Institució de les Lletres Catalanes  (2013ko urtarrilaren 15a -  2018ko urtarrilaren 19a)
Kataluniako Gobernua  (2018ko maiatza -  2019ko martxoa)
Lan nabarmenakLa literatura en un tuit
Clàssics moderns
Dos amants com nosaltres
Per què llegir els clàssics avui
Jasotako sariak
KidetzaÒmnium Cultural
Associació d'Escriptors en Llengua Catalana
Sociedad Española de Literatura General y Comparada
Asociación Española de Teoría de la Literatura
International Comparative Literature Association
Societat Catalana d'Estudis Dantescos
Crida Nacional per la República
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente
Junts per Catalunya

IMDB: nm2441105 Facebook: lborras Twitter: LauraBorras Instagram: lborras Youtube: UCvTaybpu0RPj3p9kxVDjLCA Edit the value on Wikidata

Laura Borràs i Castanyer (Bartzelona, 1970eko urriaren 5a) Kataluniako filologo eta politikari katalana da, 2018-2019 artean Kataluniako Generalitateko Kultura-Saileko sailburua.[1] Literaturaren teorian eta literatura konparatzailean aditua,[2] 2013tik 2018rarte Institució de les Lletres Catalaneseko (ILC) buru izan zen.[3][4][5] Egun, 2019ko maiatzaren 15etik aurrera, Madrilgo Diputatuen Kongresuko diputatu da, Junts per Catalunyaren eskutik;[6][7] halaber, alderdiaren bozeramaile da ere, bertan.[7][8][9]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikas-urteak (1993—2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an katalan-filologian lizentziatua eta, lau urte geroago, 1997ko maiatzean,[10] filologia erromanikoan doktorea, Formes de la follia a l'Edat Mitjana. Estudi comparat de textos literaris i representacions iconogràfiques (Erotasunaren formak Erdi Aroan. Literatura-testu eta ikonografia-irudikapenen ikerketa konparagarria) izeneko tesia aurkeztu zuen Bartzelonako Unibertsitatean,[11][12][13] "ahots bakarreko cum laude" kalifikazioa eskuratzeko baliagarria izan zitzaiona.[10]

1992. urtean, Irakasgaitasun Ziurtagiria (IGZ) edo, gaztelaniaz, CAP, eskuratu zuen ere, Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza-Zientzien Institutuaren (katalanez, Institut de Ciències de l'Educació edo ICE) eskutik.[10][14]

1995. urtetik aurrera, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle laguntzailea da, literaturaren teoria- eta literatura konparatzaile-klaseak eskainiz.[12][15] Era berean, Irakasgaitasun Ziurtagiria lortzeko irakaslegotza-prestakuntzaren masterrean parte hartzen du ere, Hizkuntza-Didaktika eta Literatura Sailaren parte izanik.[16][17] 2007tik, gainera, Bartzelonako Unibertsitateko Era Digitaleko Literaturaren Masterraren Ikaskuntza-Zuzendaria da ere, ingurune digitaletan (bereziki, sare sozialetan) literaturaren barreiaduran aditua.[15][17] 2000. urtetik aurrera Hermeneia izeneko ikerketa-taldearen buru da,[18] literatura-ikerketen eta teknologia digitalen arteko loturak ikertzen dituena.[17][19]

2001 eta 2005 artean Kataluniako Generalitateko Jove Investigador (Ikertzaile Gazte) saria lortu zuen.[3][20][21] Electronic Literature Organization edo ELOko Nazioarteko Kontsulta-Mahaiaren kidea da ere,[3][22][23] bai eta Europako Cultural Studies in Literary Interzones doktoregoaren kide eta irakaslea, Bergamoko Unibertsitatearekin koordinaturik.[3][18][20] Halaber, Erasmus Intensive Program on European Digital Literatures doktorego-programan ere parte hartzen du, Parisko Unibertsitatearekin.[3][20] 2012an, Kataluniako Generalitatearen eta Bartzelonako Udalaren eskutik Centenari Sales, Calders, Tísneraren komisario izendatua izan zen ere.[3][24][25][26][27][28] 2010 eta 2012 artean Londreseko Kingstoneko Unibertsitateko irakasle esporadikoa (visiting professor) izan zen ere.[14][17][29]

