Lavezzi uharteak
| Lavezzi uharteak | |
|---|---|
| Mota | Uhartedia eta uharte multzoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 41°20′27″N 9°15′15″E / 41.34092°N 9.25411°E |
| UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | Hego Korsika |
| Frantziako udalerri | Bonifacio |
| Ur-gorputza | Mediterraneoa |
| Leku geografikoa | Tirreniar itsasoa Mediterraneoa |
Lavezzi uharteak (frantsesez: Îles Lavezzi; korsikeraz: Isuli Lavezzi; italieraz: Isole di Lavezzi; ligurieraz: Isule di Lavezzi) Bonifacioko itsasartean (Mediterraneo itsasoa), Korsika eta Sardinia artean, Bonifacio (Korsika) herritik 10 bat kilometro hegoaldera dauden ehun uharte txiki edo uhartetxo granitikoz osatutako uhartedi txikia da. Uhartediak 1,91 km²-ko azalera baino ez du — guztira 51,23 km²-ko itsas azalera batean —, eta gehienez 50 metroko altuera. Uhartetxo gehienak Frantziakoak dira eta gutxi batzuk Italiakoak.
Uharte nagusiak Porraggia, Ratino, Piana, Cavallo (biztanleak dituen bakarra) eta Lavezzo (itsasargia dagoen tokia) dira, baita Sperduto uharteen taldea ere.[1]
Frantziako eremu babestua da, 1982tik erreserba natural gisa katalogatua, Lavezzi Uharteetako Erreserba Naturala. 1999ko abendutik, Bonifazioko itsasartearen Erreserba Naturala zabalenaren parte da.
Uharteen hegoaldean dagoen ezproia Frantzia metropolitarraren puntu hegoaldekoena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1855eko otsailaren 15ean, itsasartean Sémillante frantzia fragata hondoratu zen.[2] Krimeako Gerrara zihoazen 750 soldaduak bertan hil ziren eta uhartedian lurperatu zituzten.
Brigitte Bardotek 1952an Manina, la fille sans voiles filma uharteetan grabatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Jean-François Cubells; Michele Ferrandini; Jean Ferrandini; Jean-Baptiste Orsini; Élisabeth Pereira. (2012). L'Extrême-Sud. CNDP–CRDP de Corse, 22 or. ISBN 978-2-86620-292-7..
- ↑ (Frantsesez) Ministère de la Défense. Les îles Lavezzi | Chemins de Mémoire. .
