Lech Kaczyński

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lech Kaczyński
Lech Kaczyński.jpg
Alkate


Mayor of Warsaw

2002ko azaroaren 18 - 2005eko abenduaren 22
Wojciech Kozak - Mirosław Kochalski
President of Poland

2005eko abenduaren 23 - 2010eko apirilaren 10
Aleksander Kwaśniewski - Bronisław Komorowski
Bizitza
Jaiotza Varsovia1949ko ekainaren 18a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Smolensk2010eko apirilaren 10a (60 urte)
Hobiratze lekua Wawel Cathedral
Heriotza modua Istripua (Poloniako Aireko Armadaren Tu-154 hegaldia)
Familia
Aita Rajmund Kaczyński
Ama Jadwiga Kaczyńska
Ezkontidea(k) Maria Kaczyńska
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Warsaw
Hizkuntzak Poloniera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, unibertsitateko irakaslea, aktorea, abokatua eta sindikalista
Enplegatzailea(k) University of Gdańsk
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa baliorik ez
IMDb nm1007332
Lech Kaczyński Signature.svg

Lech Aleksander Kaczyński (Varsovia, Polonia, 1949ko ekainaren 18a - Smolensk, Errusia, 2010eko apirilaren 10a[1]), Poloniako politikaria izan zen. Poloniako Legea eta Justizia alderdi kontserbakorreko kidea zen.

Hainbat postu izan zituen, Varsoviako alkatea 2002tik 2005era eta Poloniako presidente izan zen 2005etik 2010ean hil zen arte.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lech Aleksander Kaczyński eta anaia bikia zuen Jarosław Varsoviako Żoliborz distritoan jaio zen, Polonian, 1948ko ekainaren 18an. Aita Rajmund Kaczyński ingeniaria izan zen, II. Mundu Gerran borrokatu zuen soldadu ohia eta 1944ko Alemaniaren aurkako Varsoviako altxamenduan parte hartutako beteranoa, eta ama, berriz, Jadwiga filologoa.

1962an, Kaczyński anaiek 13 urte zituzten O dwóch takich, co ukradli księżyc (Ilargia lapurtu zuten biak) abentura filmean parte hartu zutenean[3]. Bertan, bi anaia bihurrik aberastu egin nahi zuten, ilargia lapurtu eta salduta[4].

Ilargia utzi eta politikari heldu zioten, ordea. 1980an, Kaczyńskik Zuzenbideko ikasketak egin zituen -anaiak ere bai- eta doktoretza lortu zuen, Lan Arloan, 1990ean, doktoretza ondorengo gradu batekin osatu zuelarik. Gdanskeko unibertsitatean irakasle izan zen eta Varsoviako Cardenal Stefan Wyszynskin ere bai.

1977an, Langilearen Defentsarako Batzordearentzat hasi zen lan egiten eta, urtebete geroago, sindikatu independenteetan kolaboratzen hasi zen.

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaczyński senar-emazteak

1980an batzordearen aholkuari izendatu zuten Gdanskeko greban eta Solidarność sindikatuaren ordezkari izan zen Lehen Kongresu Nazionalean. Gerra-legearen garaian, atxilo hartu zuten eta, aske geratu zenean, berriro murgildu zen sindikatuaren ekintzetan eta haren buruzagitza klandestinoaren kideetako bat izan zen.

1988ko abenduan, Gizabidezko Batzordeko kide egin zen, Lech Wałęsarekin batera.

1989an, senadore hautatu zuten eta, 2 urte geroago, diputatu.

1991n, Kantzelaritzako Segurtasun Nazionaleko Bulegoko buruzagi egin zuten eta, urtebete geroago, Kontrol Ganbera Goreneko lehendakari, 1995era arte, kargu horretan egon zelarik.

2000ko ekainean, Jerzy Buzek lehen ministroak Justizia ministro izendatu zuen.

2001eko apirilean, Prawo i Sprawiedliwość alderdiaren Batzar Nazionalaren lehendakari egin zuten eta, legebiltzarreko hauteskundeen ondoren, Legebiltzarrean geratu zen alderdi horretako diputatu.

2002ko udazkenean, Varsoviako alkate egin zuten.

2005eko urriaren 9an, Lech Wałęsa Poloniako lehendakari izateko hautagai izan zen, bigarren geratu zelarik, Donald Tusken atzetik, baina urte horretako urriaren 23an bigarren buelta egin zutenean, irabaztea lortu zuen. Bi hilabete geroago, Kaczyńskik zin egin zuen kargua.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2010eko Poloniako Aireko Armadaren Tu-154 hegaldia»

2010eko apirilaren 10ean, Errusiako Katin hirian Bigarren Mundu Gerra garaian Stalinek burututako Katingo sarraskian hildako poloniarrak omentzera zihoala, hegazkin istripua izan zuen Lech Kaczyńskiren hegazkinak Errusiako Smolensk hiriko aireportuan lur-hartzen ari zela.[2] Bidaiari guztiak hil ziren, tartean Lech Kaczyński eta bere emaztea.[1]

Meteorologia zerbitzuek kontuz ibiltzeko adierazi zien presidentearen hegazkineko pilotuei, laino itxia baitzegoen lur hartu behar zuten lekuan eta kontrol-dorreak Mosku edo Minsk (Bielorrusia) aldera desbideratzeko proposamena egin zien.

Errusiar gobernuko bozeramaileek goizeko 10:56etan (Moskuko ordua. 07:56 GMT) gertatu zela istripua esan zuten, laugarren lur hartzeko saiakeran, Errusia mendebaldeko Smolensk aire-basean. Garbitu gabe geratu da arrazoia, baina errusiar agentzien iritzian, laino itxiak hegazkinak altura exkasean hegan egitera behartuko zuen eta, zuhaitzekin talka egin zuenean, kontrola galdu zuen, txikitu eta su hartuz.

Smolenskeko gobernadoreak eta Poloniako PAP agentziak, errusiar iturriak hartu zituen inork ez zuela biririk iraun esateko. 96 hildako eta, haien artean, Maria Kaczyńska emaztea, tripulazioko 8 kideak, Poloniako agintaritza militarra, Banku Zentraleko gobernadorea, ministroak, Legebiltzarreko kideak, gobernuko delegazioa, gabinete politikoa, Eliza Katolikoko buruak eta beste hainbat kargu zeuden; Poloniako Aireko Armadaren Tu-154 hegaldian, Poloniako elite politikoa bat-batean desagertuta geratu zen.

70 urteko tarteaz, Poloniak bi aldiz galdu ditu bere eliteak, bi aldiz eta leku aldrebes eta hotzean: Katyngo baso errusiarrean. 1940an, polizia estalinistak Poloniako ofizial erdiak erail zituen; herri honi elite militar eta zibilak kendu nahian, ehunka sendagile, abokatu, intelektuak eta abar erori ziren, 20.000 gorpu bildu arte.

70 urte geroago, sarraski haren oroimena egiteko xedean zihoazenean, Poloniako elite militar eta zibila leku berean desagertu zen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lech Kaczyński Aldatu lotura Wikidatan