Komunikabide ezberdinekin egin du ere lan: Ara egunkari digitalean, zutabegile modura;[30] TV3ko Els matins programan (20062009),[31] Catalunya Ràdio-n (El suplement (20132016) eta El matí de Catalunya Ràdion (20132016))[32] eta EduCaixa-ko Bits de Literatura bideo-seriean.[2][14][33][34]

Institució de les Lletres Catalaneseko buru (2013—2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Institució de les Lletres Catalaneseko buru izan zen izendatua, garaiko Kultura kontseilariaren eskutik, Ferran Mascarell.[3][12][35] Lortutako kargu honen bidez "katalanezko literatura-ondarea jakitera eraman nahi" zuen, "literaturarako ingurune ez-ohikoak" aurkitzeko helburuarekin. Hala, Katalunia osoan zehar bidaiatu zuen, auditorio, ospitale, merkatu eta tren-bagoietan konferentziak emanez.[36] 2017an erakundearen 80. urteurrenaren prestakuntza-koordinazioaren atzean egon zen, aurreko urteetan bezala.[37][38][39][40]

2017ko Kataluniako Parlamentuko Hauteskundeetan Junts per Catalunyako zerrendaren parte modura, politikari independente bezala, izan zen hautatua,[41][42][43] 2018ko urtarrilean ILCko kargua uztea eragin ziona.[44][45][46] Hala, Kataluniako Parlamentuko XII. Legegintzaldian diputatu modura estreinatu zen.[45]

Kultura-Saileko kontseilari (2018—2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Borràs, kultura-kontseilariaren kargua hartzen, 2018ko ekainaren 2an (Saló Sant Jordi, Kataluniako Generalitatea)

2018ko maiatzaren 29an kultura-kontseilari izan zen hautatua, garaiko Generalitateko Lehendakariaren eskutik, Quim Torra i Pla.[47] Torraren hasierako ideia govern legítima berreskuratzea bazen ere (eta, beraz, Lluís Puig izendatzea),[48][49] Espainiako Gobernuaren DOGCaren publikazio ezaren ondorioz,[50][51] KJANaren oniritziarekin,[52][53] Torra organigrama-aldaketa bat egitera bultzatua ikusi zen.[54][55] Hala, ekainaren 2an eta Kataluniako Generalitateko Sant Jordi Saloian (Saló Sant Jordi) eman zen Borràsen inbestidura, beste kontseilariekin inbestidurarekin batera.[56][57][58]

Diputatuen Kongresuko diputatu (2019—)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko martxoan publikatu zen bezala, Laura Borràs Junts per Catalunyako bigarren postuan aurkeztu zen,[59][60][61] Crida Nacional per la República (CNxR) erakundearen ordezkari modura,[62] gaur egun Junts-en parte dena,[63] Jordi Sànchez-en atzetik, apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretan.[7][41][64] Hala, eta legeari jarraituz,[65] Laura Borràsek dimititu zuen, Quim Torrak, 2019ko martxoaren 25ean, Mariàngela Vilallonga kultura-kontseilari berria izendatuz.[66][67][68]

Bartzelonako barrutian bigarren postuan, hautatua izan zen.[69][70] 2019ko azaroko hauteskunde-berdeiean, Bartzelonako zerrendako zerrendaburu, berrautatua izan zen.[71]

Ustelkeri-ikerketa (2018—)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko uztailean Mossos d'Esquadrak ikerketa bat hasi zuen, Borràsek ILCren buru zen urteen inguruko informatika-kontratu txiki batzuen inguruan;[72][73][74][75] izan ere, Bartzelonako bederatzigarren instrukzio-epaitegiko Sílvia López epaileak ikerketaren jarraipena onartu zuen, 2018/547 diligentziak irekiz.[75] Garai hartan kultura-kontseilari zen Laura Borràsek 2018ko abenduaren 8an Kataluniako Parlamentuan agertze bat bildu zuen, azalpenak emateko helburuarekin.[76][77][78]

Hainbat hilabete igaro ostean, 2019ko uztailean, Gonzalo Boye abokatuak "etorkizuneko ikerketa judizial" bat salatu zuen, Bartzelonako bederatzigarren instrukzio-epaitegiak bideratua. Boyeren hitzetan, López ez liteke kasu honetarako eskudun, ikerketa-garaian, jada, Borràs Kataluniako Parlamentuko diputatua zenez, aforatua zelako. Beraz, ikerketa KJANaren eskumenpean egon behar zela argudiatu zuen. Edo, Boyeren hitzetan, Espainiako Auzitegi Gorenaren eskumenpean, 2019an Madrilgo Diputatuen Kongresuko diputatu izaten hasi baitzen.[79][80][81]

