Lederhosen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lederhosen prakak.

Lederhosen (euskaraz Larruzko-praka esan nahi du) Bavaria, Hego Tirol eta Austriako usadiozk gizonezko larruzko praka motz et luzeak dira. Berez, Alpeen eremuan erabili izan da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baviera, Salzburgo eta Tirol eskualdeetako usadiozko jantzia da, Kurze izeneko praka motz gisa edota Kniebundhose praka luzeago gisa bezala ere erabili ohi da. Praka motzak landa eta soroetan lanean edota ehizean ezabili ohi ziren, aldiz praka luzeak festa eta ospakizunetan.

Bavariar lederhose prakaren kolorea beltza edo kafe kolorea izan ohi da, larruzko kafe kolorekoak xehetasun zuriekin apaintzen direlarik, aldiz beltzak berde koloreko apaindurekin.

Sepplhose delakoa kolore grisezko praka motzak dira, 1945. urterarte gazte eta haurrek erabiliak. Gaur egun Austria eta Bavariako esploratzaile taldeetako haurrek jantzi ohi dituzte.

Bavaria, Austria eta Tirolgo ospakizun, festa eta jaialdietan ikustea oso ohikoa da, adibidez, Munich hiriko Oktoberfest jaialdian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lederhosen Aldatu lotura Wikidatan