Edukira joan

Leccinum melaneum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leccinum melaneum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum melaneum
BasionimoaBoletus scaber var. melaneus

Leccinum melaneum Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria. Prestatzean bere haragi zuria asko iluntzen da.

Sinonimoak: Leccinum scabrum var. melaneum, Boletus scaber var. melaneus (basionimoa).

Kapela: 5 eta 13 cm bitarteko diametrokoa erdiesferikotik ganbil-lautura, ertz erregularra, soberakin pixka batekin. Kapelaren azala leuna, distiratsua, gaztetan feltroduna, oso irregularra, pikortsua, hezetasunarekin likatsu samarra, marroi iluna edo beltzaxka.

Tutuak: Luzeak, biribilak, zuriak marroi-gris bihurtzen direnak.

Poroak: Txikiak, zuri-gris kolorekoak, sakatzean ilundu egiten dira.

Hanka: Lodia, trinkoa, klabiforme samarra, laztasun gris-beltz kolorekoz betea (goian finagoak) hondo zuriaren gainean.

Haragia: Trinkoa, adinarekin bigundu egiten da, zuria, ez da kolorez aldatzen ebakitzean (edozein kasutan arrosa tonuak oso hezea badago). Usain fungikoa du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Melaneum epitetoa grezieratik dator, beltza, belzten dudana, esan nahi duen “melas” hitzetik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie tipoak kolore marroi argiagoa du, ez beltzaxka.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Urkien azpian.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Leccinum melaneum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]