Hala, 2019ko abenduan eta Fiskaltzaren eskariari erantzunez,[82][83][84] Auzitegi Goreneko bigarren auzitegiak Borràsen aurkako kausa penala ireki zuen, hurrengo delituengatik: prebarikazioa, bidegabeko erabiltzea eta agiri-faltsutasuna, Borràs ILCaren buru zen urteetan apetaz hemezortzi kontratu esleitzeagatik,[83] bai eta bere aforatu-egoera bertan behera uzteko suplikatorioaren eskatzea.[82]

2020ko maiatzaren 22an, Espainiako Auzitegi Gorenak Borràsen aurkako suplikatorio-eskaria egin zuen Diputatuen Kongresuan.[85][86][87] Diputatuen Kongresuko mahaiak aprobatu ostean,[88] ekainaren 18an Kongresuaren Diputatuen Estatutuak oniritzia eman zion Borràsen aurkako suplikatorioari.[89][90] Hala, azken pauso batean, Diputatuen Kongresuak Laura Borràsen aurkako suplikatorio-eskaera bozkatu zuen, 2020ko ekainaren 25ean:[91][92][93][94]

Laura Borràsen aurkako suplikatorio-eskaera (Diputatuen Kongresua, Madril)[95]
Bozka Alderdia(k)[a] Batura Emaitza
Alde PSOE (120), PP (88), VOX (52), Unidas Podemos (35), C's (10), ? 293 Aprobatua
Kontra JxC (8), EAJ (6) 14
Abstentzioa ? 5
Ez bozkatu ERC (13), EH Bildu (5), CUP (2), BNG (1) 21?
Totala (boza eman zutenetatik) 312
[a]Bozka sekretua izan zenez,[96] ezin daiteke jakin zehazki, zein alderdik bozkatu zuen zer (berdina da aplikagarri, alderdi bakoitzeko diputatu bakoitzaren kasuan)

Hala, 293 aldeko bozekin, Laura Borràsek Kongresuak emandako aforamendua galdu zuen.[92][93][94] Aipagarri da, hala ere, Herri-Kontuen Kataluniako Epaitegiak (Sindicatura de Comptes, katalanez) 2020ko maiatzean esan zuenez, "ez dago Borràsen aurkako gestio irregularraren zantzurik", Borràs ILCko burua zen urteetan.[97][98]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xavier Botet-ekin (Igualada, 1964)[99] dago ezkondurik, Igualadako mediku eta zirujaua,[99] 2000. urtean alaba bat izandakoarekin, Marta Botet (Bartzelona, 2000).[36][100][101][102]

Hauteskunde-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Borràsen hauteskunde-historia
Hauteskundeak Barrutia Alderdia Koalizioa # Emaitza
2017[43][103] Bartzelona Independente Junts per Catalunya 5 Hautatua
2019 (I)[69] Bartzelona Crida Nacional per la República (CNxR) Junts per Catalunya 2 Hautatua
2019 (II)[71][104] Bartzelona Crida Nacional per la República (CNxR) Junts per Catalunya 1 Hautatua

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu dibulgatibo anitz argitaratu ditu, bai eta paper espezializatuak ere.[105][106] 2003an, literatura konparagarriko manual bat ere argitaratu zuen.[20] Liburu-idazle modura, hurrengo obrak dira aipagarri:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Resultats i fitxa» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  2. a b «Laura Borràs i Castanyer | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  3. a b c d e f g (Katalanez) Padilla, Toni. (). «Laura Borràs serà la nova directora de la Institució de les Lletres Catalanes» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Laura Borràs deixa la direcció de la Institució de les Lletres Catalanes» La Vanguardia 2018-01-16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. (Katalanez) «Laura Borràs deixa la direcció de la Institució de les Lletres Catalanes» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Laura Borràs» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Borràs Castanyer, Laura - Congreso de los Diputados. .
  8. (Gaztelaniaz) «El Congreso abre la puerta para que la portavoz de JxCAT, Laura Borrás, sea juzgada por corrupción» La Voz de Galicia 2020-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. (Gaztelaniaz) «Laura Borrás se niega a declarar ante el juez del Supremo que la investiga por contratos irregulares» Antena 3 Noticias 2020-07-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  10. a b c «Titulació» www.lauraborras.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  11. (Katalanez) Castanyer, Laura Borràs. (1997). Formes de la follia a l'edat mitjana: estudi comparatiu de textos medievals i representacions iconogràfiques. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  12. a b c (Katalanez) ub. «La professora de la UB Laura Borràs és nomenada consellera de Cultura - Universitat de Barcelona» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  13. «Una biografia intel·lectual» www.lauraborras.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  14. a b c Borràs i Castanyer, Laura - Parlament de Catalunya. .
  15. a b «Docència» www.lauraborras.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  16. «Màster de Recerca en Didàctica de la Llengua i la Literatura - Facultat d'Educació - Universitat de Barcelona» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  17. a b c d «Cultura reforça la Institució de les Lletres Catalanes per impulsar la projecció dels escriptors contemporanis i del patrimoni literari - Sala de premsa. Generalitat de Catalunya» web.archive.org 2018-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  18. a b (Katalanez) Rosario, Giovanna Di. «Laura Borràs» Hermeneia (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  19. (Katalanez) Redacció. (2013-01-09). «Laura Borràs serà la nova directora de la Institució de les Lletres Catalanes» cultura21 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  20. a b c d Press, Europa. (2018-05-29). «Laura Borràs, de profesora de literatura a consellera de Cultura» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  21. «Laura Borràs» www.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  22. (Gaztelaniaz) «Laura Borràs i Castanyer» CCCB (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  23. Laura Borràs - CV. .
  24. «100 anys de Sales, Calders i Tísner Laura Borràs» www.barcelonareview.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  25. (Katalanez) 324cat. (2012-06-07). «Sales, Calders i Tísner ressonen a les xarxes socials en el seu centenari» CCMA (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  26. (Katalanez) «L'Any Sales, Calders i Tísner, un centenari amb canemàs virtual» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  27. (Gaztelaniaz) Geli, Carles. (2012-06-02). «Sales, Calders y Tísner, juntos en su centenario» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  28. Press, Europa. (2012-06-06). «Mascarell y Trias inauguran el centenario del nacimiento de Sales, Calders y Tísner» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  29. (Gaztelaniaz) «PERFIL: Laura Borràs, de la Institució de les Lletres Catalanes al capdavant de la conselleria de Cultura» La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  30. (Katalanez) «Ara.cat» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  31. (Katalanez) TV3. Laura Borràs ens contagia el seu entusiasme per Joyce. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  32. (Katalanez) «Sílvia Cóppulo presentarà a Catalunya Ràdio 'La vida', un espai divers i obert a la participació» Ara.cat 2015-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  33. (Katalanez) «Bits de literatura: La importància de llegir els clàssics» educaixa.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  34. (Katalanez) «Bits de literatura: Don Quijote de la Mancha» educaixa.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  35. (Gaztelaniaz) «Mascarell propone a Laura Borràs como directora de la Institució de les Lletres Catalanes» La Vanguardia 2013-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  36. a b (Gaztelaniaz) «Laura Borràs, una teórica de la literatura que se compromete a “servir al país y a la cultura”» La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  37. (Katalanez) NacióDigital. «La Institució de les Lletres Catalanes celebra 80 anys de «cultura contra la barbàrie» | NacióDigital» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  38. (Katalanez) «80 anys de la ILC, cultura contra barbàrie» Núvol (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  39. (Katalanez) Gaillard, Valèria. «La Institució de les Lletres fa 80 anys - 17 oct 2017» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  40. «Laura Borràs: "Hi ha la voluntat de desmantellar la Institució impedint-ne activitats"» La llança (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  41. a b (Gaztelaniaz) Madridiario. «Los compañeros de lista de Puigdemont: Jordi Sánchez, Laura Borràs, Eduard Pujol, Anna Tarrés...» Madridiario (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  42. «BOE.es - Documento BOE-A-2017-13683» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  43. a b (Gaztelaniaz) «Elecciones Catalanas: Los nuevos 135 diputados del Parlament de Catalunya» La Vanguardia 2017-12-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  44. «Laura Borràs, una consellera contra el bilingüisme» cat.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  45. a b Press, Europa. (2018-01-16). «Laura Borràs deja de dirigir la ILC después de 5 años para estrenarse como diputada» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  46. «Laura Borràs deja la dirección de la Institució de les Lletres Catalanes» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  47. cat.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  48. (Gaztelaniaz) «Lluis Puig, un conseller» La Vanguardia 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  49. «Quién es quién: todos los consellers del nuevo Govern» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  50. (Gaztelaniaz) «El Gobierno publica la creación del Govern catalán, pero no los consellers» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  51. (Gaztelaniaz) Agencias. (2018-05-21). «Cataluña - El Gobierno publica la estructura del Govern pero no el nombramiento de los 'consellers'» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  52. (Gaztelaniaz) Altimira, Oriol Solé. (2018-05-28). «El TSJC rechaza forzar el nombramiento de los consellers por falta de competencia» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  53. (Gaztelaniaz) «El TSJC rechaza forzar a Rajoy a publicar los nombramientos de consejeros» La Gaceta 2018-05-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  54. «Torra desbloqueja la formació de Govern i nomena quatre consellers sense causes judicials» cat.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  55. (Katalanez) «Quim Torra nomena els consellers del nou govern de la Generalitat» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  56. (Gaztelaniaz) «Los consellers de Torra tomarán posesión del cargo hoy en un acto solemne» La Vanguardia 2018-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  57. (Gaztelaniaz) «Los 13 consellers designados por Quim Torra toman posesión de su cargo poniendo fin a la aplicación del 155 en Cataluña» Antena 3 Noticias 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  58. (Gaztelaniaz) «Los 'consellers' del Govern de Torra toman posesión y ponen fin a la aplicación del 155» El Confidencial 2018-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  59. (Katalanez) Padilla, Toni. (). «Laura Borràs es perfila com a número dos de Jordi Sànchez a JxCat a les eleccions del 28-A» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  60. (Gaztelaniaz) «Laura Borràs (JxCat) dice que el conflicto catalán solo se soluciona hablando:» La Vanguardia 2019-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  61. «Borràs: "Yendo juntos pudimos hacer el 1-O, separados no pudimos ni investir a Puigdemont"» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  62. (Katalanez) «Què és la Crida?» Crida Nacional per la República (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  63. (Gaztelaniaz) «La Crida prepara su disolución para integrarse en el partido de Puigdemont» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  64. https://boe.es/boe/dias/2019/04/02/pdfs/BOE-A-2019-4902.pdf
  65. (Gaztelaniaz) Piñol, Àngels. (2019-03-11). «Laura Borràs dimitirá por ley como consejera de Cultura antes del día 24» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  66. (Gaztelaniaz) «Mariàngela Vilallonga sustituirá a Laura Borràs como consejera de Cultura» okdiario.com 2019-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  67. (Gaztelaniaz) «Mariàngela Vilallonga como nueva consellera de Cultura» La Vanguardia 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  68. (Gaztelaniaz) Montañés, José Ángel. (2019-03-25). «Laura Borràs pasa el testigo a Mariàngela Vilallonga, quinta consejera de Cultura en tres años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  69. a b (Gaztelaniaz) «Todos los diputados en el Congreso tras las elecciones generales del 28A» El Independiente 2019-04-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  70. https://boe.es/boe/dias/2019/05/30/pdfs/BOE-A-2019-8070.pdf
  71. a b (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Los 350 diputados elegidos el 10 de noviembre, uno a uno» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  72. (Gaztelaniaz) Sànchez, J. G. Albalat / Guillem. (2018-11-29). «Los Mossos investigan los contratos a dedo al colaborador de Borràs» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  73. (Gaztelaniaz) Sànchez, Guillem. (2018-11-27). «Los Mossos investigan a la 'consellera' Laura Borràs por contratación irregular» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  74. (Gaztelaniaz) «Los Mossos investigan un presunto amaño de contratos en la etapa de Laura Borràs como directora del ILC» La Vanguardia 2018-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  75. a b (Gaztelaniaz) CatalunyaPress.es. «Cerco de la fiscalía a Laura Borràs por unos presuntos contratos a dedo en su época en el ILC» Catalunyapress (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  