Laura Pérez Borinaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Perez Borinaga» orritik birbideratua)
Laura Pérez Borinaga


Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Bizitza
JaiotzaGasteiz1971ko ekainaren 18a (52 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaBastida
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria

Laura Pérez Borinaga (Gasteiz, 1971ko ekainaren 18a) abokatu eta politikari arabarra da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa, Bastidako alkate 2015etik.

Gasteizen jaio arren, familiaren erroak Bastidan zituen. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatua da eta abokatutzarekin erlazionatutako lanak egin izan ditu, 2001 urtetik 2015eko apirilera arte Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko kide izan zen, adibidez[1].

2015eko ekainean iritsi zen Bastidako alkatetzara. Legealdi aldaketarekin (2019), berriz aurkezturik, bere alderdi EAJ Alderdi Popularraren atzetik geratu arren, akordioa egin zuten EH Bilduk eta EAJ-k eta horri esker Perez Borinagak jarraitu zuen alkate[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Batzarra, Euzkadi Buru. «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  2. Berria. «Bastidan EAJko Laura Perez izendatu dute alkate, EH Bilduren botoekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]