Leônidas da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leônidas da Silva
Leonidas dasilva.jpg
Bizitza
JaiotzaSão Paulo1913ko azaroaren 6a
Herrialdea Brasil
BizilekuaRio de Janeiro
HeriotzaCotia2004ko urtarrilaren 24a (90 urte)
Hobiratze lekuaCemitério da Paz (en) Itzuli
Centro Funerário Morada da Paz (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg São Cristóvão de Futebol e Regatas1929 / 19292931
Flag of None.svg Bonsucesso Futebol Clube1931 / 19325155
Flag of None.svg Brasilgo futbol selekzio nazionala1932 / 19461921
Bandera-club-atletico-penarol.svg Club Atlético Peñarol1933 / 19332528
Flag of None.svg Club de Regatas Vasco da Gama1934 / 19342927
Flag of None.svg Botafogo F.R.1935 / 19363342
Flag of None.svg Q22054071935 / 1935
Flag of None.svg Clube de Regatas do Flamengo1936 / 1942149153
600px Rosso Bianco e Nero con SPFC.png São Paulo Futebol Clube1943 / 1950211140
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua75 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Izengoitia(k)Diamante Negro (diamant negre)
Homem-Borracha (home goma)

IMDB: nm0196268 FIFA: 63829 Edit the value on Wikidata

Leônidas da Silva (Rio de Janeiro, Brasil, 1913ko irailaren 6a - Cotia, São Paulo, 2004ko urtarrilaren 24a) brasildar futbolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari ikusgarria zen, chilena erako erremateetan espezialista. Diamante beltza deitzen zioten. 1932an egin zuen debuta Brasilgo selekzioarekin, eta berehalaxe kontratatu zuen Montevideoko Nacional-ek. 1934an, Brasilera itzuli zen eta Vasco da Gaman jokatu zuen. Urte hartan jokatu zuen Lehenengo Munduko Txapelketa, Italian, baina ez zuen suerte handirik izan, lehen itzulian galdu baitzuen Brasilek Espainiaren aurka (2-1). Da Silvak sartu zuen brasildarren gola.

1938ko Frantziako Munduko Txapelketan distira bereziko izarra izan zen Da Silva; txapelketako golegile emankorrena izan zen, zortzi tantorekin, eta jokatu zuen partida guztietan sartu zuen golen bat. Zoritxarrez, Ademir Pimientak, Brasilgo hautatzaileak, ez zuen Italiaren aurkako finalerdian zelairatu, eta Brasilek galdu egin zuen (2-1).

1942an, São Paulok fitxatu zuen, eta bost titulu irabazi zituen talde hartan. 1953an, talde bereko entrenatzaile bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leônidas da Silva Aldatu lotura Wikidatan