Le Viandier
| Le Viandier | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Guillaume Tirel |
| Argitaratze-data | 1300 |
| Izenburua | Le Viandier |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | sukaldaritza liburua |
| Hizkuntza | antzinako frantsesa |
| Egile-eskubideak | jabari publiko eta jabari publiko |
| Argumentu nagusia | jakia |
Le Viandier Guillaume Tirel "Taillevent"ek (1326 - 1395) idatzitako sukaldaritza liburua da. Batzutan ere Le viandier de Taillevent esaten zaio. Liburuaren konposizioaren data zehatza ezezaguna da; 1340 - 1390 inguruan (XIV. mendea) kokatzen da. Guregana iritsi den bertsiorik zaharrena XV. mendekoa da. Llibre de Sent Soví eta Ménagier de Paris liburuekin batera Erdi Aroko gastronomia ezagutzeko iturri nagusia da.
Liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gastronomiari buruzko liburu garrantzitsua da. Idatzi zen garaian Europako gastronomia Erromako iturrietatik urruntzen ari zen. Taillevent baino lehen sukaldariek ia ez zituzten haien lana egiteko gidak; ia iturri bakarra Marko Gavio Apizioren De re coquinaria liburuaren kopiak ziren. Mende bat pasa ondoren, inprentari esker, Le Viandier liburuak zabalpen handia ezagutu zuen. Honekin sukaldaritzak zientzia izan nahi du, bere arau eta legeekin.
Tailleventen liburua aberastasun handia erakusten du. Kondimentoen deskribapenak eta janariak prestatzeko azalpenekin batera, narrazioak eta Zalduntza liburuekin nahasten dira. Kapitulu batzuk ardoa eta verjus egiteko aholkuak eskaintzen dira.
Liburuaren lau bertsio nagusi daude, bakoitza desberdina, baina antzekotasunekin, haien jatorriari buruzko pistak ematen dituztenak. Zaharrena Parisko Liburutegi Nazionalak argitaratu zuen, 1395ean. Geroago, Vatikanon dagoen eskuizkribu bat jarraituz itzulpen batean hedatu zen, gaur egun ezagunena dena; bertsio hori Jérôme Pichonek eta Georges Vicairek berrinprimatu zuten 1892an. Eskuizkribuaren aldatutako kopia bat dago Parisko Mazarino Liburutegian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Vatikanon dagoen Marburgko Unibertsitatearen eskuizkribuaren kopia.
- (Frantsesez):Jérôme Pichon eta Georges Vicairek egindako bertsioa Frantziako Liburutegi Nazionalean dagoen alea, Gallica webgunean.
- (Frantsesez):Frantziako Liburutegi Nazionalean dagoen jatorrizko eskuizkribua, antzinako frantsesez idatzitakoa.