Le Journal du Pays Basque
Le Journal du Pays Basque / Euskal Herriko Kazeta | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 2001 |
Azken alea | 2013 |
Hizkuntza | frantsesa (eta euskara) |
Argitaratze lekua | Urruña, Lapurdi |
Argitaletxea | Baigura Communication SARL |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Ipar Euskal Herria |
Maiztasuna | asteartetik larunbatera |
Salneurria | 1 € |
Historia | |
Ideologia | eusko abertzalea, ezkertiarra |
Kanpo loturak | |
www.lejpb.com |
Le Journal du Pays Basque (Euskal Herriko Kazeta) Ipar Euskal Herrian argitaratutako egunkari bat izan zen. Urruñako Baigura Communication SARL enpresak kaleratzen zuen, 2001etik. 2013ko abenduaren 21ean plazaratu zen azken alea.
Frantsesez zetozen idatzirik orrialde gehienak, euskaraz artikuluren bat ere bazegoen arren. Ostegunero Mintza izeneko euskarazko gehigarria argitaratzen zuen.
Lerro editorialak funtsean bat egiten zuen Hego Euskal Herriko Gara egunkariarekin.
Internet bidez[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egun, Naiz taldearen barruan, (2008an kazeta.info izenarekin sortu zen) 2015tik [1] Ipar Euskal Herrirako berriak argitaratzen dituen atari bezala existitzen da, kazeta.eus izenarekin. Atari horrek euskara hutsez ateratzen ditu berriak[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://iparraldekohitza.eus/elkarlanean/kazeta/kazeta-eus-eragile-berria/
- ↑ [kazeta.eus www.kazeta.eus. ] 2020-05-18an kontsultatua.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|