Edukira joan

Laura Conti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Conti


Italiako Errepublikako diputatua

1987ko ekainaren 26a - 1992ko apirilaren 22a
Hautetsia: 10th Legislature of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaUdine1921eko martxoaren 31
Herrialdea Italiako Erresuma  (1921eko martxoaren 31 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1993ko maiatzaren 25a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaMilan1993ko maiatzaren 25a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, politikaria, zientzialaria, idazlea eta partisanoa
Lantokia(k)Erroma
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

Laura Conti (Udine, Italia, 1921eko martxoaren 31 - 1993ko maiatzaren 25a) italiar partisano antifaxista, medikua, ingurugirozalea, politikari sozialista, feminista eta eleberrigilea izan zen.

Udinen (Italia) jaio zen. Triesten eta Veronan eman zituen bere bizitzako lehen urteak. Ondoren Milanera joan zen, eta han Medikuntza Fakultatera hasi zen ikasten. 1944ko urtarrilean, Eugenio Curielen Independentzia Nazionalaren eta Askatasunaren aldeko Gazte Frontean sartu zen. Uztailaren 4an atxilotu zuten eta, San Vittoren denboraldi labur bat egin ostean, Bolzanoko Igarotze Zelaian sartu zuten. Zorionez, Alemaniara deportatzea saihestea lortu zuen. Esperientzia horretatik sortu zen La condizione sperimentale eleberria.

Askatu zutenean, Medikuntzako lizentziatura lortu zuen. Milanen bere konpromiso politikoa ere sendotu zuen: lehenik Italiako Alderdi Sozialistan, eta 1951tik aurrera Italiako Alderdi Komunistan. 1960tik 1970era, probintziako kontseilari izan zen, eta, ondoren, 1980ra arte, Lonbardiako eskualdeko kontseilari. Kultur Etxeko idazkaria izan zen, Gramsci Elkartea sortu eta zuzendu zuen, eta Lega per l'ambiente (gaur egun Legambiente ) elkartearen sorreran parte hartu zuen.1987an Diputatuen Ganberarako hautatu zuten.

Ingurumenzaletasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Contiren Ingurumenzaletasunak gizatasun-kutsu handia zuen, erresistentzian izan zuen esperientziaren ondorioz. Gizatasun hori Milango beste pertsonaia ilustratu batekin partekatzen zuen, Ercole Ferrariorekin. Contiri errepikatzea gustatzen zitzaion: "Ez naiz zientzialaria, arazo ekologikoen aztertzailea baizik. Azterketak liluratzen nauen arren, uste dut jardutea eta gauzatzea ere garrantzitsua dela. Horregatik erabaki nuen politika egitea: ikastea ez da nahikoa, lanari ere ekin behar zaio".

1976ko uztailaren 10ean gertatu zen Sevesoko hondamendia . Milan iparraldean dagoen Icmesa fabrikatik dioxina kilo asko zituen laino toxiko bat atera zen, orduan ia ezezaguna zen substantzia, eta herriaren gainera erori zen. Conti eskualdeko kontseilaria zen orduan, eta ez zuen bere laguntza eta kontsolamendua eskastu Sevesoko biztanleentzat.

Vista da Seveso eta Una lepre con la faccia di bambina argitalpenekin, Laura Contiren ospeak muga nazionalak gainditu zituen. 1982ko ekainaren 24an, Bruselak industria-jarduerekin lotutako istripu-arriskuei buruzko zuzentaraua onartu zuen, «Seveso Zuzentaraua» izenekoa.

1986an Minerva Saria eman zioten, bere ibilbide zientifiko eta kulturalagatik.

  • Cecilia e le streghe - Einaudi, Torino, 1963
  • La condición experimental - Mondadori, Milán, 1965
  • Sesso ed educazione - Editori Riuniti, Roma, 1971
  • Le frontiere della vita - Arnoldo Mondadori Editore, Milán, 1972
  • Il dominio sulla materia - Arnoldo Mondadori Editore, Milán, 1973
  • Que es la ecología. Capital, trabajo y ambiente. -Ed. Mazzotta, Milán, 1977
  • Visto da Seveso - Feltrinelli, Milán, 1977
  • Una lepre con la faccia di bambina - Editori Riuniti, Roma, 1978
  • Il tormento e lo scudo - Mazzotta, Milán, 1981
  • Imparare la salute - Zanichelli, Milán, 1983
  • Esta pianeta - Editori Riuniti, Roma, 1983[1]
  • Terra a rendere - Ediesse, Roma, 1986
  • Ambiente terra - Mondadori, Milán, 1988
  • Discorso sulla caccia - Editori Riuniti, Roma, 1992

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]