Laurent Fignon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Laurent Fignon
Laurent FIGNON.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1960ko abuztuaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2010eko abuztuaren 31 (50 urte)
Hobiratze lekua Crématorium-columbarium du Père-Lachaise
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea txirrindularia eta idazlea
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Renault 1982-1985
Système U 1986-1989
Castorama 1990-1991
Chateau d'Ax 1992-1993
 
Enplegatzailea(k) Europe 1
IMDb nm1426592

Laurent Fignon (1960ko abuztuaren 12a, Paris - 2010eko abuztuaren 31, Paris) frantziar txirrindularia izan zen.

Bere ibilbide profesionala 1982 eta 1993 bitartean luzatu zen, denera 81 garaipen beraganatu zituelarik, horien artean: 1983 eta 1984ko Frantziako Tourra, 1989ko Italiako Giroa, 1988 eta 1989ko Milan-San Remo eta 1986ko La Flèche Wallonne lasterketak, eta 1982 eta 1990eko Nazioarteko Kriteriuma.

Gogoangarria izan zen bestela 1989ko Tourrean Greg LeMondekin edukitako lehia estua, sailkapen orokorrean azkenean amerikarraren alde geratu zena. Azken etapa arte oso parekatuta iritsi ziren, eta erlojuz kontrako proban 8 segundoko aldearekin irabazi zuen LeMondek eta horrela lasterketa bera, inoizko tarterik txikiena izan zena txapelduna eta txapeldunordearen artean. Halaber, bigarren postua lortu zuen Giroan ere 1984an.

Aparatu digestiboko minbiziak jota hil zen 50 urte bete berriak zituelarik.


Aurrekoa
Bernard Hinault
Frantziako Tourraren irabazlea
1983 eta 1984
Ondorengoa
Bernard Hinault

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurent Fignon Aldatu lotura Wikidatan