Laura Esquivel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Esquivel
Лаура Ескивел.jpg
Seal of the Government of Mexico.svg
Mexikoko Diputatuen Ganberako kide


Hautetsia: LXIII Legislature of the Mexican Congress (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1950eko otsailaren 28a (72 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
Ezkontidea(k)Alfonso Arau  1995)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, idazlea, politikaria eta hezitzailea
Lan nabarmenakLike Water for Chocolate (en) Itzuli
Genero artistikoaErrealismo magikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBirsortze Nazional Mugimendua

IMDB: nm0261294 Twitter: lauraesquivel27 Edit the value on Wikidata

Laura Beatriz Esquivel Valdés, ezagunagoa Laura Esquivel gisa (Cuauhtémoc, Mexiko Hiria; 1950eko irailaren 30a) mexikar idazle eta politikaria da. Nazioartean ezaguna da Como agua para chocolate lanagatik, 1989an argitaratua, 30 hizkuntza baino gehiagotan itzulia eta film bihurtua. 2015etik, diputatu federala da Movimiento de Regeneración Nacional (Morena) alderdi politikoaren izenean.[1]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki eta Sorkuntza Dramatikoko ikasketak egin zituen Mexikoko CADAC, haurrentzako antzerkian bereziturik. Eskolaurreko Hezkuntzan lizentziaduna da (1966-1968), Antzerki eta Haur Literaturako Tailerreko irakaslea (1977), eta Tlaxcala y Oaxaca Gidoi tailerreko aholkulari eta irakaslea (1998 - 2002).

1970 eta 1980 artean haurrentzako saioak idatzi zituen Mexikoko telebistarako, eta 1983an Asmakuntza Zentro Iraunkorra sortu zuen, haurrentzako arte-tailerrek osatua, eta bere zuzendaritza teknikoa hartu zuen bere gain.[2]

Telebistako lanak pizgarria eman zion zinemarako gidoiak idazteko. Orduan erabaki zuen Como agua para chocolate, laster arrakasta komertzial handikoa bilakatu zena.[3] Bere lehen lan argitaratu horretan bezala, hurrengo eleberrietan ere errealismo magikoa erabiltzen du. Eleberria hori 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, baina ez euskarara.

2014. urtean, A Lupita le gustaba planchar idatzi zuen, polizia-nobelan lehen aldiz sartuz. Protagonista emakume polizia alkoholikoa da, semearen heriotzatik eta senarra abandonatzetik bizirik atera zena. .[4]

2016ko maiatzean El diario de Tita argitaratu zuen, Como agua para chocolate lanaren jarraipena. Eta beste jarraipen bat izan zen 2017ko Mi negro pasado, trilogia amaituz.[5]

Eleberri argitaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urtean diputatu federal hautatu zuen Morena alderdiak, Andrés Manuel López Obradorren alderdiak. Mugimendu horretan Zientzia eta Teknologia, Kultura eta Zinematografia eta Ingurumen eta Baliabide Naturalen batzordeetan parte hartzen du.[1]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975etik 1995era Alfonso Arau aktore eta zinema-zuzendariarekin ezkondua egon zen.[6] Arau izan zen hain zuzen Como agua para chocolate filmaren zuzendaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]