Edukira joan

Laura G. Latasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura G. Latasa
Bizitza
JaiotzaBilbo
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDantzerti
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa eta dantza irakaslea

Instagram: lau.latasa Edit the value on Wikidata

Laura Gómez Latasa (Bilbo, Bizkaia) dantzaria eta dantza-irakaslea da, bitartekari lanean dihardu.[1][2]

Bilbon jaio zen eta Euskadiko Dantzako Goi Mailako Eskolan (Dantzerti) hasi zen ikasten. 2 urte igaro ondoren, Sevillara joan zen formakuntzarekin jarraitzeko Centro Andaluz de Danza-n. 2020an Dantzaz konpainiako partaide izateko aukera izan zuen. Bertan, hiru urtetan zehar zenbait sorkuntza prozesutan parte hartu zuen eta hainbat koreograforekin lan egin zuen, hala nola, Gil Harush, Hilde Koch, Carmen Larraz Elorriaga edota Giovanni Insaudorekin.[1]

Dantzari gisa, MDV Danza eta Eva Guerreroren proiektuetan parte hartu ondoren, Iñigo Rementeriarekin batera, bere dantza kolektiboa sortu zuen, Diskordia Kolektiaboa izenekoa. 2021etik Datzaz konpainiako mediazio taldeko partaide izan da, dantza beste testuinguru eta errealitate desberdinetara gerturatuz. Aldi berean, Gizarte Hezkuntza ikasi du UNED unibertsitatean. Ikasketak mediazioak egiteko tresnak aberastu eta hobetzeko balio izan diote. Beste alde batetik, Bilbon, Sevillan eta Donostian dantza klaseak eman ditu hainbat adinetako ikasleei.[1]

Dantzaz taldeko bitartekari lanaz arduratzen den Laura G. Latasa taldeko ditu Antonio Javier Aguilera Rodríguez, Jacopo Bellani, Olatz Egia Cantón, Aitzol Iraola, Joana Ouret eta Yaiza Vela interpreteak, Sofia Alforja Segone koordinazio arduraduna, Fernando Saenz de Ugarte zuzendari nagusia, Adriana Pous zuzendari artistikoa, Bertha Bermúdez Pascual Proiektuen garapena eta dokumentazioaren arduraduna, Iker Bengotxea Administrazio arloko arduraduna eta Ainhoa Uribarri Komunikazio eta kudeaketa arduraduna.[1]

Hainbat dantza erakustalditan hartu du parte, besteak beste, 2022ko urtarrilaren 27an Lezon Dantzaz ('Zeta zeta') saioak Andrea Aguado eta Laura G. Latasa koreografoekin.[3][4][5] 2024an Kameleoiak gara! Arte biziak. Elektro-festa Performancea emanaldia antolatu zuen Donostiako Tabakaleran Ines DJa musika jartzaile zela.[6]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2024ko irailean, DantzaXtrema lehiaketaren irabazleak izan zen Espacio Cinético TaKtá-n Caceresko Navalmoral de la Mata herrian, Laura G. Latasa & Íñigo Rementeria «Henko» koreografia lanarekin.[7][8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Taldea» Dantzaz (kontsulta data: 2025-11-01).
  2. «Laura G. Latasa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2025-11-04).
  3. (Gaztelaniaz) A.S. (2022-01-26). «Sesiones 'zeta zeta' con las coreógrafas Andrea Aguado y Laura G. Latasa» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-11-04).
  4. «ZETA-ZETA 2 Laura G. Latasa eta Lara Ivancic | Lezo.eus» lezo.eus 2021-11-25 (kontsulta data: 2025-11-04).
  5. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-02-01). «ZETA-ZETA 3 Andrea Aguado eta Laura G. Latasa» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-11-04).
  6. «Kameleoiak gara! Arte biziak. Elektro-festa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2025-11-04).
  7. (Gaztelaniaz) Artezblai. (2024-09-30). «Las coreografías de Laura G. Latasa & Íñigo Rementería y Elena Puchol ganan el certamen DanzaXtrema» Artezblai (kontsulta data: 2025-11-04).
  8. (Gaztelaniaz) PdE. (2024-09-30). «Premio ex aecuo en el Certamen Coreográfico DanzaXtrema de Navalmoral de la Mata» Punto de Encuentro Navalmoral (kontsulta data: 2025-11-04).
  9. (Gaztelaniaz) Agut, Nieves. (2024-10-04). «El certamen DanzaXtrema de Navalmoral premia coreografías de Euskadi y Madrid» El Periódico Extremadura (kontsulta data: 2025-11-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]