Laura Carreira
Laura Carreira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porto, 1994ko martxoaren 28a (31 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Eskozia |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | António Arroio School of Arts (en) ![]() Edinburgheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Kidetza | Associação Portuguesa de Realizadores (en) ![]() |
lauracarreira.com | |
![]() ![]() |
Laura Carreira (Porto, 1994) portugaldar zinema zuzendaria da, Eskozian bizi dena. Hainbat sari jaso ditu. Tartean, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laura Carreira 1994an jaio zen, Porto hirian. [2]
Lisboan egin zituen ikasketak, António Arroio Arte Eskolan, Ikus-entzunezko Komunikazio arloan. Ondoren, Edinburgoko Unibertsitatera joan zen ikasketak jarraitzera, eta zinemagintzan lizentziatu zen. [2]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sight & Sound nazioarteko zinema aldizkariak Red Hill film laburra Clermont-Ferrand Nazioarteko Jaialdiaren 2019ko edizioko zazpi onenetakotzat jo zuen. Film honekin, New Visions saria irabazi zuen Edinburgoko 73. Nazioarteko Zinema Jaialdian, eta BIFA sarietarako eta BAFTA Scotland Awards sarietarako izendatu zuten. [3]
2024an, On Falling bere lehen film luzearekin, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioan.[4][5][6] Urte berean BFI London Film Festival- en emandako sari nagusietako bat jaso zuen, Lehen Lan Onenaren Sutherland Saria.[7][8][9]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018 – RED HILL, film laburra
- 2020 - The Shift, film laburra [10]
- 2024 - On Falling, film luzea [4]
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Bio» LauraCarreira (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ a b «Laura Carreira» APR - Associação Portuguesa de Realizadores.
- ↑ Nascimento, Frederico Lopes / Marco Oliveira / Guilherme. «Cinema Português: Laura Carreira» CinePT-Cinema Portugues.
- ↑ a b Capucho, José Paiva. «Como Laura Carreira impressionou o festival de San Sebastián e venceu a Concha de Prata: "O maior presente deste filme é poder continuar"» Observador.
- ↑ SSIFF. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ SSIFF. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ Câmara, Vasco. (2024-10-20). «Laura Carreira vence prémio para as primeiras obras no Festival de Londres» PÚBLICO.
- ↑ «Award winners announced at 2024 BFI London Film Festival» BFI 2024-10-20.
- ↑ Ferguson, Brian. (21-10-2024). «Edinburgh writer and director Laura Carreira honoured at London Film Festival for debut feature» The Scotsman.
- ↑ Nascimento, Frederico Lopes / Marco Oliveira / Guilherme. «The Shift» CinePT-Cinema Portugues.