Laurie Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laurie Anderson
The Kitchen Benefit, Honoring Laurie Anderson cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Chicago1947ko ekainaren 5a (72 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Lou Reed  (2008ko apirilaren 12a -  2013ko urriaren 27a)
Hezkuntza
Heziketa Barnard College
Mills College Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Columbia University School of the Arts Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, abeslaria, poeta, koreografoa, musikaria, idazlea, asmatzailea eta biolin-jotzailea
Lantokia(k) New York
Jasotako sariak
Kidetza Phi Beta Kappa Elkartea
Mugimendua arte feminista
Genero artistikoa Performance artea
Musika instrumentua biolina
ahotsa
Diskoetxea Warner Bros. Records
Warner Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Budismoa
IMDb nm0002173
www.laurieanderson.com/
Laurie Anderson
Laurie Anderson (2008)

Laurie Anderson (Chicago, 1947ko ekainaren 5a) estatubatuar artista da. Eskultura eta Artearen Historia irakatsi zituen New Yorken. Besteak beste, Brian Eno, David Byrne edota Philip Glass kide ziren artista- eta musikari-elkartean parte hartu zuen. Hainbat performance egin ditu, mimoa, musika, errezitalak, filmak eta argi- eta soinu-efektuak nahasiz. O Superman, One Ten diskoetxeak 1982an kaleratutako singleak lortu zuen Andersonen orain arteko arrakasta komertzial bakarra. Ahotsa eta musika elektronikoa landuz, berrikuntza asko ekarri dizkiote Laurie Andersonek eta haren taldeek abangoardiako musikari. 1984an, United States kaleratu zuen, eta, 1986an, Home Of The Brave, William S. Burroughs idazlearen lankidetzarekin. Andersonek askotariko norabideetan jarraitzen du lanean, industria diskografikoaren interes komertzialei jaramon egin gabe. Musika-tresnak ere asmatu ditu. Artista garrantzitsu askorekin lan egin du, Peter Gabrielekin, Chris Speedingekin eta Bobby McFerrinekin, esate baterako. Lan aipagarriak ditu: Bright Red (1994) —Brian Enoren eta Lou Reeden parte-hartzearekin— eta The Ugly One With The Jewels And Other Stories (1995).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurie Anderson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]