Laurent-Désiré Kabila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laurent-Désiré Kabila
Laurent-Désiré Kabila cropped.jpg
Kongoko Errepublikako presidente

1997-05-16 - 2001-01-16
Mobutu Sese Seko - Joseph Kabila Itzuli
President of Democratic Republic of the Congo Itzuli

Bizitza
Jaiotza Moba Itzuli1939ko azaroaren  27a
Herrialdea  Kongoko Errepublika Demokratikoa
Heriotza Kinshasa2001eko urtarrilaren  16a (61 urte)
Hobiratze lekua Kinshasa
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Dar es Salaam Itzuli
Belgradeko Unibertsitatea
University of Belgrade Faculty of Philosophy Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alliance of Democratic Forces for the Liberation of Congo Itzuli

Laurent-Désiré Kabila (Baudouinville, Katanga, Kongo Belgikarra, 1939ko azaroaren 27a - Kinshasa, 2001eko urtarrilaren 16a) kongoar iraultzaile eta politikaria izan zen. Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea izan zen 1997ko maiatzaren 17tik 2001eko urtarrilaren 16an tiroz hil zuten arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an jaio zen, garai hartan Belgikaren esku zegoen Kongo Belgikarreko Katanga eskualdean. Europan egin zituen ikasketak, Belgraden eta Parisen bere esanetan.[1] Kongoko Errepublikaren independentziaren lehen urteetan, Patrice Lumumba lehen ministroaren jarraitzailea izan zen.

1961ean, Lumumbaren hilketaren ostean, ihes egin zuen eta aldian behingo altxamendu armatuak zuzendu zituen herrialdearen ekialdean, SESBren eta Txinaren laguntzarekin. 1964an estatu independentea osatu zuen Zaireren barnean, Stanleyville hiriburu zuela. Baina 1965ean Mobutuk zanpatu egin zuen altxamendua mertzenarioen eta Belgikaren eta AEBen laguntzari esker. Garai hartan iritsi zen Che Guevara Zairera, Kubako indar batzuekin Kabilari laguntza eskaintzera. Baina Che Guevarak ez zuen oroitzapen onik izan Zairen: “Kabilarena parasitoen armada zen. Ez zuen lanik egiten, ez zen entrenatzen, ez zuen borroka egiten; herritarrei haientzat lan egiteko eta elikatzeko exijitu zieten”, utzi zuen idatzita hegoamerikar iraultzailea bere memorietan.[2]

1967an, Alderdi Iraultzaile Popularra osatun eta estatu txiki bat eraiki zuen Kivu probintzian, Fizi eta Baraka mendietan. Han, baserri kolektiboak, eskolak eta mediku zentroak jarri zituen, baina baita urre eta arma trafikoaren gune estrategikoa ere. 1977an ihes egin behar izan zuen berriro eta ondorengo ia hogei urteak atzerrian eman zituen.[2] Informazio gutxi dago urte horietan egun zuenari buruz. Berak “sasien artean” bizi izan zela adierazi zuen, baina hamarkada horietan diamanteen eta urrearen trafikoarekin aberastu izana egotzi zioten askok.[1]

1996an, Mobuturen aurka matxinatu zen, Ugandaren eta Ruandako tutsien babesarekin, eta 1997ko maiatzean Kongoko Errepublikako lehendakaritza eskuratu zuen (Kongoko Lehen Gerra). Kargua lortu bezain laster, alderdi politikoak debekatu eta botere guztiak bere esku hartu zituen. 1999an hauteskundeak egingo zituela agindu zuen arren, orduan ere ez zuen bere hitza bete.[1] Tiroz erail zuten 2001eko urtarrilaren 16an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Laurent-Désiré Kabila: Botereak ezabatutako esperantza Euskaldunon Egunkaria, 2001eko urtarrilak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-21 .
  2. a b   Aldabe, Koldo Mobuturen erregimenaren azken egunak Euskaldunon Egunkaria, 1997ko maiatzak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-21 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurent-Désiré Kabila Aldatu lotura Wikidatan