76. (Gaztelaniaz) Pascual, Roger. (2018-12-05). «Borràs ve un "linchamiento" pese a la investigación policial sobre sus contratos a dedo» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  77. (Katalanez) «Borràs nega irregularitats a la ILC i denuncia les "difamacions": "Em rebel·lo contra la injustícia"» Ara.cat 2018-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  78. (Gaztelaniaz) Montañés, José Ángel. (2018-12-06). «Laura Borràs asegura que es objeto de un “linchamiento mediático”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  79. (Katalanez) «Boye denuncia una nova “investigació judicial prospectiva...» El Món (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  80. (Katalanez) «Boye denuncia una 'investigació judicial prospectiva' contra Laura Borràs» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  81. (Gaztelaniaz) Tuset, Gonzalo Boye. (2017-09-20). «Causa general o investigación prospectiva» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  82. a b (Gaztelaniaz) Albalat, J. G.. (2019-11-01). «La fiscalía pide que el Supremo investigue a Laura Borràs por unos contratos a dedo» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  83. a b (Gaztelaniaz) «Laura Borràs: La Fiscalía pide al Supremo que le investigue» La Vanguardia 2019-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  84. (Gaztelaniaz) Rincón, Reyes. (2019-12-03). «La Fiscalía pide al Supremo que cite como investigada a Laura Borràs por adjudicar contratos a dedo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  85. (Gaztelaniaz) «El Supremo pide al Congreso el suplicatorio para proceder contra Laura Borràs» La Vanguardia 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  86. (Gaztelaniaz) «El Tribunal Supremo remite al Congreso el suplicatorio de Borràs (JpC) por delitos de corrupción» abc 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  87. (Gaztelaniaz) Albalat, J. G.. (2020-05-22). «El Supremo pide al Congreso el suplicatorio para investigar a Laura Borràs» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  88. (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2020-05-26). «El Congreso pone en marcha el trámite del suplicatorio para que el Supremo investigue a Laura Borràs» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  89. (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2020-06-18). «La Comisión del Estatuto del Diputado avala el suplicatorio de Laura Borrás, pero ERC y Podemos rechazan apoyarlo» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  90. (Gaztelaniaz) «La Comisión del Diputado vota a favor del suplicatorio de Laura Borràs» La Vanguardia 2020-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  91. (Gaztelaniaz) «El Congreso aprueba el suplicatorio para que Borràs sea juzgada en el Supremo» La Vanguardia 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  92. a b (Gaztelaniaz) «El Congreso aprueba el suplicatorio de Borràs y abre otra brecha entre JxCat y ERC» El Independiente 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  93. a b (Gaztelaniaz) «El Congreso aprueba el suplicatorio de Laura Borràs y autoriza la investigación del Supremo» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  94. a b (Gaztelaniaz) «El Congreso aprueba el suplicatorio para que Borràs sea juzgada en el TS y agrava el cisma 'indepe'» El Español 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  95. Votaciones - Dictamen de la Comisión del Estatuto de los Diputados acerca del suplicatorio formulado en relación con una Sra. Diputada. .
  96. (Gaztelaniaz) «El Congreso prevé votar el suplicatorio de Laura Borràs el 25 de junio» La Vanguardia 2020-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  97. (Katalanez) «La Sindicatura de Comptes va descartar irregularitats punibles en la gestió de Borràs» El Món (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  98. (Gaztelaniaz) Talegón, Beatriz. (2020-05-12). «No hay rastro de irregularidades en la gestión de Laura Borrás, según la Sindicatura de Cuentas» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  99. a b «Inici» www.xavierbotet.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  100. (Gaztelaniaz) «La hija de Laura Borràs dejará de trabajar en Betevé» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  101. (Katalanez) «Una estona amb Marta Botet: “Per a mi, la lectura és diversió, aventura i connexió”» destil.comunicaunamica.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  102. (Katalanez) Badía, Rosa. (2017-06-13). «Entrevistes en família amb Laura Borràs i Marta Botet» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  103. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2017-12-22). «Estos son los 135 diputados electos del Parlament» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  104. (Gaztelaniaz) «Rufián y Borràs, cabezas de lista al Congreso de ERC y Junts» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  105. «Articles i altres publicacions» www.lauraborras.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  106. (Gaztelaniaz) «Laura Borràs Castanyer» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  107. «Ara Llibres | Catàleg | Per què llegir els clàssics, avui» www.arallibres.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  108. (Gaztelaniaz) «Dos Amants Com Nosaltres - Grans Histories D'amor I Passio De La Literatura Catalana. Laura Borras. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  109. (Gaztelaniaz) «Classics Moderns. Laura Borras Castanyer. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  110. (Gaztelaniaz) «El poder transformador de la lectura. Laura Borras I Castanyer. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).