Leah Manning

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leah Manning

Erresuma Batuko 38. Parlamentuko kidea

1945eko uztailaren 5a - 1950eko otsailaren 3a
Barrutia: Epping (en) Itzuli
Hautetsia: 1945 United Kingdom general election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 35. Parlamentuko kidea

1931ko otsailaren 19a - 1931ko urriaren 7a
Barrutia: Islington East (en) Itzuli
Hautetsia: 1931 Islington East by-election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDroitwich Spa (en) Itzuli1886ko apirilaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaElstree (en) Itzuli1977ko irailaren 15a (91 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
HeziketaHomerton College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

Dame Elizabeth Leah Manning (Perrett jaioa; Droitwich Spa, Worcestershire, 1886ko apirilaren 14aElstree, Hertfordshire 1977ko irailaren 15a) politikari britainiarra izan zen.[1]1937ko maiatzean, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur eraman zituen Santurtziko portutik Ingalaterrara, Eusko Jaurlaritzarekin izandako lankidetzan.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St John's School-en hezi zen lehen urteetan Bridgwater-en eta ondoren Homerton Collegen (Cambridge). Cambridgeko irakasle bihurtu zen, eta Hugh Dalton gradu-laguna ezagutu zuen eta Fabian Elkartearekin eta Alderdi Laborista Independentearekin bat egin zuen. Bere eskola hiriko eremu pobre batean zegoen, eta hiriko agintariei presioa egin zien osasuna hobetzeko doako esnea eman ziezaien umeei, Cambridgeko Merkataritza Kontseiluan zuen posizioa erabiliz arazoa planteatzeko.

Politikari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leah Alderdi Laborista ingeleseko kidea izan zen. 1930ean, Irakasleen Batasun Nazionaleko lehendakari hautatu zuten. 1936ko Espainiako Gerra Zibilean, euskal haurrak errefuxiatu gisa ebakuatzeko Gobernu Britainiarrarekin kudeaketak hasi zituen pertsona izan zen.[3]

Hezitzaile entzutetsua, National Joint Committee for Spanish Relief Espainiako Errepublikako gobernuari laguntza humanitarioa emateko erakundea izan zena bultzatu zuen. Batzorde horren buru Atholleko dukesa izan zen, eta Leah Manning bidali zuen Bilbora. Harekin batera, Edith Pye Batzordeko kidea eta ebakuatuko ziren adingabeen osasun-azterketaz arduratu zen mediku-taldea ere izan ziren. Guztira 4.000 haur atera ziren.[4]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Mrs. Leah Manning lorategiak.
  • Manning Britainiar Inperioaren Ordenaren komandante izendatu zuten 1966an.
  • Omenaldi gisa, 2002. urtetik, Bilboko Txurdinaga auzoko plaza batek bere izena darama. Birjinetxe ikastetxe publikoaren eta Gabriel Aresti etorbidearen arteko tartean dago. Plazak “W” itxurako kirol zirkuitua dauka, gimnasiarako hainbat tresnaz eta tresna bakoitzarekin egin daitezkeen ariketei buruzko panelez hornitua.[5]
  • Cambrigde Unibertsitateko Homerton Collegeko gela bati Leah Manning izena jarri zioten haren omenez.
  • Cambrigde Unibertsitateko Homerton Collegek, Leah Manning-ek emakumeen eta haurren eskubideen alde egindako lan bikainagatik plaka bat jarri zuen haren oroitzapen eta omenez.[6]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manning. Aktibo egon zen hezkuntza-lanean eta bere autobiografia (A Life for Education) 1970ean argitaratu zen. Azken urteak, 91 urte zituela hil aurretik, NUT Home-n igaro zituen erretiratutako maisu-maistrentzako etxean, Elstreen (Ingalaterra)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leah Manning "Amatxu" accidental de 3000 niños vascos. .
  2. Leah Manning-en oroimenez | En memoria de Leah Manning. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  3. «Leah Manning, la heroína que salvó a 3.840 niños vascos» naiz: 2018-12-05 (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  4. Deia. «Leah Manning, la educadora con un homenaje pendiente» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  5. Bilbaopedia-Manning, Mrs. Leah. Jardines
  6. Madariaga, Euskarazko argitalpenen editorea: Leire. (2020-01-11). «Leah Manningi omenaldia Cambridgen, «gerrako euskal haurrei» Britainia Handiko ateak ireki zien emakumea» About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).