León Febres-Cordero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
León Febres-Cordero
León Febres Cordero.jpg
Ekuadorko presidente

1984-08-10 - 1988-08-10
Osvaldo Hurtado Itzuli - Rodrigo Borja Cevallos Itzuli
Hautaketa: Ecuadorian presidential elections, 1984 Itzuli
Bizitza
Izen osoa León Esteban Francisco Febres-Cordero Ribadeneyra
Jaiotza Guayaquil1931ko martxoaren  9a
Herrialdea  Ekuador
Bizilekua Guayaquil
Heriotza Guayaquil2008ko abenduaren  15a (77 urte)
Hobiratze lekua Peace Park of Aurora Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) María Eugenia Cordovez Itzuli  (1954 -  1988)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Stevens Institute of Technology Itzuli 1953) : Ingeniaritza mekaniko
Jarduerak
Jarduerak ingeniari mekanikoa, Chief Officerra Itzuli eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Social Christian Itzuli

León Esteban Francisco Febres-Cordero Ribadeneyra (Guayaquil, Ekuador, 1931ko martxoaren 9a - Guayaquil, 2008ko abenduaren 15a) ekuadortar ingeniari eta politikaria izan zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1984tik 1988ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan lortu zuen ingeniari-titulua. Guayaquilgo enpresa garrantzitsuen buru izan zen, eta merkataritza-ganberako lehendakari. Diputatu eta senatari izan zen, eta, 1979an, alderdi sozial-kristauan sartu zen.

1984ko hauteskundeetan kontserbadoreen hautagai zela, errepublikako lehendakari aukeratu zuten bigarren itzulian. Bere agintaldian, politika ekonomiko neoliberala bultzatu zuen, eta Osvaldo Hurtado lehendakari ohiaren (1982-1984) kontra egin zuen dirua bidegabe erabiltzeagatik. 1986an, Vargas jeneralak zuzendutako estatu-kolpe ahalegina jasan zuen eta, hurrengo urtean, bahitu egin zuen hainbat orduz militar haren aldeko militar talde batek.

1992an, Guayaquilgo alkate izendatu zuten, eta, 1996an, berriz aukeratu zuten. 2000. urtera arte egin zuen postu horretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]