Laura Hermo
Itxura
| Laura Hermo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Boiro, 1990eko ekainaren 20a (35 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arraunlaria |
Laura Hermo Rioboo (Boiro, 1990eko ekainaren 20a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa izan da, Kontxako 4 Bandera eta 2 Liga irabazi ditu besteak beste.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boirokoa izanik Cabo da Cruz arraun taldeko arraunlaria da[1]. Hainbat trainerilla eta batel txapelketa irabazi ondoren 2008an Galiziako traineruaren patroia izan zen Kontxako Banderan. Hainbat elkarteren arteko selekzioa izanik tripulazio bikaina osatu zuten eta 5 Kontxa jarraian irabazi zituzten, hauetatik lehenengo lauetan Laura Hermo izan zen patroia.
Kontxako Bandera ezezik lehenengo bi ligak ere eskuratu zituen eta baita Espainiako bi Txapelketa ere.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak (4): 2008, 2009, 2010[1] eta 2011.
- Espainiako Traineru Txapelketak (2): 2010 eta 2011.
- Galiziako Traineru Txapelketak (1): 2010.
- Emakumezkoen Ligak (2): 2009 eta 2010.
- Galiziako Ligak (2): 2009 eta 2010.
- Zarauzko Ikurrina (1): 2010.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) «Laura Hermo: «Galicia puede, Galicia es especial y Galicia siempre va a estar ahí»» La Voz de Galicia 2010-09-14 (kontsulta data: 2018-09-13).