Le Danois bankua
Le Danois bankua | |
---|---|
VI. maila: baliabideen kudeaketa jasangarrirako babesturiko gune | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | −500 m |
Azalera | 234.950,32998 ha |
Eponimoa | Édouard Le Danois (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 44°05′00″N 4°52′00″W / 44.083333°N 4.866667°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Le Danois bankua, herri hizkeran El Cachucho kala ere deitua, Bizkaiko golkoan, Asturiasko kostaldearen parean, dagoen itsaspeko mendia da. 4.500 metroko sakonean hasi eta 500 metroko sakoneraino doa, 57 kilometroko luzera eta 17 kilometroko zabalera izanik.[1] Ondasun biologiko handia izanda, itsasoan baino ez dagoen lehenengo Espainiako erreserba izendatu zuten.[2]
1934 eta 1939 artean Président Théodore Tissier izeneko itsasontzi ozeanografikoan lan egin ondoren, Édouard Le Danois frantziar ikerlariak topatu zuen. Ikerketa gutxi izan baditu ere, baliteke Paleogenon sortua izatea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Cachucho se convierte en la primera Área Marina Protegida en aguas españolas» El Mundo 2008-3-17.
- ↑ (Gaztelaniaz) Europa Press. (2011-11-11). El Gobierno declara El Cachucho la primera Área Marina Protegida de España. .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Asturiasko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |