Lauren Foster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauren Foster
Bizitza
JaiotzaHegoafrika1957ko abenduaren 4a (66 urte)
Herrialdea Hegoafrika
BizilekuaMiami
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
IMDB: nm1307899 Edit the value on Wikidata

Lauren Foster (Hego Afrika, 1957ko abenduaren 4a) hegoafrikar emakumezko modelo transgeneroa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Afrikan jaio zen eta gizon hazi zuten. Lau urterekin jada bazekien bere sexu-nortasuna ez zetorrela bat bere generoarekin eta Klinefelter sindromea diagnostikatu zioten.[1] 1974an gizonezko izena erabiltzeari utzi zion eta Lauren Shipton emakumezko izena hartu zuen beretzat.

17 urte zituenean, bere familiaren eta lagunen babesarekin, trantsizioa egiteari ekin zion hormona-terapiarekin hasiz.[1] 18 urterekin Derk Crichton hegoafrikar doktoreak sexua berresleitzeko ebakuntza egin zion. Ebakuntzatik osatu ondoren, modelo hasi zen Johanesburgen.[2]

1979tik 1988ra ospe handiko modeloa izan zen, hainbat egunkari, aldizkari eta iragarkitan azalduz. 1980an Vogue aldizkariaren Mexikoko edizioan 6 orrialdeko moda erreportaje batean agertu zen.[2] Tabloide bateko kazetari bat berarekin harremanetan jarri zen bere iraganeko historiari buruzko xehetasunak bazekizkiela eta hauek argitaratuko zituela mehatxu eginez.[2] Ondorioz, Fosterrek elkarrizketa eman zuen horrek gauzak baretuko zituztelakoan, baina munduko hainbat tabloidek bere historia argitaratu zuten gizon jaio zela idatziz.[2] Horrek ondorioak izan zituen bere modelo-ibilbidean, lan-eskaintzak jaitsi baitzitzaizkion.[2]

Gaur egun Miamin bizi da eta LGBTQ kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzan dihardu.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2001 Circuit Ateko neska Kameoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Swanson, Jess. (2016ko azaroaren 15a). «Transgender Supermodel Lauren Foster Fights for LGBTQ Rights in Miami» Miami New Times (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 14a).
  2. a b c d e (Ingelesez) «Lauren Foster, Transgender Model, And Alex Davis, Transgender Musician, Discuss Trans Issues» HuffPost 2018ko apirilaren 14a (Noiz kontsultatua: 2012ko uztailaren 12a).