Le Cinquième Cavalier
Le Cinquième Cavalier | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Dominique Lapierre eta Larry Collins |
Argitaratze-data | 1980 |
Generoa | techno-thriller (en) |
Jatorrizko izenburua | Le Cinquième Cavalier |
Herrialdea | Frantzia |
Le Cinquième Cavalier (euskaraz Bosgarren Zaldizkoa), 1980ko Larry Collins eta Dominique Lapierre idazleen tecno-thriller eleberri bat da.
Argitaratu zen garaian jorratzen zuen txantaia nuklearraren gaiak irakurleen artean harridura eragin zuen, Frantziako presidenteak herrialde horrek Libiari egin behar zion erreaktore nuklear salmenta bertan behera uzteraino.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxe Zuriak mezu bat jaso berri du: honetan, Kadafi libiar kolonelak datozen 36 orduetan israeldarrek palestinarrei beren lurrak itzultzen ez badizkiete, New York hirian bonba atomiko bat lehertuko dela aipatzen du.
Baina AEBetako Gobernuak ezin dezake hedabideei nahiz estatubatuarrei gai honi buruzko hitz bakar bat ere esan, dena sekretupean egin beharra da, bestelakoan bonba lehertuko baidute. Pentagonoan Segurtasun Kontseilua bilduko da. Zer egin? Negoziatu egin beharko lukete? Txantaia onartu? Herritarrak ohartu? Deabruzko hogeitamasei ordutan zehar New York hiriaren patua jokoan egongo da.