Laurent Jalabert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Laurent Jalabert (Mazamet, Frantzia, 1968ko azaroak 30), Jaja ezizena zuena, txirrindulari-ohi frantziar bat da, 1995eko Espainiako Itzulia eta 1997ko Munduko erlojupeko txapelketa irabazi zituena. Garai guztietako frantziar txirrindularirik hoberenetakotzat hartzen da. Beragan, garaipenak lortzeko erraztazuna nabarmentzen zen, baita bere lankidetza pelotoian eta bere erregulartasuna espezialitate guztietan ere.

2009an Frantziako txirrindularitza hautatzaile bihurtu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurent Jalabert

Profesional bezala 1989an debutatu zuen, Toshiba talde frantziarrean, non txirrindulari azkar eta klasikomano on bezala nabarmendu zen, 2. postu bat lortuz 1991ko Munduko Kopan.

1992an Manuel Saizek bere taldea zen ONCErako fitxatu zuen, talde honetan eman zuen lehen urtean, Munduko errepide txirrindularitzako txapelketan bigarren postu bat lortuz (Gianni Bugnoren atzetik), baita Frantziako Tourreko erregulartasunaren sailkapena ere, beste garaipen batzuen artean. Hurrengo urtean bere eboluzio bikaina jarraitu zuen 18 garaipen lortuz. 1994ko Espainiako Itzulian zazpi etapa garaipen lortuz harritu zuen jendea, baina urte horretako Frantziako Tourrean gertatu zen Jalaberten karreran lehen bat eta gero bat suposatu zuen gertakari bat. Zuhurtzia handirik erakutsi ez zuen frantziar polizia bat errepidera hurbildu zen txirrindulariari argazki bat ateratzeko, eta honek ezin izan zuen polizia saihestu eta lurrera larriki erori zen, erorketa honek ia bere hortz guztiak galarazi zizkiolarik beste kalte batzuen artean.

Dirudienez, erorketa horrek jada berez bikaina zen Jalabert handitu zuen, eta lehiatzera itzuli zenean, 1995ean, Jalabertek 30 garaipen lortu zituen denboraldi ikusgarri batean, ez soilik kopuruagatik, baizik eta kalitateagatik. Jalabertek urte horretan Espainiako Itzulia eta bertako bost etapa irabazi zituen, nazioarteko egutegiko beste ospe handiko zenbait garaipenez gain, ziuraski bere denboraldirik hoberena izan zenean.

Ordutik aurrera, lehen mailako txirrindulari oso bat bezala aldarrikatu zen, bere palmaresean Munduko erlojupeko txapelketa nabarmentzen delarik, profesional bezala eman zituen bere azken urteetan sendotu zen espezialitatea.

2001ean Manolo Saizekin harremana hautsi zuen bederatzi urte elkarrekin eman ondoren eta Bjarne Riisekin joan zen CSC taldera, non bere azken bi denboraldiak oso modu duinean igaro zituen, bi Tourretan mendiko sailkapena, lortuz, baita beste 24 garaipen ere.

2002 amaieran erretiratu zen, profesional bezala 176 garaipen lortuta.

1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan eta 2000ko Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Erretiratu ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretiratu ondoren, Look bizikleta markaren aholkulari izatera pasa zen, baita frantziar telebistarako komentarista ere.

Kirolak bere bizitzaren zati izaten jarraitu zuen, eta New Yorkeko maratoia 2005ean, Londresko maratoia 2006an eta Bartzelonako maratoia 2007an korritu zituen, non bere markarik hoberena lortu zuen; 2:45:52. Orain triatloira dedikatzen da, eta 2007ko ekainak 24an Zuricheko Ironmanean estreinatu zen, 21. amaituz eta proba honetako gogorrena eta ospetsuena den Hawaiiko ironmanerako sailkapena lortuz.

2007ko urriak 13an Hawaiiko ironmanean parte hartu zuen 76. postu ikusgarri batean amaituz (12. 35 eta 39 urte arteko adin taldean) 1787 lehiakideren artean eta 9:19:58ko denbora eginez, garailea izan zen Chris McCormackengandik ordu bete pasatxora.

2009an Frantziako errepide txirrindularitzako hautatzaile bihurtu zen.

Laurent Jalabert, Frantziako hautatzailea.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

1997

1998

1999

2000

2001

2002

Emaitzak Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002
Frantziako Tourra 34. - Ab. 4. Ab. 43. Ab. - 54. 19. 42.
Italiako Giroa - - - - - - - 4. - - -
Espainiako Vuelta - 35. ? 1. 19. 7. 5. Ab. - - -

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Tony Rominger
Espainiako Vueltako garailea
1995
Ondorengoa
Alex Zülle

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurent Jalabert Aldatu lotura Wikidatan