Leccinum duriusculum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leccinum duriusculum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum duriusculum
Singer, 1947
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Leccinum duriusculum Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate oneko jangarria da, baina ez da iristen Leccinum quercinum delakoaren kalitatera.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, subglobosoa gaztetan, gero ganbila, nahiko erregularra, arre ilun kolorekoa edo arre-marroi kolorekoa tonu gorrixkekin. Azala bereizgarria du, feltroduna, lehorra, denbora hezearekin lubrifikatua.

Tutuak: Luzeak, Itsatsiak, grisaxkak.

Poroak: Oso txikiak, biribilak, zuriak, gero gris-horixkak.

Hanka: 12 eta 14 cm bitarteko luzerakoa eta 4 cm-ko lodierakoa, trinkoa, goialdean mehetua, erdialdean lodixeagoa, sustrai antzeko batekin, Lurperatu samarra, zuri-grisaxka kolorekoa, sare luzangaz nabarmen apaindua.

Haragia: Lodia, gogorra, zuria, airearekin kontaktuan arrosa bilakatzen da, gero grisa eta bukaeran beltzaxka, zapore eta usain atseginekin, gaztetan sarkorra.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Duriusculum epitetoa ere latinetik dator, txikia eta gogorra esan nahi du. Karpoforoaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren kolore uniforme arre-gorrixkak, oinaren sare hain nabarmenak eta oin sendoak nahastezina egiten dute. Hala ere bada Leccinum quercinum, kapela gorrixkagoarekin, gainazala tomentu fin-fin batekin eta haragi trinkoagoarekin, jateko hobea da, eta haritzen azpian ateratzen da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, zurzuri eta urkien azpian.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Kazakhstan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 82 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 386 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]