Laureaga jauregia

Koordenatuak: 43°07′N 2°25′W / 43.12°N 2.42°W / 43.12; -2.42
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laureaga jauregia
Laureaga jauregiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′N 2°25′W / 43.12°N 2.42°W / 43.12; -2.42
Map
Arkitektura

Laureaga jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi bat da. Deba ibaiaren ertzean, eta Zubieta zubia eta XV. mendearen amaierako Usondo etxearen alboan dago, lorategi batez inguratua.

XVI. mendean Izagirre familiak eraiki zuen. XVIII. mendean handitutako oinplano laukizuzenko eraikin sendoa da. Fatxada silarriz egina dago. Bi sarbideko bi medailoiak nabarmentzen dira, hauetan Izagirretar leinuaren sortzaileen irudikapen idealizatua agertzen da. Behealdeko lehiateriko burdin-sareetan heriotzari buruzko gaztelaniazko idazkia dago: Ni la busques ni la temas (Ez ezazu bilatu, ez iozu beldurrik izan).

XVII. mendeko armarria eta XVIII. mendeko burdin landuzko balkoiak eta zurgindegi apainketak ditu.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]